2025-12-19
Blog Page 1095

Eragin mugatuko hitzarmenak, opari berri bat patronalarentzako

0

LABek SEA patronalak eta CCOO eta UGTk gutxiengoan Arabako Metalgintzako hitzarmena sinatu izana salatu du gaur Gasteizen. Arabako langilegoaren lan baldintza duinen aldeko apustuan berretsiz, sindikatuak enpresetan eragin mugatuko hitzarmenak jasotzen dituen lan baldintzak hobetzeko formulak aurkeztu ditu. 

LABek Arabako Metalgintzako enpresetan akordio duinak bilatuko ditu

Tamalez, egun ez dago Arabako metalgintzan eragin orokorreko hitzarmenik SEA patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek horrela nahi izan dutelako. LABen proposamenak langileen enplegua nahiz eros ahalmena bermatzen zituen akordio justu bat bilatzen zuen eta SEA-k ez zuen nahi.

Izan ere, SEAk hasieratik, justu kontrakoa bilatu du. Negoziazio kolektiboaren erreformarekin eskutan, behin eta berriro aurkeztutako proposamen guztiak baztertu ditu. Ia 5 urtez blokeatu du negoziazioa, ez behin baizik eta bitan eskatu du epaitegietan hitzarmena bertan behera geratzeko. Azkenik eta, Epaitegi Gorenak indarrean dagoela ebatzi duenez, eragin mugatuko hitzarmenaren aldeko bidea aukeratu du. UGTk eta CCOOk azaldu behar dute zergatik sinatzen duten orain hitzarmen bat gutxiengoan urte hauetan guztietan baztertzen bazuten. Zergatik Auzitegi Gorenak aurreko hitzarmena berretsi duenean, mobilizazioen bidez hobetzea bilatu beharrean, berehala oparitu diote patronalari beraien sinadura.

SEA-rentzat eragin mugatuko hitzarmena langileria zatitzeko zein lan baldintzak erasotzeko tresna ezinhobea da. Benetako negoziazioari ez ekiteko behar duen tresna. Eta CCOO eta UGT sindikatuek, zoritxarrez, horixe bera bermatu diote. Patronalaren morroi, patronalaren tresna bilakatu dira dagoeneko, sektoreko %33a baino ez ordezkatzen dutenean. Ez dugu bat egiten sinatu dutenarekin eta ez dugu ulertzen zergatik ez duten mobilizaziorik egin akordio hobeagoa lortzeko, baldintzak egon bazeudenean. Horren ordez, langileak zatitzea hautatu dute, ez dute hitzarmena berreskuratu, patronalari oparitu egin diote. Patronalak hasieratik amesten zuen eszenatokia eman diote: bake soziala bermatu akordio atzerakoi baten truke.

Ez da lehen aldia, sindikatu hauen eskutik gutxiengoan sinaturiko hitzarmen bat dugunik. Aurreko Arabako metaleko hitzarmena ere horrela zen. Hala ere, orain ondorioztatu dezakeguna da, badagoela bide hoentan sakontzen jarraitzeko asmo argia. Hori ondorioztatu dezakegu hainbat adierazpenetatik: oporren aurretik Tomas Arrietak negoziazio kolektiboaren blokeoaren aurrean bide bat izan daitekeela esan zuenean eta atzo bertan Unai Sordok gauza bera egin zuen.

Onartezina da hitzarmenen blokeoaren zama patronalean kokatu ordez, patronalari joku zikina egiteko prest ez gauden sindikatuotan jartzea.

Badirudi negoziazio kolektiboaren fase berri batean sartzen garela, gutxiengoan sinaturiko akordioak gehiago izan daitezkeela. Hori bai pagotxa patronalarentzat. Hazkunde ekomonikoaren diskurtsoa egiten zaigu, bai patronaletik eta baita gobernutik ere, desoreka sozialak inoiz baina gehiago handitzen diren bitartean. Noski testuinguru honetan patronalak ba “omen” du borondatea negoziatzeko eta LAB eta ELA berriro ere oztopo. Langileak zukutzea beste helbururik ez duten patronalaren aldetik logikoa izan daiteke baina benetan da penagarria CCOO – UGT, beraien burua klase sindikatu moduan dutenak, joku zikin horren parte direla ikustea, benetan da penagarria bi sindikatu hauek langileei eskaintzeko duten alternatiba bakarra patronalaren morrroi izatea besterik ez izatea.

