2025-12-23
Blog Page 1060

“Zaintza zaindu” behar da zerbitzu sozialak hobetzeko


“ZAINTZA ZAINDU. Langile gehiago, zerbitzu hobea” izenarekin zerbitzu sozialetako ratioak eta arreta hobetzeko kanpaina aurkeztu dugu gaur Bilbon. Kanpaina honekin, gizarte zerbitzuen egoera kaleratzearekin batera, sinadura bilketa baten bidez adinekoen, adin txikikoen eta aniztasun funtzionala dutenen zentroetan arreta duintasunez eman ahal izateko langile gehiagoren beharra erakutsiko dugu. Sinadura bilketa batez ere otsailaren 19an zentratuko da. 

Gizarte zerbitzuen egungo egoera
Gaur egungo jendartea gero eta zaharragoa da eta hamaika arrazoirengatik, gizarte-laguntzaren beharra izan dezakegun egoeratan egon gaitezke (menpekotasunak, babes ezak, bazterketa, bortxakeria matxista,…).

Denok duintasunez eta autonomiaz bizitzeko eskubidea dugu, eguneroko bizikidetzan gogobeteko harremanak izateko eskubidea dugu, egunerokotasunean eta bizi garen inguruan ongi txertatuak dauden harremanak izateko eskubidea dugu. Ezinbestekoak diren eskubideetaz ari gara eta honelako egoeretan, Administrazioak bermatu behar ditu eskubide hauek, onuragarriak eta hurbilak diren zerbitzuak eskainiz.

Dena dela, gizarte zerbitzuen errealitateak oso egoera kezkagarria erakusten digu. Gizarte laguntzaren eskariak askotxo gainditzen du eskaintza. Ordurako ahulak ziren gizarte zerbitzuak gainezka egin dute krisialdi ekonomiko eta sozialaren egoerarengatik. Gertaera honek eskatzaileen kopuruan eragin du nahiz eta arazo mota eta aurre egin beharreko premiak handitu.

Honi erantsi behar diogu, egungo Gizarte Zerbitzuak, nagusi den neoliberalismoaren arabera eratzen direla. Zerbitzuak negozio bilakatzen ari dira. Honela, ikus dezakegu administrazioek zerbitzuak murriztu dituztela, eta era berean, zaintzaren kalitatea kaltetuz beren emaitzak lehenesten dituzten erakunde pribatuen esku uzten ari direla. Mozkinak eta superabita bilatzeak enpresa eta erakunde pribatuak gero eta kualifikazio txikiagoko langileak kontratatzera daramatza (nahiz eta batzuek euren burua “irabazi asmorik gabekotzat” jo), gero eta lan baldintza kaskarragoak ezartzera eta eskasagoa den zerbitzua eskaintzera, horrek guztiak administrazioen konplizitatearekin.

Gizarte zerbitzuetan ematen diren lan baldintzek ezinezko egiten dute zerbitzu egokia eskaintzea. Egoera bereziki salagarria suertatzen da mendeko adinekoen laguntza eta egoitza-zentroetan, babesgabeko haur eta gazteen zentroetan eta ezgaitasunen bat dutenen zerbitzuetan.

Dudarik gabe, gauza hauek guztiak aldatu behar dira arretaren kalitatea hobetzeko. Baina bada, gure ustez, ezinbesteko garrantzia duen gai bat, eta gaurko instituzioek nahita ahazten dutena: langileak. Eta hauxe da gure galdera: egun, dauden langileekin, bermatzen al dira kalitateko zerbitzuak, adineko pertsonen eskubideak eta beharrak asetzeko modukoak?

