Interesa duen orok Ipar Hegoara zuzenduz eskuratu ahal izango du.
Tel: 94 470 69 15
Emaila: iparhegoafundazioa@lab.eus
Helbidea: Alameda Rekalde 62 behea – 48010 Bilbo
Tel: 94 470 69 15
Emaila: iparhegoafundazioa@lab.eus
Helbidea: Alameda Rekalde 62 behea – 48010 Bilbo
Osakidetzak jakitera eman duenez 2016an irekiko ditu ateak Urdulizko Ospitalak. Sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozial ugarik gure kezka azaldu dugu Ospital honetan zenbait zerbitzu eremu publikotik at geratzearen arriskuaren aurrean. Baina bada beste gai bat ere LAB sindikatuak agerian utzi nahi duena: Euskara Urdulizko Ospitalean.
Gure kezka azaltzeko, alderaketa bat. Pentsatzekoa da ospitalaren arkitektura eta diseinuari dagokionez, eman beharreko zerbitzua kontuan harturik egin dela eraikinaren diseinua. Alegia, ez dela egin beste eraikin batetako plano zaharrak baliatuz, egungo beharrak kontuan hartu gabe, eta gerora egokitzapen neketsu eta luzeak egitearen menpe. Begibistakoa da hori zentzugabea litzatekeela.
Arkitekturari dagokionez astakeria dirudiena, euskarari dagokionez, ordea, badirudi horrela egingo dela. Ospital berria sortzekotan, haseratik euskaraz lan egin, komunikatu eta zerbitzua eskaintzeko gai izango den ospitala sortzea da logikoena, eraginkorrena eta baita errazena ere. Euskara kontuan hartu gabe hala moduz sortzen bada, lan eta komunikazio hizkuntza bakarra, eta osasun-zerbitzu hizkuntza ere sarritan, gaztelera izango duten lan unitateak sortzen badira, pentsatzekoa da ze panorama izango dugun aurrerantzean. Hamarkada eta urte luzez euskararen normalizaziorako plangintzekin bueltaka, ezinean, langile eta erabiltzaileon hizkuntza-eskubideak eta osasun kalitatea bermatu ezinik.
Urdulizko ospitaleak euskalduna izan behar du lehen egunetik, hori bermatu beharra dago, eta hori, esan beharrik ez dago, euskarazko Hizkuntz Eskakizun eta Lanpostuen Derrigortasun Datak baino haratago doan kontua da. Gaur gaurkoz, 2015. urtean, onartezina litzateke euskara bigarren mailako hizkuntzatzat lukeen ospital berri bat sortzea. Garaiz daude Eusko Jaurlaritzako arduradunak. Urdulizko Ospital berria, ospital euskalduna.
Bihar, hilak 17, Tolosaldeko lan mundua euskalduntzeko dinamikaren aurkezpen ekitaldia burutuko da Tolosan. Tolosaldean euskara lan egitea errealitate bihurtu nahi dugu. Gure gazteak euskaraz lan egiteko hezi eta prestatu ditugu, eta gizartearen eskakizuna bide beretik doa, euskaraz bizi nahi dugu. Horregatik, euskararen normalizazioa enpresetara hedatzeko erronkari heldu nahi diogu. Ilusio horrekin eskualdeko hainbat eragilek (lanbide ikastetxeak, sindikatuak, euskalgintzako eragileak…) elkarlanean dinamika berri bat aurkeztuko dugu.
Kontsumora bideratzen gaituzten gabon hauetan, LAB-etik merkataritza sektorearen errealitatea azaleratu nahi dugu. Zehazki elikagai-merkataritzako langileen errealitate eta prekarietate gordina. Sektore feminizatua, esplotatua, jendartean gutxi baloratua eta noski gure lan-baldintzen ezaugarriek ere bigarren mailako langile bilakatzen gaituzte. Hau salatzeko eta Bizkaiko Elikagai Merkataritzako hitzarmen duina exigitzeko kalean izango gara abenduaren 18an eta lanuztea burutuko dugu 23an.
Merkataritzako beste sektore batzuk baino soldata baxuagoak eta lan-ordu gehiago ditugu eta lan-kontratuen aldi baterakortasuna eta ordutegien malgutasunak langileon prekarietatea handitzen dute. Sektoreko langile asko enpresak inposatzen dien lan-baldintzak onartzera behartuta ikusten dutelarik euren burua.
Guzti hau gutxi balitz, hitzarmen berriaren negoziaketan patronala berriz ere langileen eros-ahalmena murrizteko neurriak aplikatzeko prest dator. Elikadurako patronalak gutxi kobratzen duten langile malguak nahi ditu eta askoren egoera prekario eta lan-beharraz aprobetxatzen dira.