Eta instituzioek, eragile politikoek ere esan beharko lukete zerbait. Ontzat eman behar al dute lan harreman eredu erabat antidemokratiko hau?. Larritzat jo genuen elkarrizketa sozialeko mahaia gutxiengoarekin sinatu izana eta hori negoziazio kolektibora eramatea are eta larriagoa da. Jaurlaritza – PNVk ontzat emango luke Legebiltzarrean esate baterako, gutxiengoaren erabakiak aurrera ateratzea gehiengoaren gainetik? Ba hori da negoziazio kolektiboan gertatzen ari dena, langileen kontrako eraso larria da, gehiengoen errespetua negoziazi kolektiboan oinarrizko printzipioa izan behar da. Bestela langileek hauteskunde sindikaletan emandako zilegitasuna urratzen ari dira.

Araban sinaturiko akordioaren ondorioak
Araban sinaturiko akordioak lan baldintzen prekarizazio handiagoa ekarriko du. Hauek dira, besteak beste, horren ondorioak:

– 4 urteetako soldata igoerak "desagertu" dira. Ondorioz, langileek eros-ahalmen izugarria galdu dute.
– Soldata igoera eskasak eta KPIrik gabekoak. Patronalaren aldarrikapen historiko bati men egin diote.
– Malgutasuna areagotu dute. Arabako langileek EAE-ko metaleko lanaldirik handiena izateaz gain, akordio honi esker malgutasunik handiena ere jasango dute. Neurri hau enpleguaren sorrera eta lan banaketaren aurkako bidean badoa.

LABek negoziazio kolektiboaren aldeko apustu argia egiten du eta negoziazio kolektiboak prekarietateari mugak jartzeko balio behar du. Horregatik ez dugu ontzat ematen akordio hau eta zailduko dugu eragin mugatuko akordio honen inplementazioa. Ez gara egoera salatzera mugatuko, hitzarmen honek sortuko duen prekarietatea borrokatuko dugu enpresetan.

Eragin mugatuko hitzarmenak ez du ezer konpontzen, sinatzaileek ondo dakiten bezala. Negoziaketa faltsuan ixten du, konponbideak baino arazo gehiago sortzen dituelako. Beraz, patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek jakin behar dute gutxiengoan sinaturiko hitzarmenak ez direla alternatiba herri honetan. Are gehiago, arazo gehiago eta liskarrak sortuko ditu lantokietan. Espero dugu CONFEBASKek bide beretik ez jarraitzea beste herrialdeetan. Bide hori aukeratuz gero, aurrean aurkituko gaitu eta.

LABen proposamena
LABek berresten du Arabako langileentzako lan baldintza duinen aldeko apustua. Hortaz, SEAk, UGTk eta CCOOk erabaki dutenez gutxiengoan sinatutako hitzarmena eskasa gauzatzea, LABek enpresetan formulak planteatuko ditu lan baldintza horiek hobetzeko. Hain zuzen ere,

– Eros ahalmena berreskuratzen lagunduko duten eta KPIaren erreferentzia mantenduko duten, soldata igoerak proposatuko ditugu,
– Enplegua suntsituko duen malgutasunari ez!
– Lan baldintzetan atzerapausorik ez.
– Adosturikoa beteko dela bermatzea.

  

LABek Arabako Metaleko eragin mugatuko hitzarmenak jasotzen dituen lan baldintzak hobetzeko formulak planteatuko ditu enpresetan 

 

Lagundu ALTERNATIBEN HERRIA, egin zaitez #alterlagun


Datorren urriaren 24an ALTERNATIBEN HERRIA ospatuko da Bilbon egungo sistemaren aurrean alternatibak badirela erakusteko. Proiektuari bultzada emateko eta alternatiben bidean urratsak ematen jarraitzeko, bihartik aurrera, Crowdfuding (babes kanpaina) bati ekingo diogu. Kanpainak Alternatiben Herria ekimena aurrera ateratzeko laguntza ekonomikoa zein partehartze zuzena bilatzen du. Denon artean lortuko dugu, zuen partehartzea ezinbestekoa da, egin zaitez #alterlagun.


