2024-12-08
HomeHerriak du hitza eta erabakiaEgungo europar politikek badute alternatiba

Egungo europar politikek badute alternatiba


Atzo, Diadaren bezperan eta IAC-k, Intersindical Valencianak eta STE Intersindicalak antolatua, aukera izan genuen Europako Batasunak herrien burujabetzaren aurka ezartzen duen botereari buruz mintzatzeko. Ekitaldi hartan, LABen idazkari nagusia den Ainhoa Etxaiderekin batera parte hartu zuten Daniel Munevarrek (ekonomialaria eta Varoufakisen aholkulari ohia), David Fernandez (kazetaria eta IAC-ren kidea), Teresa Forcadesek (Medikua eta Prozesu Konstituziogilearen kidea) eta Sergi Cutillasek (ekonomialaria eta PACD-ren kidea).

"La U€ contra la sobiranía del pobles. El dret socials i laborals a la EU" lelopean, Cotxeres de Santsen egin zen ekitaldian Europako Batasunak herrien burujabetzaren aurka ezartzen duen botereaz eta Europa ezartzen ari diren politikak zein egoeretan uzten ari diren gizarte-eskubideez eta langileriaren lan eskubideez mintzatu ziren.

David Fernandezek hasiera eman zion ekitaldiari; hark herri-burujabetza aldarrikatu zuen, ez dagoen burujabetza demokratikoa lor dadin, eta lapurren, hiltzaileen eta gezurtien aurka, antikapitalismo etikoaren alde jardun zen. Bide horretan, babestu zuen gobernuak eta konstituzioak aldatzearen premia, “behar baldin bada”.

Ekonomialaria eta PACDren kidea den Segi Cutillasek euroa krisialdiari eusteko eta krisialdia kontrolatzeko amarru ezin hobetzat jo zuen, eta esan zuen, Europak ez badu euroa era antolatu batez eta mailaka eraisten, “azkenean, eskuin muturrak egingo du”.

Cutillas ostean, LABen idazkari nagusia den Ainhoa Etxaide mintzatu zen. Etxaidek hitzaldiari ekin zion independentziaren bidea oztopo-lasterketatzat joz, eta aipatu zuen Diadaren ospakizunarekin eta I-27ko hauteskundeekin Kataluniako herriak egunotan bizi duen une garrantzitsua. Aurrerapen hori zuzen lotu zion, Espainiako Estatuarekin eteteko, gehiengo independentista lotzeko beharrari eta sinetsia agertu zen Kataluniako estatua (baita euskal estatua ere) gauzagarria dela herriaren gehiengo handiak nahi izango balu.

Europari buruzko aipamena egin zuen Etxaidek, non eta esan zuenean EB-ean oso politika zehaztua dagoela Herrien burujabetzari dagokionez, eta hura ukapenean oinarritzen dela. Horren harira galdetu zuen, “ea norbaitek galdetu dien kataluniarrei eta euskaldunei Europako Batasun horren kide izan nahi duten, ea krisialdiaren benetako alternatiba diren politikak ukatzen dituen eta langileria txirotasunera zigortzen duen Europa horren zati izan nahi duten?”.

Horrela, kapitalaren neurrira egin den Europako proiektuari aurre eginez, Etxaidek herrien burujabetza eskatu zuen. Burujabetasuna Estatu independenteak lortzeko, non hauen bidez kapitalaren diktadurari alternatiba eraikiko zaion; burujabetza erabaki ahal izateko, eraldatzeko. “Horretan dautza Països Catalansen nahiz Euskal Herriaren bideak” erantsi zion.

Etxaide mintzatu ondoren, Teresa Forcadesek azpimarratu zuen EB benetako demokraziaren aurka ari dela eta botere publikoa eta politikoa ekonomia interesen mendean jartzen ari dela. Era berean, esan zuen kapitalismoak, krisia hasten denean, txirotasuna eta gizarte bazterketa sortzen dituela.

Mintzatzen azkena, Daniel Munevar izan zen. Hark salatu zuen Europako Batasunak Greziari eskatzen diona ez duela aurrekari ekonomikorik, ez eta historikorik ere, eta Europako Batasuna Greziaz baliatzen ari dela gainontzeko estatuen aurka, gerta daitekeenaren adierazgarri.

Behin hitzaldia amaituta, eta ekitaldiari amaiera emanez, partaideek errefuxiatuen aldeko ebazpena sinatu zuten.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek ontzat jo du Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatu izana, eta alerta gorriak eskatzen dituen neurriak hartzeko determinazioa exijitzen du

Pasa den azaroaren 22an LAB sindikatuak jakinarazi zuen zenbatu gabeko beste bost langileren heriotzak gehitu behar zitzaizkiola 2024an lanean edo laneko bidean hildako nafarren...

Abenduaren 6an ez daukagu ezer ospatzeko

Abenduaren 6a jai egun inposatua da Hego Euskal Herrian, Espainiako Konstituzioaren urteurrena dela eta. Ez ospatzetik harago, Euskal Errepublikaren aldeko konpromisoan berresteko eguna da LABentzat. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako gure egoitzak zabalik egongo dira, ostiraletako ohiko ordutegian, 9:00etatik 14:00etara.

Langile baten kaleratze bidegabea eragin duen zigor-politika ari da aplikatzen PEPSICO

Enpresa batzordea Etxebarri-Ibiñako lantegiaren aurrean mobilizatu da, eta argi eta garbi esan du PEPSICOn ez dagoela inor soberan eta kaleratzea guztiz bidegabea dela. Horrez gain, kaleratutako lankidea lanera bueltatzea eskatu du.