Enplegua behar dugu, baina ez edonolakoa, ezin dugu lanean esplotatuak izan, pobre izaten jarraitu eta hile bukaerara heldu ezinik egoteko, elikadura kontrolatzen duten enpresek dirua zuzendaritzaren mozkinetara bideratzen duten bitartean.
Guzti honegatik, LABetik dei egiten dizuegu sektoreko langile guztiei datozen mozibilizazioetan parte hartzera (sindikatu guztiek deituta):
Abenduaren 18an kontzentrazioak.
– 12:00etan BM aurrean Ibaiondo, 3. Leioa
– 12:30ean LIDL aurrean. Avanzada, z/g. Erandio
– 12:00etan Bidarteko Ercorecan. Madariaga, 26 (Deustu, Bilbo).
– 12:30- Simply Garden. Madariaga, 10 (Deustu, Bilbo).
Abenduaren 23an lanuzteak enpresen aurrean langileen eskubideak defendatzeko. 2 ordu dendak zabaltzeko orduan eta 2 ordu dendak isteko orduan.
Guedan Servicios Deportivos Bibao Kirolaken azpikontrata da, Bilboko udal kiroldegietan zerbitzua ematen duena. Enpresako LABeko atal sindikalak sinadura-bilketa jarri du martxan langileen artean, hauek kirol instalakuntzak erabiltzeko aukera izan dezaten berriro.
Ulertzen dugu ez dagoela honetarako arrazoirik, prekarietatean lan egiten duten langileen kasuan, lanaldi partzial ugari dituena azpikontratatutako enpresa batean. Ondorioz, ulertzen dugu zerbitzu ona eman ahal izateko baldintzetan egoteko dituzten bitartekoak eskaini behar direla. 120 sinadura baino gehiago jaso dira eta beste sindikatuei dei egiten diegu ekimen honekin bat egin dezaten.
Mesfidati eta arduraz bizi izan dugu Parisko Klimaren inguruko Goi Bilera hau, Kioton erabakitako adostasunak berretsi behar izan dituzte, eta protokolo horren helburuak ez dira nahikoa izan eta protokoloa bera, ez da eraginkorra izan gainera. Beharrezkoak diren neurriak ez dira sinatuko Parisen, negoziatzen aritu diren dokumentuek ez dute halakorik jasotzen, ez dira beraien interesetara egokitzen.
Oso teknikoak diren iritzi asko darabiltzagu aspaldian esku artean. Aldaketa klimatikoaren ondorioak horrenbestekoak ez izateko zer egin behar den eta, zer egin behar ez den diote. Orain hartzen diren erabakiak, eta berandu gabiltza, egoera atzeraezina izan ez dadin guztiz beharrezkoak izan behar dira. Ezin daitezke borondatezkoak izan eta, legez bermatuak izan behar dira, eskubideez ari garelako. Hausnarketa politikoa burutu behar da, teknikoa baino askoz sakonagoa. Arazoaren sustraietara jotzen ez bada, alperrik dabiltza. Gatazka armatuez, goseteez, pobreziaz, pobrezia energetikoaz, desberdintasun sozial gero eta sakonagoetaz, aberatsak blindatzeaz, gaixotasunez, bi mundu paralelo sortzeaz ari gara.
Parisen bildu direnak gurekin bukatuko duten birusak dira. Epe laburrera begirako beraien interesen alde dabiltza. Hori da hain zuzen ere kapitalismoa, hain injustoa den sistema, bizitza babestu eta zuzentasun soziala lortzeko gai ez dena.
Desertizazio prozesua edo poloetako izotza urtuz joatea atzeraezinak izango diren prozesuak izango dira. Nahiko kalte eragin dute eta, “dute” diogu, egoera honek arduradun zehatzak dauzkakalako. Arduraz jokatuko dugunok, boterea hartu beharra dugu egoera iraultzeko. Partxeak jartzeak ez du balio, sistema errotik aldatu beharra dago. Pertsonak eta planeta erdigunean jarri beharra dago eta horretarako, sistema lehenbailehen aldatu beharra dago.
Lan mundua da jendarteak eta baliabide naturalek bat egiten duten gune nagusia. Beraz, langileen ordezkariok, sindikatuok, zeregin handia dugu, erakundeetan eta produkzio guneetan eragiteko. Erabakien jabe izan behar dugu. Inposatzen diguten ereduaren aurrean, alternatibak badira eta bestelako ereduak konfrontatu behar ditugu. Eta, gure apostua, jendarteko gainontzeko eragileekin batera, lan hori egitea da. Prozesu sozial zabal eta anitza jarri dugu martxan horretarako. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, naturaren eskubideak ere jaso ditu eta, klima aldaketari aurre egiteko eskubide horrek marko araugilean jasota izatea da aterabide bakarra.