 

 

 

Murrizketak salatu dituzte Espainiako Justizia Ministroaren aurrean

0


CCOO, ELA, CSIF, LAB eta CGTren deialdiari jarraituz Euskadiko Justiziako Administrazioko langileak Barakaldon elkarretaratu dira Ministeritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Departamenturen ez negoziatzeko hartutako jarrera eta justiziaren unibertsaltasuna eta dohakotasuna arriskuan jartzen dituzten murrizketa eta pribatizazioak salatzeko.

SINDIKATUEN IRAKURKETA
CCOO, ELA, CSIF, LAB eta CGT

Euskadiko Justizia Administrazioan ordezkaritza dugun CCOO, ELA, CSIF, LAB eta CGT sindikatuok aprobetxatu nahi dugu zenbait gogoeta egiteko.

Justzia Administrazioa oinarrizko zerbitzu publikoa da eta, hala izanik, ezin da iraganean ainguratua geratu; aurrera egin behar du zerbitzua ematen dion gizarteak aurrera egiten duen erritmo berean; eta hari eskaini behar dio zerbitzu publiko eta doakoa. Justizia Administrazioko langileek egitura berriak eratze prozesuan parte hartzeko desioa eta beharra dute, dagozkien ordezkarien bitartez; egunero bulego judizialetan gertatzen diren akatsak eta hutsak zuzentze aldera, ideiak eta proposamenak eskaini. Tamalez, gaur arte, ez gaituzte aintzat hartu. Sindikatu gisa, ganorazko negoziazio eza salatu nahi dugu, Ministerioaren zein Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren partez (bakoitza dagokion arloan); aldi berean, arbuiatzen ditugu murrizketa politikak eta pribatizatzeko asmoak, zeinek justizia unibertsala eta doakoari eraso egiten dioten. Anbizio handiko proiektu honetan partaide guztiok daukagu zeresana: epaileek, fiskalek, idazkariek, abokatuek, prokuradoreek, legelariek eta, jakina, epaitegietan eta bulego judizialetan lan egiten duten langileek ere bai. Dirudienez, beharginok enbarazu egiten dugu. Alabaina gure lankidetzarik gabe proiektuak zailtasunak izango ditu ezartzerakoan eta horrek eragin kaltegarria izango zerbitzuaren kalitatean.

Horiek horrela, bi administrazioei deia egiten diegu botoak jasotzeko antolatutako propaganda ekitaldiak egiteari utzi eta ekin diezaiotela benetako eztabaidari eta eragindako alde guztiekin lan egiteari.

Hori heldu artean eskatzen diegu gure lanpostuekin politika ez egiteko.
  

 

 


Los y las trabajadoras de MIASA ponen fin a la huelga tras lograr un acuerdo de negociación

0


Ostiralean, Enpresa Batzordeak eta MIASAko Zuzendaritzak lotu duten akordioaren ondorioz mugagabeko greba nahiz gose greba indargabetu dira (greba egin zuten 5 langileetatik, 4 LABen militanteak ziren). Langileen Batzarrak berretsi du akordioa. Zuzendaritzak baztertu du hark ezarri zuen funtsezko aldaketa, eta agindu du ez duela lan baldintzen aldaketarik ezarriko 2017ko abenduaren 31 arte. Agindu du ere, enpresa batzordeak proposatu hitzetan adierazten den akordioa negoziatuko duela. MIASAKO langileen lan baldintzei oso-osorik eusten zaie.

