2026-09-11
Blog Page 1048

AZTI Fundazioko hitzarmen kolektiboaren negoziaziorako elkarrizketak eten dira

0

AZTI Fundazioko Zuzendaritzak 2011-2021 bitartean soldatak izozteko asmoa, antzinatasuneko hirurtekoak kentzekoa, euskal sektore publikoko lanaldi luzeenetakoa mantentzekoa eta langileen egoera prekarizatzeko neurriak ezartzekoa azaldu ondoren, langile-batzordeek hitzarmen kolektiborako negoziazioak eten dituzte.

Pretentsio hoiek ez datoz bat Fundazioak azken hamar urteetan izan dituen emaitza ekonomiko bikainekin, ezta Fundazioak dituen neurrigabeko goi-kargudunekin eta gehienetan porrot egiten duten edo Fundazioan eragin kaltegarria duten zalantzazko bideragarritasuneko enpresetan egiten diren inbertsioekin.

Gainera, PPren lan-erreformaren aurka agertu izanak ez dio Eusko Jaurlaritzari bere kargu dauden Fundazioetan berau erabiltzea galerazten, ez baititu hitzarmen kolektiboak paper erre bilakatzea eragotziko luketen klausulak adostu nahi.

Bittor Oroz sailburuorde jeltzalea lehendakari duen AZTI Fundazioa euskal I+Garen prekarizazioaren paradigma izatera iris daiteke, Arantza Tapia sailburuaren hitzak, Euskadiko berrikuntzaren “maila bikaina hobetzera” animatuz, edukirik gabe utziz.

Guzti hori dela eta, LAB eta ELA sindikatuok lan-erreforma ez ezartzeko eskatzen dugu eta, zerbitzu publikoen kalitatean hobetzeko, prekarizazioa geldi dadila.

 

 

 

24 orduko lanuztea Gasteizko Michelinen azken lan heriotza salatzeko


Gasteizko Michelin enpresan lanean ari zen Ferrovial Servicioseko 30 urteko langilea hil zen atzo laneko istripuz. Gertakari honen aurrean protesta egiteko, Michelin eta Ferrovial Servicioseko empresa-batzordeek 24 orduko lanuztea deitu dute. Honetaz gain, kontzentrazioa egingo dute empresa atarian bihar ostirala, urriaren 28an, goizeko 08:00etatik 12:00etara.13:00etan, SEAren egoitzaren aurrean egingo dute kontzentrazioa, Correos plazan.
 

 

 

Langileen indarrarekin, akordio ona lortu da Beasaingo Indar enpresan

0

Atzo, hilak 27, enpresa hitzarmenaren inguruko akordioa erdietsi zen enpresa batzordea eta zuzendaritzaren artean Indar enpresan. 3 urteetarako (2016, 2017 eta 2018) den akordio honetan soldata igoera garrantzitsuak jasotzeaz gain (2016rako % 2,4, 2017rako %2,3 eta 2018rako %2), lehenbiziko aldia da Indarreko hitzarmenean enplegu politikaren inguruan hainbat konpromiso jasotzen dela. Honen ondorioz, egun Indarren aldi baterako kontratua duten %80 finko bihurtuko dira eta, salmenten arabera, enpresak kontratazio gehiago egitera behartu dugu.

LABentzat, enplegu politika lehentasunezko aldarrikapena izan da oraingo negoziaketan eta, horrela, hasiera-hasieratik adierazi dugu bai negoziazio mahaian bai langileen batzarretan. Azkenik, langileek erakutsitako irmotasun eta indarrari esker, hauek hitzarmenean isla izatea lortu dugu. Beraz, LABek lortutakoa oso positiboki baloratzen du eta Indarreko langile guztiak zoriondu nahi ditu erakutsitako adoreagatik.

 

 

 

Euskal Herri osorako Hezkuntza sistema propioari bide emango dion oinarriak bilduko dituen hezkuntza akordio zabala nahi dugu

0

Rajoyren azken deklarazioen harira, errebalidak ondorio akademiko gabe geratzen direla eta, honakoa adierazi nahi du LABek. Rajoyk iragarri du "hezkuntzako akordio nazionala" lortu arte ez dutela zuzeneko eragin akademikorik izango DBHko eta Batxilergoko azterketek eta selektibitatearen lekua beteko du Batxilergoko probak.

Gauzak honela, LABek honakoa adierazi nahi du:

• Errebalidek ondorio akademikorik ez dute izango tituloa eskuratzeko baina LOMCEk ezarritako ebaluazio sistema bere horretan jarraitzen du, curriculuma, hezkuntza komunitatearen parte hartzea, etab. Hortaz, ezer gutxi aldatzen du, eta gainera, behin behinekotasunez.