LABek ezetz dio.
• Kalitatea al da, gauero, soilik bi langile egotea, 5 solairutan sakabanatuak dauden 167 erabiltzaile artatzeko?
• Kalitatea al da langile soil batek 32 arropa aldaketa eta gorputz garbitasuna egitea, behin eta berriz, produkzio kate batean egongo balitz bezala?
• Kalitatea al da zentrotik ateratzeko aukerarik ez izatea?
• Kalitatea al da, etxebizitza berritzat duzun horretan, hitzik ez izatea?
• Kalitatea al da indarkeria matxista jasan duten 14 emakumek behar duten arreta jasotzeko langile bakarra egotea?
• Kalitatea al da zentro batzuetan ia egunero eraso fisiko eta psikologikoak pairatzea eta inork zure egoeraren inguruan jarraipenik ez egitea?
• Kalitatea al da zentro batzuk herriguneetatik isolatuak egotea?
• Kalitatea al da egunerokotasunaren eta zentro bakoitzaren araberako aisialdiko ekintzak egin ahal izatea, inolako plangintzarik egin ahal izan gabe?
• Kalitatea al da pertsonal eta prebentzio faltagatik erabiltzaileak eta langileak arriskuan egoeran jartzea?
• Kalitatea al da arratsaldeko 19:30etik goizeko 9etara ohean egotera behartuta izatea?

Toki askotan ez dira betetzen gutxieneko kalitate irizpideak. Egun, aritzen diren langile kopuruarekin ez dira nahiko euren eginbeharrak duintasunez betetzeko.

Gaur egun, profesionalen eta zaindu beharreko pertsonen arteko proportzioak adierazten digu lanaren gainkarga dagoela, zaintza pertsonalizatua egitea bideraezina egiten duena. Era berean, gizarte zerbitzuetan lanean ari direnek egin behar dituzten ahalegin handiek haien osasunak oso bizkor txarrera egitea eragiten dute, eta gihar eta hezurduren lesioak eta arazo psikologikoak era kezkagarran handitzea.

Honez gain, zerbitzu hauen erabiltzaileen profila aldatu da. Horrek areagotu egiten du aspaldidanik bizi dugun egoera txarra (arreta psikogeriatrikoa, balio anitzeko unitateak, patologia anitzetako zentroak, egoitzetako harrera espezializatuak, zentro terapeutikoak,…). Horren atzean arrisku psikosozialeko hainbat faktore gordetzen dira: zaintza-mailaren eskakizuna arrunt handia da, lan erritmoak handiak dira, lan-kopurua handiegia da, eta jazartze eta eraso jarrerak ere badaude. Azkenik, gizarte-lanak gutxietsitak egoteak egoera okertu besterik ez du egiten, prekarietate eta aldibaterakotasun mailak handiak, soldata apalak, urteko lanaldi luzeak,… ekarriz.

Zer dago honen atzean? Zergatik dago kolokan arretaren kalitatea? Zergatik da desegokia zentroetan ematen den tratua?

Bada elementu zentral bat: ratioa, hau da, zentro batean egon beharko lukeen langile eta erabiltzaileen arteko proportzioa. Erabat salagarria da. Egun, adinduen egoitzetan adibidez, EAEn zein Nafarroan, talde profesionalen dekretuak aspaldikoak dira, duela 16 urtekoa EAEn eta duela 23 urtekoa Nafarroan. Eta instituzioek langile kopuruen inguruan erabiltzen dituzten irizpideak, eskasak eta onartezinak dira.

LABen proposamena
Beraz, LABek, egoera hau iraultzeko, sinadura bilketa kanpaina bat abiaraziko du, batez ere otsailaren 19an zentratuko dena. Sinadura bilketa honekin, adinekoen, adin txikikoen eta aniztasun funtzionala dutenen zentroetan arreta duintasunez eman ahal izateko, langile gehiagoren beharra daukagula aldarrikatu nahi dugu. Horregatik, instituzioei eskatuko diegu:

• Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren ratio dekretuak eta egun erabiltzen dituzten irizpideak bertan behera utzi eta berriak ezarri. Hauetan hurrengoa jaso beharko litzateke:

 
◦ Langile kopurua handitzea.
 