Honen bidez zoriondu nahi ditugu grebarekin bat egin duten MIASAko langile guztiak, eta bereziki, MIASAKO langileen eta oro har, langileriaren duintasuna babesteko, beren osasuna arriskuan jarriz, zalantzarik azaldu ez duten bost langileak.
Berriro, Patronalak, Lan Erreformaren mehatxua eta lantegia ixteko izua erabiliz, saiatu da langileak makurtzen eta haren helburuak erdiesten. Oraingoan, langileen kemenak eta uste osoak zapuztu dute Zuzendaritzaren saiakera.

LABen aburuz, MIASAn ostiralean suertatua langileen eta langileriaren ARRAKASTATZAT jo behar da.

Dena dela, eta zoritxarrez, Nafarroan mehatxuek bere horretan diraute. Nafarroan ikusi dugun eta ikustean ari garen patronalak gure laneko eta bizitzeko baldintzak kaskartzen iraun nahi du. Onartezina da MIASAko langileak gose grebari ekin behar izana gatazka konpondu ahal izateko, are gehiago, enpresak ez zuelako inolako diru estutasunik.

Nafarroako gobernuak nahiz aldaketaren alde dauden gainerako alderdi politikoek nahasi behar dute honetan, MIASAkoa berriro errepika ez dadin.

MIASAko borrokak adibidea izan behar du Nafarroako gainerako langileentzat, langileok geure helburuak lortzeko ekin behar dugun bidea adierazten baitu.

 

 

 

Funtzionarioei aparteko pagaren falta zen zatia itzultzeak ez ditu estaltzen eraitsitako zerbitzuak eta suntsitutako lanpostuak

0

Ministro Kontseiluak 2012ko abenduan langile publikoi dekretuz kendu zien aparteko pagaren falta den zatia itzultzea erabaki zuen. Dagoeneko pagaren laurdena itzuli zaie langileei, beste %50 bat datorren urtean bueltatzeko agindua emanda dago, eta orain onartu dena falta den %26,23a aurten ordaintzea izan da. LABen ustez erabaki honek PPk hauteskunde orokorren aurrean duen beldurra erakusten du eta egiten ari den zerbitzu publikoen suntsiketaren irudia garbitzeko mugimendu bat besterik ez da. Honek ez du konpontzen eraitsitako zerbitzuak eta suntsitutako lanpostuak.

Ministro Kontseiluak 2012tik zor diguten abenduko aparteko pagaren falta zen zatia itzultzea baimendu du Madrildik

Ostiralean Ministro Kontseiluak Madrilen besteak beste zera erabaki du, 2012ko abenduan langile publikooi dekretuz kendu ziguten aparteko pagaren falta den zatia itzultzea. Horrela, dagoeneko pagaren laurdena itzuli zaigu, beste %50 bat datorren urtean bueltatzeko agindua emanda dago, eta orain onartu dena falta den %26,23a aurten ordaintzea izan da. Horren aurrean hauxe da LABen iritzia eta jarrera:

Testuingurua:
Delako krisialdiaren unerik gordinenean ere ez genuen onartu paga kendu izana. Zerbitzu Publikoen suntsiketaren estrategiari uko egin genion, eta bankuek sortutako zorra ez genuen langileon soldatarekin estaltzea onartu. Gaur, egoera ekonomikoa hobetzen ari dela errepikatzen ari direnean ere horretan mantentzen gara beraz.

Ez-nahikoa da, ez soilik oraindik eros-ahalmena berreskuratzetik urrun gaudelako, ez gara soilik dirua itzultzeaz ari, baizik eta batez ere eraitsitako zerbitzuez, suntsitutako lanpostuez…

PPren Gobernua ikaratuta dago abenduko hauteskunde orokorren aurrean, eta egiten ari den zerbitzu publikoen suntsiketaren irudia garbitzeko derrigortuta ikusten du bere burua. “Hilargi” hori langile publikoei soldata igoera ez nahikoaren eta aparteko pagaren itzulketaren “hatzamarraren” bidez estali nahi du.