• Erabaki hau “estatuko paktu nazional” baten klabeetan kokatzen da, Hego Euskal Herriko hezkuntzari ekarpenik egingo ez diona.

• Guk Akordioa nahi dugu, Euskal Herri osorako Hezkuntza sistema propioari bide emango dion oinarriak bilduko dituen hezkuntza akordio zabala.

 

 

 

Prebentzio neurri eznahikoak eta enpresarien diruzalekeria neurrigabea daude lan istripuen atzean


Langile baten heriotza eragin duen lan istripu baten berri izan dugu gaur. J.R. 30 urteko gaztea hil da. Ferroser azpikontratarekin lanean ari zen Michelin enpresan. Pasa den abuztuaren 1ean enpresa honetan gertatutako istripuari gehitu behar diogu gaurkoa. Honekin jada 48 dira Euskal Herrian aurten hildako langileak, eta faktore amankomun bat dute oinarri, prekarietatea.

Langile baten heriotza eragin duen lan istripu baten berri izan dugu gaur. J.R. 30 urteko gaztea hil da. Ferroser azpikontratarekin lanean ari zen Michelin enpresan. Gurpil handien sailean gertatu da istripua, 5.000 kiloko pieza bat gainera erori ostean. Langile ebentuala zen, 6 hilabeteko esperientzia zuena, bertan aritzeko 2 urtetako esperientzia behar den arren. Lan honetarako, astoak erabiltzen dituzte baina duela bi urte, enpresa-batzordeak kontu hau Laneko Ikuskaritzan salatu zuen.

Pasa den abuztuaren 1ean enpresa honetan gertatutako istripuari gehitu behar diogu gaurkoa. Aurreko honetan, beste langile batek bizitza galdu zuen estruktura metaliko bat gainera erori eta gero.

Honekin, 48 dira gutxienez Euskal Herrian aurten hildako langileak, eta faktore amankomun bat dute oinarri, prekarietatea. Langileen bizitza ekoizpen eta kapitalaren zerbitzura, mozkinak bizitza eta osasunaren gainetik lehenetsiaz.

Prebentzio arloko prestakuntza falta, zabor kontratuak eta gehiago ekoiztu beharraren presioa lan istripu ugariren iturri dira. Enpresak, Michelin kasu, hau izkutatzen saiatzen bada ere.

LAB sindikatutik gogor salatzen dugu istripu berri hau, baita administrazioak duen jarrera pasiboa. Administrazioak nahiago du onartezinak diren jarduera enpresarialak saritzea, zabor kontratuak, aparteko orduak, segurtasunik ez duten baldintzak, prestakuntza falta… lan-istripuen egoera latza konpontzea baino.

Azkenik LAB sindikatutik gure elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu J.R. gaztearen senide lagun zein lankideei, momentu gogor hauetan, eta dei egiten dugu deituko diren mobilizazio guztietan parte hartzera.
 

 

 

CAFeko langileek lanuzteak egingo dituzte enpleguaren alde

0


Gaur, hilak 27, Beasaingo eta Irungo zentroetako enpresa-batzordeek deitutako batzarrak egin dira. Bertan Beasaingo altzairutegiaren egoerari buruzko informazio eman zaie langileei eta enpleguaren aldeko eta produkzioko azpikontratazioa handitzearen aurkako mobilizazioen proposamena luzatu da. Batzar honetan langileek azaroaren 3an, 8an eta 10ean 2 orduko lanuzteak egitea erabaki dute. 

Beasain eta Irungo CAFeko Enpresa Batzordeen oharra:

Gaurko egunez, Beasaingo eta Irungo zentroetako enpresa-batzordeek deitutako batzarrak egin dira. Batzar horiek bi puntu izan dituzte gai-zerrendan:

1. Beasaingo zentroko Altzairutegiaren egoerari buruzko informazioa.

2. Enpleguaren aldeko eta produkzioko azpikontratazioa handitzearen aurkako mobilizazioen proposamena.

Lehen puntuarekin lotuta, sekzio horretako jarduera eteteko 2017ko urtarrilaren 1eko data kentzeko Zuzendaritzarekin akordioa lortu dugula jakinarazi nahi da. Zuzendaritzak, Altzairutegiak dituen arazoak aztertu ahal izateko, aldez aurretiko baldintzarik gabeko elkarrizketarako gunea irekitzeko konpromisoa hartu du bere gain.