Aspalditik gabiltza jendarte eredu alternatiboa eraiki beharraz. Alternatibak badirela eta egingarriak direla Alternatiben Herrian adierazi genuen urrian, eta bide horretatik jarraitzeko asmo irmoa dugu. Jendarteko benetako beharrizanak asetzeko ekoiztea nahi dugu. Demokratikoki erabakitzea beharrezkoa da eta, produkzio horrek ekosistemaren erritmoak errespetatu beharko ditu. LAB sindikatuan, sindikalgintza eredua birpentsatzen gabiltza, hausnarketa eta eztabaida prozesu horretan, erdigunean kokatuko ditugu ekofeminismoa, ekosozialismoa eta deshazkundea. Energia hornitzaileak diren enpresak kontrol publikoaren esku izan beharko dira. Langile eta erabiltzaileen esku, pobrezia energetikoari aurre egiteko, berdin herritarren gutxieneko beharrizanak asetzen dituzten beste sektoreak ere. Lan baldintza duinak bermatuz eta soldatak mantenduz, lan jardunaldiak murriztu beharko dira eta erritmoak murriztu. Hauek dira benetan hartu beharreko erabakiak.
Euskal Herrian mugimendu ekologista indartsua izan dugu beti eta, sindikatuaren elkarlana beti izan da sendoa. Lemoiz gelditu genuen, orain Garoña ixtea derrigorra dugu. Frackinga bezalako teknikak legez kanporatuak izan beharko lirateke, Kantauri itsasoan hidrokarburorik dagoen ere ez dugu ikertzerik nahi. Gu energia berriztagarrien eta ordezkagarrien aldekoak gara. Energia eta urak administrazio publikoen eskuetan egon beharko lukete eta, negoziorako baino beharrizanak bermatzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko balio beharko luke. Hondakinei dagokienez, errauskailuak gaixo sortzaileak eta kutsakorrak izanik, gehien birziklatzen duen teknikaren aldekoak gara. Helburua zero zabor izan behar da. Mugikortasunari dagokionez, ikasleak eta langileak lanera eta ikastera, eskualde barruan eramango dituen garraio publiko eta kolektiboaren alde egingo dugu, AHTa bezalako proiektu inposatuen aurrean.
Parisen hartuko diren irtenbideak beraz, gutxi batzuentzako irabaziak baino bilatzen ez dituen sistema aseezin baten partxe hutsak baino ez dira. Beraiek diseinaturiko egoeraren aurrean mantso, beldurrez eta isilik eduki nahi gaituzte. Gainera, horretarako eragiten dituzte momentu honetan bizi dugun shock egoera bezalakoak. Baina Euskal Herrian hasi dugun bidea ezingo dute geratu bertoko interes eta gobernu neoliberalek ere. Ilusioz sortzen eta aldarrikatzen jarraitzeko asmoa dugu, bestelako jendarte eredua lortu arte.
LAN POLTSAREN INFORMAZIO GUZTIA [HEMEN]
AMPLIACIÓN DE BOLSA DE AGENTES DE INFORMACIÓN Y CONTROL DEL AYUNTAMIENTO DE GASTEIZ
TODA LA INFORMACIÓN DE LA BOLSA DE TRABAJO [AQUÍ]
TEMA 3. JUNTA DE GOBIERNO DEL AYUNTAMIENTO DE VITORIA- GASTEIZ
TEMA 4. ÓRGANOS DE GOBIERNO
TEMA 5. ALTOS CARGOS Y PERSONAL DE DESIGNACIÓN POLÍTICA DEL AYUNTAMIENTO DE VITORIA-GASTEIZ
TEMA 6. ORGANIZACIÓN ADMINISTRATIVA
TEMA 7. ORGANIGRAMA GENERAL
TEMA 8. DEPENDENCIAS MUNICIPALES
TEMA 9. CENTROS CÍVICOS
TEMA 11. SOBRE LA RED DE CENTROS CÍVICOS E INSTALACIONES DEPORTIVAS
TEMA 12. CENTROS CÍVICOS E INSTALACIONES DEPORTIVAS NORMATIVA
TEMA 14. PROTOCOLO DE ACTUACIÓN EN RELACIÓN A LA ATENCIÓN CIUDADANA
TEMA 15. ATENCIÓN CIUDADANA: NORMAS Y DECÁLOGO
TEMA 16. LEY DE PROTECCIÓN DE DATOS
TEMA 17. PREPARACIÓN CAITB2.0.
TEMARIO AMPLIACIÓN DE BOLSA DE AGENTES DE INFORMACIÓN Y CONTROL
TEMA 13 GAIA [PDF]
TEMA 14 GAIA [PDF]
TEMA 16 GAIA [PDF]
TEMA 17 GAIA [LINK]
DOKUMENTU GUZTIAK [ZIP]