◦ Profilen eta funtzio profesionalen zabalpena. 
◦ Erabiltzaile bakoitzari eskaintzen zaion dedikazio eta zerbitzu denbora igo.
◦ Langileen, erakunde sozialen eta erabiltzaileen parte-hartzea, zerbitzu sozialetako langileen beharrekin loturiko ebaluazio, kudeaketa eta erabakietan.

 

 


Prebentzio ezak arriskuan jarri ditu Amurrioko Tubos Reunidoseko langileak

0

Azken bi asteetan hiru istripu larri egon dira Amurrioko Tubos Reunidos Industrialen (TRI). Nahiz ez hiru istripuetan ez dela ondorio larririk egon langileentzako, beste behin agerian geratu da prekarietateak eta prebentzio ezak langileak arriskuan jarri dituela. Honekin batera, salatu nahi dugu, enpresak egoera erabili dezakeela lan baldintzak murrizteko.

Lehenengo istripuan, urtarrilaren 18an gertatutakoan, hiru langile zauri arinekin suertatu ziren. Istripu honetan argi geratu da arriskuen balorazioa ez dela ondo egin eta ez direla prebentzio mekanismoak martxan jarri. Honek eragin du zepa beroa botatzen den lekuan ura egotea eta honek eztanda egitea.

Bigarren istripua urtarrilak 28an gertatu zen eta lakadora bat erre zen. Oraindik istripuaren zergaitiaz txosten ofizialik egon ez arren, honetan ere, aurreko istripuan bezala, arriskuen balorazioak kale egin duelakoan gaude, balorazio honek ez duelako jasotzen tutuak berotasun altuarekin heldu daitezkeela laka botatzen zaien lekura eta ez delako hau saihesteko mekanismorik jarri. Honi prekarietatea gehitu behar zaio, instalazioek behar duten mantenua murriztuta daukatelako eta honek istripuak eragiten dituelako.

Hirugarren istripua urtarrilaren 30ean gertatu zen eta tutuak desugertzeko instalazioak erre dira. Honen inguruko informazioari itxaroten diogun bitartean esan dezakegun gauza bakarra da protokolo guztiek kale egin dutela. Larrialdia hasten denetik amaitutzat ematen denera arte, larrialdietako protokoloa ez da bete. Enpresan zeuden langileak zein ohartzerakoan etorri zirenei esker, kaltea ez da handitu nahiz eta baldintza arriskutsuetan eta bitarteko barik lan egin.

Honekin batera, salatu nahi dugu, enpresak egoera erabili dezakeela lan baldintzak murrizteko. Sarritan atzera bota diogun krisiaren kontrako plana ezartzeko egoera erabili dezakeelakoaren susmo argiak ditugu. TRIko LAB adi egongo da enpresako zuzendaritzaren mugimenduei.
 

 

 

Munduko Sindikatu Federazioen 17. Batzarra urrian Hegoafrikan

0

2016ko urrian Munduko Sindikatu Federazioaren 17. Batzarra izango da Hegoafrikako Durban hiriburuan. Munduan langile askok bizia galtzen dute lanean urtero, NLEaren datuen arabera 5.000. Honen aurrean eta kapitalismoa datu hauen erantzule dela jakitun, MSFak Batzarraren lan lerroak, segurtasuna eta osasunaren aldeko borroka lantokietan, eta langileok mundu mailan paiaratzen ditugun eraginak azaltzen dituen bideoa osatu du.

EUSKARAZ

CASTELLANO

CATALÀ

ENGLISH

Panda Securityko langileen borrokak leku aldatzea gelditzea lortu du

0

Enpresa batzordeak gaur hasteko zen greba bertan behera uzteko erabakia hartu du zuzendaritzak egindako proposamena onartu ondoren. Zuzendaritzak gelditu egin du enpresaren egoitza Zamudioko Parke Teknologikora lekualdatzeko asmoa eta hilabeteko epea jarri du Zamudiokoaren alternatiba izango den kokaleku bat bilatu eta langileekin batera aztertzeko. Oraingoan ere langileen borrokak gure eskubideak errespetatuak izan daitezen balio duela erakutsi dugu.