Bigarren puntuari dagokionez, datorren urteotarako aurrez ikusitako lan-kargak leheneratu ondoren, langileen eta enplegatuen kolektiboan enpleguaz hitz egitea presazkoa dela salatu dute. Horrekin lotuta, Zuzendaritzak ahal duen guztia
azpikontratatzeko dituen asmoak hasiera-hasieratik geldiarazi beharko lirateke. Etorkizun laburrera begira, horren inguruko aurreikuspenak aldekoak dira sail gehienetan: Bulego Teknikoa, ibilgailuen produkzioa, soldadura, elektrizitatea, muntaketa, pintura, logistika, mantentze-lanak…

Zuzendaritzak azpikontratazioaren aldeko apustua egin du karga-igoerari aurre egiteko formula gisa. Ondorioz, CAFeko instalazioetan modu iraunkorrean lan egiten duten kanpoko enpresen presentzia areagotu egin da eta erretiroa hartu duten
langileak azpikontratekin ordezkatu dituzte kasu batzuetan.

Batzordearen ustez, sail guztietan langileak falta dira arrazoi ugari dela eta. Jende gehiago falta da eta beharrak areagotu egingo dira bezeroen eskakizunekin eta kargekin.

Azkenaldian, hamarka tituludun kontratatu dituzte eta tituludun gehiago kontratatzen jarraitzeko hautaketa-prozesuak egiten ari dira. Hori guztia positiboa iruditzen zaigu, noski. Baina tailerreko langileen kontrataziorik ez da ikusten eta, esan digutenaren arabera, ez dago tailerreko langileak edo enplegatuak kontratatzeko aurreikuspenik.

Testuinguru horretan, errelebo-kontratuak rol garrantzitsua betetzen du. Errelebo-kontratua tituludunekin bakarrik egin dute azken urteotan. Irailean eskatu dugu hurrengo 2 urteotan Beasainen eta Irunen erretiroa hartuko duten kolektibo
horietako 79 pertsonak ordezkatu ahal izateko tailerreko langileak kontratatzen hasteko, baina eskaera horren inguruko erantzunik ez dugu oraindik jaso.

Baldintza ezegonkorragoak biltzen dituen azpikontratatzea geldiarazi ahal izateko, Zuzendaritza kontratatzen hastera behartzeko borroka egitea proposatzen dugu. Hitz gutxitan esanda, hauxe litzateke Zuzendaritzari bidaliko geniokeen mezua: “ekarri lana Beasainera eta kontratatu jende gehiago”.

Horregatik guztiagatik, Zuzendaritzari eskatzen diogu tailerreko langileak eta enplegatuak kontratatzen has dadila nolabait kargen igoera estali eta, era berean, 2017 eta 2018 urteetan aplikatu beharreko errelebo-kontratuak dagozkion datetan
egingo direla bermatu ahal izateko, tailerreko langileak tailerreko kontratazioekin ordezkatuta.

Horretarako, eta Zuzendaritzak konpromiso hori bere gain hartu arte, azaroaren 3an, 8an eta 10ean lanuzteko bi ordu egitea proposatu diegu batzarrei. Beasainen eta Irunen egindako bozketetako boto-kontaketa egin ostean, planteatutako mobilizazioak egitearen aldekoak izan dira nabarmen.

 

 

Garbitasuneko langileek lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte

EHU eta Hezkuntza Saileko zentroetan azpikontratatutako garbitasuneko langileek lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte gaur burutu duten elkarretaratze batean. Hain zuzen ere 2014ko abenduan amaitu zitzaien hitzarmena eta bilera ugari egin ondoren negoziaketa erabat blokeaturik dago. Langileek lan duina eta eros-ahalmena berreskuratzea aldarrikatzen dute.

Mercedes eredua: prekarietatea eta kaleratzeak

0


LABek kontzentrazioa egin du Gasteizen, “MERCEDES eredua: prekarietatea eta kaleratzeak” lemapean. Azken hilabeteetan langile ebentual batzuk kaleratu dituzte, kontratua bukatu baino lehen, “errendimendua” jaitsi dutelakoan. Hau Mercedesek ebentualekiko duen jarrera isla besterik ez da, kontratazio politikaren ondorio zuzena. Honen ondorioz, nahieran erabiltzen ditu langileak etekinak handitzeko.


 

 

 

“Lan harremanak, dependentziatik burujabetzara” mahai-ingurua

Gaur, hilak 27, "Lan harremanak, dependentziatik burujabetzara" izenburupean mahai ingurua izango da arratsaldeko 19:00etan Getariko Alhondigan. Ekimenaren moderatzailea Aitor Irigoien izango da eta hitza hartuko dutenak; Garbiñe Aranburu (LAB), Joseba Villareal (ELA) eta Adrian Zelaia (Ekai Center). Mahai-ingurua zuzenean ikusteko aukera izango da "Getariako karta soziala" edo "Getaiko gaztetxia" facebook kontuetan.