2025-12-25
Blog Page 1041

Atxurin EuskoTreneko euskara-eskakizunak jaisteko asmoen aurka mobilizatu da LAB

0

Ez da urtebete bat pasa Euskara Plana onartu zenetik eta, jadanik batzuk (tartean ELA sindikatua) idatzizko eskakizunak jaitsi nahi dituzte oposaketa bat izan eta gero. Neurri honi esker, lehenengoz sartu dira langileak EuskoTrenen euskaraz ondo hitz egiten eta idazten dakitela, 2. eskakizuna eskatu baizen. Euskara frogak zuzendu zituzten Herri Ardularitzaren Euskal Eurakundeko (HAEE) kideek esan zuten, administrazioarekin alderatuta, emaitzak oso onak izan zirela.

2016ean gaude eta EuskoTrenek oraindik ez du bermatzen bezeroen arreta kalitatezko euskaraz emango dela. Are gehiago, euskara eskakizunak jaisteak, suposatuko du akats ortografikoak eta gramatikalak eginda posible izango dela Euskotrenen sartzea.

Hizkuntza bat jakiteko ez al da beharrezkoa idazten jakitea? Zergatik gutxiesten da euskara?

LABetik zera salatu nahi dugu: Gehiengo sindikalak negoziatu eta onartutako Euskara Plana hitzarmenean bildu, indarrean urte bete eskas izan eta langilegai guztiek euskararen ezagutza taxuzkoa bermatu duen kanpo deialdi baten ondoren; enpresak, ELA eta beste sindikatuekin batera, euskararen idatzizko ezagutza maila B1era jaitsi nahi du.

EuskoTrenen euskalduntze prozesuan atzera pausua dela uste dugu, ELA eta beste sindikatuen, zein enpresaren interes korporatiboen mesedetara makurtzen den neurria delarik.
 

 

 

PREKARIETATEAREKIN AMAITU DEZAGUN

0


Kaixo lagunak, LAB sindikatua prekarietatearen aurkako dinamina batean murgildurik dabil pasadan udaberritik. Lan horretan eta bereziki zerbitzu sektorean (garbiketa, kolektibitateak, merkataritza, ostalaritza, telemarketing…) ematen den prekarietatearekin amaitzeko, zure laguntza eske gatoz.

Zure egoeraren berri jakin nahi dugu eta horretarako ondorengo galdetegia erantzutea gustatuko litzaiguke.

Sartu helbide honetan: https://inkestak.lab.eus/index.php/164522 eta aktibatu zaitez zure eskubideen alde.

Gogoratu bizi dugun egoera eta zure lan baldintzak ez direla normalak. Prekarietatearekin amaitzeko ordua da.

Mila esker prekarietatearekin amaitzeko urrats berri honetan gure ondoan izateagatik.

Laneko istripu berri honen atzean langileriaren lan eta bizi baldintza kaxkarrak daude

0

Gaur goizean langile bat hil da laneko istripuz Arroitzen. Urteko laugarrena Nafarroan eta hamaseigarrena Euskal Herrian.
E.M. 45 urtetako langile autonomoa hondeamakina batek harrapatu du, Arroitzeko bere oilaskoen etxaldean lanean ari zela.LABetik gure babes eta elkartasunik zintzoena erakutsi nahi diegu hildakoaren senitarteko, auzokide eta gertukoei, eta langile-klaseari orokorrean.

Era berean, langileok orokorrean jasaten ditugun laneko istripuak salatu nahi ditugu, bereziki lehen sektorean ematen den autonomoen egoera. Hauxe da, emakume eta gazteekin batera, murgilduta gauden esplotazioan oinarritutako sistema kapitalista honen barruan babesik txikiena duena sektoreetakoa.

Laneko istripu honen eta ematen diren besteen azpian langileriaren lan eta bizi baldintzak daude. Jakitun gara laneko istripuak faktore askoren emaitza direla: lanaren prekarizazioa, lanaldi luzeak, nahikoa ez diren atsedenak, gero eta margen apalagoak sektoreko enpresa handien mesedetan, etab. Faktore hauek istripuak jasotzeko arriskua larriatzen dute eta, gutxi batzuk euren irabaziak handi ditzaten sistema honek lan egitera behartzera ahalegintzearen ondorio dira.