Formak:
Egoera ekonomiko hobeagoan geundenean arlo publikoan negoziazio kolektiboa ukatuta egon zen, aldebakartasunera mugatutako antzerki hutsa zelako. Oraingoan antzerkia zena lau hormen artean ematen da, elite politiko eta sindikalen arteko “elkarrizketa sozial arduratsu” baten bidez. Langileria desaktibatu nahi dute, eta inboluzio horretan urrats handiak eman.

Aginduak Espainiar Gobernuak ematen dituela gogoratzen ez gara nekatuko. Jaurlaritza halako erabakiekin bat etortzen da eta gogo onez betetzen ditu aginduak, bere lorpen gisa saldu izaten badu ere, baita erabaki propioak bailiran ere.

LABek beraz, mugimenduaren ez-nahikotasuna, neurriokin zerbitzu publikoen suntsiketarekin jarraitzen dutela eta euskal langileok gure lan baldintzak eta zerbitzu publikoan zein diren erabaki gabe jarraitzen dugula salatzen du beraz. Batzarrak sustatuko ditu gogoeta partekatzeko eta langileak Euskal Herrian aktibatzeko bere eskubideen eta orokorrean zerbitzu publikoen defentsan.


El Consejo de Ministros ha aprobado desde Madrid que se nos devuelva la parte que faltaba de la paga extra de diciembre de 2012

El pasado viernes el Consejo de Ministros entre otros asuntos decidió en Madrid que se nos devuelva a las y los trabajadores públicos la parte de la paga extra que nos quitaron por decreto en diciembre de 2012. De este modo, ya se nos ha devuelto una cuarta parte; se ha dado la orden de que en 2016 se nos abone otro 50%; y lo que se acaba de aprobar es que en este mismo año se nos devuelva el 26,23% restante. Ante ello esta es la opinión y postura de LAB:

El contexto:
En los momentos más graves de la llamada crisis tampoco aceptamos que se nos quitara la paga. Rechazamos la estrategia de destrucción de los Servicios Públicos, y no aceptamos que se cubriera la deuda generada por los bancos con nuestros salarios. Hoy, cuando repiten que la situación económica está mejorando, mantenemos la postura.
Es insuficiente, no sólo porque seguimos lejos de recuperar el poder adquisitivo, y no hablamos sólo de devolvernos el dinero, sino sobre todo de los servicios desaparecidos, destrución de puestos de trabajo…
El Gobierno del PP tiene pánico ante las elecciones generales, y se ve en la necesidad de limpiar la imágen que ofrece la destrucción de servicios públicos que está llevando a cabo. Esa “luna” la pretende ocultar tras el “dedo” de una subida salarial insuficiente y la devolución de la paga.

Las formas:
Cuando la situación económica era mejor la negociación colectiva no existía en el ámbito público, ya que era una pantomima limitada a decisiones unilaterales. Ahora cierran la pantomima entre cuatro paredes mediante un “diálogo social responsable” entre élites políticas y sindicales. Quieren desactivar a las y los trabajadores, y avanzar con paso fuerte en esa involución.
No nos cansaremos de repetir que las órdenes las da el Gobierno Español. El de la CAPV suele coincidir con ese tipo de decisiones y obedece con gusto aunque nos lo suela vender como un logro suyo, cuando no las cuenta como decisiones propias.

LAB por tanto denuncia la insuficiencia de la decisión, que siguen con la política de destrucción de los servicios públicos y que en las y los trabajadores seguimos sin poder decidir sobre nuestras condiciones laborales ni definir los servicios públicos. Impulsaremos asambleas para compartir la reflexión y activar en Euskal Herria a las trabajadoras y trabajadores en defensa de sus derechos y en general de los servicios públicos.

 

 

 


Egungo europar politikek badute alternatiba


Atzo, Diadaren bezperan eta IAC-k, Intersindical Valencianak eta STE Intersindicalak antolatua, aukera izan genuen Europako Batasunak herrien burujabetzaren aurka ezartzen duen botereari buruz mintzatzeko. Ekitaldi hartan, LABen idazkari nagusia den Ainhoa Etxaiderekin batera parte hartu zuten Daniel Munevarrek (ekonomialaria eta Varoufakisen aholkulari ohia), David Fernandez (kazetaria eta IAC-ren kidea), Teresa Forcadesek (Medikua eta Prozesu Konstituziogilearen kidea) eta Sergi Cutillasek (ekonomialaria eta PACD-ren kidea).