Irakaskuntzako LEParen prozesua aurrera eraman duen taldearen aldaketa eskatzen dugu

0

Nafarroako Hezkuntza Kontseilariak baieztatu du Gobernuak Lan Eskaintza Publikoari (LEP) buruzko erabakia aditzera bihar emanen duela eta zerrenda bakarra ez dela egonen. LABen ustez kudeaketa hau ezin okerragoa izan da eta beraz prozesua aurrera eraman duen taldearen aldaketa eskatzen du sindikatuak.

LABek erabaki hauen inguruan zera adierazi nahi du:

1. LEP honen kudeaketa ezin okerragoa izan dela. Denboran gehiegiegi luzatu da eta erabaki teknikotik baino tempus politikotik gehiago duela.

2. Zerrenda bakarra ez onartzeak eskubideen urraketaren lekukoa Hezkuntza Departamentu honek hartu duela adierazten du.

3. Gure hasierako planteamendua egokiena zela berresten da. Ikasturte hau Nafarroako Hezkuntza Sistemaren beharrak identifikatzeko izan behar zen. Diagnostikoa oraindik egiteke dago.

4. LABek LEP honi ezetz esaten dio, prozesuaren kudeaketa txarra izan delako eta zerrenda bakarrarena ezinbesteko baldintza zelako.

5. LABek LEParen kudeaketa kaxkarra dela medio, prozesua aurrera eraman duen taldearen aldaketa eskatu nahi du.
 

 

 

Langabeziak gora egin du, batez ere emakume eta gazteen artean

Gabonetako kanpainaren amaierak langabeziaren gorakada handia sortarazi du. Hego Euskal Herrian, urtarrila amaieran erregistratutako langabezia 199.905 pertsonetakoa zen, aurreko hilabetean baino 6.745 langabe gehiago. Hala ere, langabeziaren hazkundea ez da berdina izan gizon eta emakumeontzat. Langabe berri gehienak emakumezkoak dira (5.266).

Normalean urtarrila ez da enpleguarentzat hilabete hona izaten. Aurten, langabeziaren %3,5ko gorakadarekin hasten dugu urtea. Edozein kasutan, nabarmendu beharrekoa da gorakada hau bereziki gogorra izan da 25 urtetik beherako gazteen artean, abendukoarekiko %6,3ko igoerarekin.

Hilabeteak daramatzagu salatzen suspertze ekonomikoa eta irabazien tasa berriz osatzeak ez dakartela kalitatezko enplegurik. Eta orain enplegu prekarioa nolako erraztasunarekin aienatzen den konprobatzen dugu, batez ere urtaroko kanpainei lotuta dagoenean.

Patronala bere abantailazko posizioa baliatzen ari da esplotazio eredu gubidagabea inposatzeko, gero eta oinarrituagoa dagoena behartutako aldibaterakotasunean eta prekarietatean.
Gainera, badago prekarietatea dakarren beste faktore garrantzitsu bat: soldatak. Lan erreformek eta negoziazio kolektiboaren aurkako erasoek are gehiago ahuldu dute langileen indar korrelazioa enpresarioekiko. Modu honetan, PPren gobernuak soldaten beherakada prozesu zorrotza inposatu du, gehiengo sozialaren bizi-baldintzetan eragin negatiboa duena, suspertze ekonomikoa arriskuan jarriz eta Gizarte Segurantzaren gero eta defizit handiagoaren kausetako bat izanik.

Azkenik, itzelezko langabezia estrukturala eta iraupen luzekoa ditugu. Fenomeno honek hartu duen dimentsioa oso arazo larria bihurtu da, batez ere euren prestazioak agortu dituztenentzat.
Honekin lotuta, gogoratu behar da iazko abenduan 78.652 pertsona zeudela langabeziagatiko prestazioren bat jasotzen zutenak, baina hauetatik 62.115 soilik dira enplegu zerbitzu publikoek langabetutzat jotzen dituztenak. Hortaz, ikuspegi zorrotz batetik, langabeziagatiko babes sistemaren benetako estaldura tasa %32,2koa da.