LABen argi dugu mobilizazioa eta borroka direla laneko istripuekin eta hauek sortzen dituzten kausa eta faktoreekin arma bakarra.
 

 

 

Euskal Telebistako langileei 2010etik lapurtutako soldataren %5a itzuli behar diete

0

Gaur jaso dugu % 5eko murrizketa bertan behera utzi duen Auzitegi Gorenaren epaia. Epai honek Euskal Telebistako langileei ordutik hona kendutako diru guztia itzultzeko agintzen du. Baina LABek ez du aurreikusten Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak besterik gabe bidegabekeria etengo dutenik, eta bestelako fronteak ireki beharko dira. Zentzu honetan LABek borroka instituzionala eta sindikala planteatzen du.

Prozesua berriro argitzearren:

– 2010ean Madrilgo PSOEren gobernuak %5aren murrizketa agindu zuen dekretuz Estatu osoko administrazio publikoetako langile guztientzako. Erkidego autonomoak agindua egokitzera behartuta zeuden.

– EAEn agintean zegoen PSEren gobernuak erabakia sektore publiko osora zabaldu zuen. Hau da, administrazio publikoez gain, sozietate publikoei ere ezarri zien murrizketa. Arazoa hor sortu zen, Jaurlaritzak ez duelako eskumenik oinarrizko lege baten gainean (langileen estatutua kasu) legislatzeko.

– 2011ko urtarrilean EAEko Auzitegi Nagusiak gure salaketen kontrako ebazpena eman zuen. Ondorioz langile batzordeek helegite bana jarri zuten Madrilgo Auzitegi Gorenean (TS). Eusko Irratikoa eta EITBkoa ELAk bideratu zuen, eta Euskal Telebistakoa LABek. Kontuan hartu behar da EITBko kasua ez dela sartzen, administrazio publikoa delako eta ondorioz murrizketa legearen barruan egin zen.

– Auzitegi Gorenak 2014ko irailean atera zuen ebazpena: Eusko Irratiaren eta EITBren murrizketen kontrako helegitea ez zuen onartu. Euskal Telebistaren kasuan, LABek neurriaren konstituzionaltasuna auzitan jarri zuenez, Gorenak zalantza hau Auzitegi Konstituzionalera (TC) bideratzea erabaki zuen.

– 2015eko uztailaren 31n Auzitegi Konstituzionalak Euskal Telebistako langile batzordearen helegiteari eman dio arrazoi eta gaur Auzitegi Gorenak azken epaia bidali du.

Oraingo egoera, labur-labur:

– Euskal Telebistan: Esan bezala, 2010eko uztailetik ETBko langileoi hilero-hilero nominatik kendu izan diguten zatia itzuli behar digute. Horretaz gain jakina, hemendik aurrera ezin izango digute gehiago kendu, soldata maila 2010eko lan hitzarmenean jasota dagoen bezala finkatuz.

– Eusko Irratian eta EITBNETen: Bi lantokietan dagoeneko gatazka kolektiboak sartuta daude murrizketak eteteko eta atzerapenak kobratzeko. Halere, Auzitegi Konstituzionalak argi utzi zuen atzera-eraginaren data berak ateratako ebazpenarena izango zela. Hau da, 2014ko uztailaren 31ra arte eskatu ahal izango dira atzerapenak. Inork 2010era arte eskatu nahi izan ezkero bide zaila eta garestia izango luke, salaketak kontentziosoan eta indibidualak izan beharko zirelako.

Aurrera begira:

Euskal Telebistan, zuzendaritzari dirua itzultzeko eta murrizketak eteteko bideak berehala irekiko ditugu, ez da arazorik egon behar. Eusko Irratian eta EITBNETen, esan bezala bide juridikoa aktibatuta dago, eta denbora emango du. EITB Netean, esan bezala bide juridikorik ez dago, eta LABek planteatzen duen borroka instituzionala eta sindikala da. Ez da aurreikusten Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak besterik gabe bidegabekeria etengo dutenik, eta bestelako fronteak ireki beharko dira. Administrazio Kontseiluan LABeko ordezkariaren bitartez eskatuko da murrizketen itzulpena EITB taldeko langile guztiei egitea, eta Parlamentuan EH Bildu ari da. Bide instituzionala garrantzitsua izanik ere, ez dugu uste indar korrelazio nahikorik egongo denik gure eskaerak aurrera egiteko. Batez ere kontutan hartuta PSEk zein EAJk eta PPk izan duten jarrera aktiboa murrizketa hauek ezartzeko eta mantentzeko.