"La U€ contra la sobiranía del pobles. El dret socials i laborals a la EU" lelopean, Cotxeres de Santsen egin zen ekitaldian Europako Batasunak herrien burujabetzaren aurka ezartzen duen botereaz eta Europa ezartzen ari diren politikak zein egoeretan uzten ari diren gizarte-eskubideez eta langileriaren lan eskubideez mintzatu ziren.

David Fernandezek hasiera eman zion ekitaldiari; hark herri-burujabetza aldarrikatu zuen, ez dagoen burujabetza demokratikoa lor dadin, eta lapurren, hiltzaileen eta gezurtien aurka, antikapitalismo etikoaren alde jardun zen. Bide horretan, babestu zuen gobernuak eta konstituzioak aldatzearen premia, “behar baldin bada”.

Ekonomialaria eta PACDren kidea den Segi Cutillasek euroa krisialdiari eusteko eta krisialdia kontrolatzeko amarru ezin hobetzat jo zuen, eta esan zuen, Europak ez badu euroa era antolatu batez eta mailaka eraisten, “azkenean, eskuin muturrak egingo du”.

Cutillas ostean, LABen idazkari nagusia den Ainhoa Etxaide mintzatu zen. Etxaidek hitzaldiari ekin zion independentziaren bidea oztopo-lasterketatzat joz, eta aipatu zuen Diadaren ospakizunarekin eta I-27ko hauteskundeekin Kataluniako herriak egunotan bizi duen une garrantzitsua. Aurrerapen hori zuzen lotu zion, Espainiako Estatuarekin eteteko, gehiengo independentista lotzeko beharrari eta sinetsia agertu zen Kataluniako estatua (baita euskal estatua ere) gauzagarria dela herriaren gehiengo handiak nahi izango balu.

Europari buruzko aipamena egin zuen Etxaidek, non eta esan zuenean EB-ean oso politika zehaztua dagoela Herrien burujabetzari dagokionez, eta hura ukapenean oinarritzen dela. Horren harira galdetu zuen, “ea norbaitek galdetu dien kataluniarrei eta euskaldunei Europako Batasun horren kide izan nahi duten, ea krisialdiaren benetako alternatiba diren politikak ukatzen dituen eta langileria txirotasunera zigortzen duen Europa horren zati izan nahi duten?”.

Horrela, kapitalaren neurrira egin den Europako proiektuari aurre eginez, Etxaidek herrien burujabetza eskatu zuen. Burujabetasuna Estatu independenteak lortzeko, non hauen bidez kapitalaren diktadurari alternatiba eraikiko zaion; burujabetza erabaki ahal izateko, eraldatzeko. “Horretan dautza Països Catalansen nahiz Euskal Herriaren bideak” erantsi zion.

Etxaide mintzatu ondoren, Teresa Forcadesek azpimarratu zuen EB benetako demokraziaren aurka ari dela eta botere publikoa eta politikoa ekonomia interesen mendean jartzen ari dela. Era berean, esan zuen kapitalismoak, krisia hasten denean, txirotasuna eta gizarte bazterketa sortzen dituela.

Mintzatzen azkena, Daniel Munevar izan zen. Hark salatu zuen Europako Batasunak Greziari eskatzen diona ez duela aurrekari ekonomikorik, ez eta historikorik ere, eta Europako Batasuna Greziaz baliatzen ari dela gainontzeko estatuen aurka, gerta daitekeenaren adierazgarri.

Behin hitzaldia amaituta, eta ekitaldiari amaiera emanez, partaideek errefuxiatuen aldeko ebazpena sinatu zuten.