Honek esan nahi du langabezian dagoen hiru lagunetatik bik ez dutela langabeziagatiko prestaziorik jasotzen. Eta honi gehitu behar zaio Eusko Jaurlaritzak ez duela agindutakoa bete, hau da, Lanbideko bulego batzutan goizeko seiretatik hasita sortzen diren iladak desagertaraztea, askotan Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren hilabeteetako atzerapenak erreklamatzeko.
 

 

 

ACBko langileak eta azpikontratetakoak bat egin dute

0

Argazkia @ikercasanova
ACBko langileek batzarrean LABek proposatuta ACBko langileak eta azpikontratatutako langileak barnebilduko dituen batzorde bat osatzea erabaki dute, lantokiaren etorkizunaren alde borrokatzeko. Langileen arteko zatiketari aurre egin eta horrelako batzorde bat eratu izana eredugarria da LABentzat. Prekarietatea hedatzeko tresna paregabea da azpikontratazioa, eta honi aurre egiteko langile batasuna bultzatzea beharrezkoa da. 

Txantaia eta mehatxua erabiltzen duen ARCELOR MITTALen aurrean, soilik langile borrokak eta mobilizazioak lor dezake multinazionalaren txantaia ez gailentzea, herritarrak, gizarte osoa delako kaltetua. 1.000 lanpostutik gora daude jokoan. ACB bideragarria da, eta ez dugu onartuko enpresaren itxiera.

Sestaon bizi den egoera, altzairugintza sektorean bizi den egoera larriaren adibide bat gehiago da, Euskal Herriko altzairugintza sektorearen etorkizuna lanpostuak barne dago jokoan.
 

 

 

La actual crisis económica necesita de medidas reales


Ayer, 1 de febrero, se abrió el plazo para que las familias de Barakaldo soliciten las ayudas de emergencia social. Dos horas más tarde ya eran 1.678 las familias que contertaron una cita. En cuartro años el número de solicitantes se ha elevado un 44% y la cuantia asignada sin embargo ha sido congelado. Ante esta situación diferentes agentes sociales y sindicales exigimos se tomen medidas reales contra la actual crisis económica que sufre la cuidadanía.

NOTA DE COLECTIVOS SOCIALES Y SINDICALES DE BARAKALDO
"Ante la apertura del plazo para solicitar las “Ayudas de Emergencia”: exigencia de medidas reales contra la actual crisis económica.

Este lunes, 1 de febrero, se ha abierto el plazo para que las familias de Barakaldo soliciten las ayudas de emergencia social -y las ayudas económicas municipales- para poder cubrir parte de los gastos relacionados con el acceso y mantenimiento de la vivienda habitual: alquileres e hipotecas; o para hacer frente a los pagos de luz, agua y comunidad. Además, de la atención sanitaria no cubierta por Osakidetza: gafas, dentista…

Este lunes a las dos del mediodía habían concertado una entrevista 1.678 familias; y se estaba concediendo cita para el 21 de abril.

No es de extrañar esta situación. Hay que tener en cuenta que en los últimos 4 años se ha producido un incremento del 44% de las familias del municipio que vieron concedida una ayuda social para hacer frente a sus necesidades más básicas. Sin embargo, el equipo municipal de gobierno mantiene en el mismo periodo de tiempo congelada la asignación destinada a las ayudas sociales: 850.000 euros anuales.

Por este motivo, esta mañana se ha realizado una concentración ante el Ayuntamiento de Barakaldo con el ánimo de visualizar las consecuencias del cierre de empresas emblemáticas como la ACB; las décadas de aplicación de planes de reconversión industrial; o las políticas de recortes sociales y en materia laboral.