Erakundeek (Zuzendaritza, Parlamentua eta Jaurlaritza) murrizketak mantentzeko jarritako aitzakia segurtasun juridikoarena izan da. Orain segurtasun juridikoa da murrizketa legez kanpokoa izan dela. Eusko Irratian eta EITBNETen ez dago zertan legea urratzen jarraitu beharrik, baina borrokatu beharko dugu.

Beraz LABek EITBko langile guztiei dei egiten die ETBko langileen poza ospatzeko eta Taldeko gainontzeko langile guztien murrizketaren kontra borrokatzeko, hori ere ospatzen amaituko dugu eta!

 

 

 

Ia zortzi urte pasatu dira krisiaren hasieratik eta langabeziak maila onartezinean jarraitzen du

198.055 langabe zeuden enplegu bulegoetan izena emanda Hego Euskal Herrian martxo amaieran, otsailean baino 1.596 gutxiago. Hala ere, ia zortzi urte pasatu dira krisiaren hasieratik eta langabeziak maila onartezinean jarraitzen du, eta prekarietatearen gorakadak desberdintasunak eta laneko pobreziaren hazkundea dakartza.

Era berean, langabeziaren bilakaerak aldeko faktoreak izan ditu martxoan, hala nola turismoaren eragina eta Aste Santuan zehar zerbitzu sektorean egindako kontratazioak. Hala ere, aldi baterako enplegu ezegonkorraren bultzadak ezin dizkigute beste faktore batzuk ahantzarazi:

– Enplegu-sorreraren hazkundea mantsotu egin da, eta progresiboki prekarizatzen ari da.

– Altzairu-enpresek orokorrean dituzten mehatxuak, modu justifikaezinean gure lurraldean fokalizatzen ari direnak.
Zentzu honetan, Zumarraga eta Sestaoko altzairutegiek jasaten duten egoerak (adibide gertukoenak aipatzearren) argi eta garbi ohartarazten digute kalitatezko enplegua prekarioagatik ordezkatzen duen eredu produktiboaren aldaketak izango lituzketen ondorioez. 

Beste alde batetik, Gizarte Segurantzaren afiliazioak gora egiten duen arren, gero eta erritmo apalagoarekin egiten du. Gainera, prekarietatea indartuz egiten du eta soldata oso baxuak dituen enplegua hedatuz. 

Edozein kasutan, afiliazioaren gorakada honek ez du eragotzi Gizarte Segurantzaren defizitak igotzea jarraitzea, neurri handi batean enpleguaren kalitatea eta kotizazio oinarriek behera egin dutelako, eta baita enpresek ingresatutako kuoten murrizketak direla eta. Azken hauek itzelezko diru-xahuketa dira eta enpresarioei diru publikoa trasbasatzea dakarte.

Era berean, afiliazioaren gorakadak ez du ekarri langileriaren bizi-baldintzak modu esanguratsuan hobetzerik. Guztiz kontrara, lan-baldintzen prekarizazio progesiboak desberdintasun eta laneko pobrezia indizeen itzelezko gorakada ekarri dute.
  

 

 

Sektore publikoaren alde mobilizatu gara


Gaur, apirilak 4, Munduko Sindikatuen Federazioaren (MSF) Zerbitzu Publikoen Nazioarteko Sindikatuen Batasunak (NSB) pribatizazioen kontra deitutako borroka egunaren barruan, LABek mobilizazioak egin ditu Bilbon, Donostian eta Iruñean.  

Bertan LAB sindikatuak gizarte zerbitzuen gehiengoa gestio pribatuaren esku dagoela salatu du eta Euskal Herriak zerbitzu sozial publikoen sare egokia behar duela aldarrikatu du. Mobilizazioak LAB aurrera eramaten ari den prekarietatearen kontrako kanpainaren barruan txertaturik daude. Aipatu kanpainaren goiburua “Sektore publikoan oro ez da urre” da.

Donostiako mobilizazioan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren azpikontratazioa eta prekarizazio-politikak salatu ditu LABek, parodia baten bidez. Bilbokoan, Urdulizko ospitaleak %100ean publiko izan beharko lukeela aldarrikatu dute. Eta Iruñean, ospitaleetako sukaldeetako pribatizazioa salatu du sindikatuak.