 

 

 

Miasako lau langile gose greban lan eskubideen urraketen kontra

0

Gaurko egunez, MIASAn, enpresak soldatak murrizteko eta lanaldia luzatzeko asmoaren aurka egiten ari diren greba mugagabearen hamaikagarren eguna bete da. Nahiz eta irailaren 9an, gauez, Batzordeak alternatiba bideragarriak agertu, enpresak uko egin zion negoziatzeari. Egoera honelakoa izaki, Miasako langileek, atzokoan, jakinarazi zuten greba mugagabeari eutsiko ziotela, eta haietako batzuk aditzera eman zuten gose greba mugagabeari ekinen ziotela.

LABek ez du parte hartuko osakidetzako 2014-15 EPEko epaimahaietan

0

LABek ez du EPEko epaimahaietan parte hartuko, EPEa iraingarria delako, inposatua eta langileon mobilizazioak desaktibatzea baino ez baitu helburu. Osakidetzako Zuzendaritzak negoziatu gabe jarraitzen du, gure aldarrikapenei muzin eginez eta bitartean, mota guztietako murrizketak gauzatuz. Pasa dugun uda honen adibide garbia izan da. Ondorioz, LABen iritziz faltsua den normaltasun irudia ezin dugu elikatu.

EPEari buruz berresten dugu:
• Ez nahikoa dela, batasun sindikalaren 3000 lanpostutik urrun, eta are urrunago 2018.urtera bitartean beharrezkoak izango liratekeen 15.311 plazetatik. EPE honek enplegua suntsitzen du, erretiroak plaza berriak baino gehiago direlako.
• Kategoria asko ez dira aterako, batzuk urtetan deituak izan gabe.
• Ez sanitarioak sanitarioak bezain garrantzitsuak dira, baina Osakidetzak desagerrarazi nahi ditu.
• Ez du aurreikusten langilego zahartuaren arazo larria.

Epaimahaietan parte hartu ez dugun arren, prozesu osoaren gardentasuna exigitu nahi dugu:
• Tarteko-nagusirik ez epai-mahaiak betetzen.
• Publikoki argitu behar da kategoria bakoitzeko merituen baremazio irizpideak.
• Hartzen diren erabakiak publiko egin behar dira.
• Tarteko-nagusirik ez azterketak zaintzeko plaza guztiak okupatzen.
• Baliabide nahikoak erabili, EPE prozesua ez luzatzeko 4 urtez.

 

 

 

Gaztetxeak eta gune autogestionatuak defenda ditzagun irailaren 12an Bilbo eta Donostian

0

Hiri eta auzoetan zeuden hutsuneak betetzeko helburuarekin, herriak eta herriarentzako sortutako guneak dira gaztetxe eta espazio autogestionatuak, herritarren autoantolaketaren emaitza. Udal batzuek ordea, autogestionatutako gune hauen kontrako jarrera nabarmena hartu dute hasieratik, ahal duten heinean gune hauen ibilbidea oztopatuz. Kukutza eta Kortxoenean gertatutakoan honen adibide ezin hobea dira. Gertatutakoa salatu beharra dago eta beste hainbat eragilerekin batera irailaren 12rako deituta dagoen manifestazioan izango da LAB.

Helburu garbi batekin jarri ziren martxan Euskal Herriko txoko askotan gaztetxe eta espazio autogesionatuak : auzo eta hirietan zeuden gabeziei erantzuteko eta kultur proiektu anitz eta parte hartzailea eraikitzea. Urteetako lanaren poderioz hainbat kolektibo eta talderen bilgune bilakatu dira eta ehunka ekimen eraman dituzte aurrera.

Tamalez PP, EAJ eta PSEren asmoa bestelakoa da, hiriak eta herriak salgai huts bilakatu nahi dituzte, turistentzako erakusleiho. Helburua hau aurrera eramateko oztopo gisa ikusten dituzte proiektu hauek. Hor dago Kukutza eta kortxoenea gaztetxeen kontrako erasoen arrazoia.

LABek herriaren beharren arabera eta herritik bultzatutako eredua defendatzen duen heinean honelako proiektu autogestionatuen alde egiten jarraituko du. Irailaren 12rako deituta dagoen manifestazioan izango da eta autogestioaren alde egiten duen orori bertaratzeko deia luzatzen dio sindikatuak.