En concreto, se han instalado una serie de enseres de una vivienda; y diferentes objetos representativos de las iniciativas contra los recortes: tijeras de grandes dimensiones; en concreto, de más de dos metros. Además, de tiendas de campaña, sacos de dormir, esterillas, tendederos, ropa, mesas, sillas, cazuelas, platos, hornillos…

Frente a la insuficiente dotación presupuestaria desde el “Equipo de Gobierno” se apuesta por endurecer los requisitos de acceso a las ayudas de emergencia social y las ayudas económicas municipales. Además, de aprobar decretos de alcaldía que recortan en un 50% la cuantía de las prestaciones a las que tienen derecho las familias para hacer frente a sus necesidades más básicas: vivienda, alimentación, vestuario y atención sanitaria.

Política de recortes a sumar a la falta de personal (trabajadoras sociales y administrativos) del “Equipo de Ayudas Económicas”. Personal encargado de gestionar las solicitudes. Esta situación provoca demoras de 5 meses en la tramitación y resolución de los expedientes.

Por otro lado, se sigue sin crear un parque municipal de viviendas en alquiler social para aquellas familias afectadas por los desahucios de su vivienda habitual. En concreto, hay señalados 8 desahucios para este mes de febrero.

En esta línea de recortes sociales cabe destacar que no se asigne ninguna partida presupuestaria para la creación de un albergue municipal para personas “sin techo”, aun constatándose su necesidad. Incumpliendo, de paso, la “Ley de Servicios Sociales” que obliga a la puesta en marcha de un albergue en municipios con más de 20.000 habitantes.

Por eso, y un año más, volvemos a exigir otra política social y unos presupuestos más justos y solidarios; y volvemos a manifestarnos en defensa de los servicios sociales municipales.

COLECTIVOS SOCIALES y SINDICALES DE BARAKALDO:

Asamblea Parad@s, Barakaldoko Gazte Asanblada, Berri-Otxoak, Centro Asesor de la Mujer, Argitan.

ELA, LAB, ESK y STEILAS."
 

 

 

Salaketa ekintza bat egiteagatik bi gazte feministen kontrako epaia gelditu behar dugu

Iazko abuztuaren 8an egindako salaketa ekintza batengatik otsailaren 4an bi gazte feministen kontrako epaiketa izango da. LABek auziperatuei elkartasuna adieraztearekin batera, prozedura judizialaren gelditzea exijitzen du, izan ere judizializazioak eta kriminalizazioak arazoaren muinari ihes egin eta ordezkatzen baitute.

1.- Inputatutako bi gazteen aldeko gure elkartasuna adierazi nahi dugu, izan ere judizializazioak eta kriminalizazioak arazoaren muinari ihes egin eta ordezkatzen dute, jaietako guneetan biolentzia matxistaren salaketa publikoa.

2.- Iazko abuztutik sortu eta mantendutako egoerak herritar guztioi eragiten digula haustura nabarmena sortuz, eta erdigunean beharko lukeen biolentzia matxistaren eztabaida bestelakoetara eramateak arazoaren muinari heltzea ekiditen du.

Jai partehartzaileak definitu beharra dago, non guztiok gune publiko guztietan gozatzeko aukera izango baitugun eta, garrantzitsuago dena, eraso eta gehiegikeria matxista guztiak erabat desagertuko baitiren.

3.- Parametro hauetan eztabaida oso bati heldu beharra dago, eta era berean, albo batera utzi behar dira jarrera eta jokaera batzuk, soilik sustatzen dituztenei mesede egiten dielako. Jendarte osoari dei egiten diogu, eta batez ere Udalari, herritarrongandik gertuen dagoen erakundea delako eta jaien eta hauen kudeaketaren arduradun nagusia delako, berehala martxan dagoen edozein prozedura judizial gelditzeko. Era berean, begirunea, elkarrizketa, bizikidetza eta pluraltasuna funtsezko elementu izango dituen jai esparrua eraikitzeko urratsak eman ditzan.