Jendarteak gero eta argiago du zeintzuk diren pribatizazioen benetako helburuak, hain zuzen ere, botere ekonomikoek zerbitzu publikoen kudeaketaren jabe izatea hauekin negozio handiagoa egin dezaten. Negozioa handitzeko ezinbestekoa da ordea zerbitzu publikoetako langileen lan baldintzak okertzea, eta prekarizazio honek prestazioen kalitatean duen eragin negatiboa gero eta nabarmenagoa da. Honetaz gain jendarteak bere zerbitzu publikoen kontrola galdu, eta eskubide sozialak galtzen hasten da bide beretik.

Zerbitzu publikoen kudeaketa pribatizatzeak eskubide sozialen urraketa dakar. Zentzu honetan bereziki larria da apirilaren 7an, PNV eta PSEren eskutik Legebiltzarrean klausula sozialei bizkar emateko onartuko den klausula sozialen legea. Lege egitasmo honen hastapenean azpikontratazioetan ari direnen lan baldintzak hobetzea bazen, tramitazioan zehar PNV eta PSEren eskutik beste norabide bat hartu da eta azkenean klausula sozialik gabeko legea onartuko dute.

DONOSTIA

BILBO

IRUÑEA

ORO EZ DA URRE

ZAINTZA ZAINDU

 

 

¡Andrés Bódalo libertad!

0


El sindicato LAB participó en la multitudinaria manifestación celebrada en Jódar el pasado sábado exigiendo la libertad del compañero del SAT Andrés Bódalo. Itxaso Viñe, compañera de LAB, expresó el apoyo del sindicato a Bódalo y al SAT y exigió, como los allí reunidos, las libertad de Andrés.

INTERVENCIÓN DE ITXASO VIÑE en JÓDAR
En primer lugar, desde el sindicato LAB, mostrar todo nuestro apoyo y solidaridad a Andrés Bódalo, al SAT, a las amigas y compañeras de Andrés, y en especial a su familia. No es la primera vez, ni será la última, que el Estado fascista español encierra a aquellos que luchan. En Euskal Herria llevamos años padeciendo la represión frente a la resistencia a sus políticas que nos condenan a la miseria. La misma estrategia represiva que durante décadas han aplicado en EH contra toda aquella que se ha organizado y ha luchado contra la imposición capitalista a través de la opresión nacional es la que ha llevado a Andrés a la cárcel. 

En los últimos años hemos sido testigos, de cómo, a la vez que profundizaban en la opresión a la clase trabajadora mediante reformas que ponían fin a los derechos conquistados con la lucha diseñaban y ponían en marcha una legislación a un más represora para imposibilitar la lucha de quienes se alzan contra la injusticia.

Solo hay una receta para acabar con esta situación, acabar con el estado opresor fascista mediante la organización y la lucha. Sólo esto hará que Andrés y todas las luchadoras encarceladas recobren la libertad. Aún así, hoy el sindicato LAB exige al Gobierno español la liberación inmediata de Andrés Bódalo, que como tantos otros, está en prisión de manera injusta sin y además, sin pruebas. Por eso hoy aquí, en Jódar, Euskal Herria y Andalucía gritamos a una voz: ¡Andrés libertad!
  

 

 

Euskal Telebistako langileei 2010etik lapurtutako soldataren %5a itzuli behar diete

0

Gaur jaso dugu % 5eko murrizketa bertan behera utzi duen Auzitegi Gorenaren epaia. Euskal Telebistako langileei ordutik hona kendutako diru guztia itzultzeko agintzen du epaiak. 

Prozesua berriro argitzearren:

• 2010ean Madrilgo PSOEren gobernuak %5aren murrizketa agindu zuen dekretuz Estatu osoko administrazio publikoetako langile guztientzako. Erkidego autonomoak agindua egokitzera behartuta zeuden.

• EAEn agintean zegoen PSEren gobernuak erabakia sektore publiko osora zabaldu zuen. Hau da, administrazio publikoez gain, sozietate publikoei ere ezarri zien murrizketa. Arazoa hor sortu zen, Jaurlaritzak ez duelako eskumenik oinarrizko lege baten gainean (langileen estatutua kasu) legislatzeko.

• 2011ko urtarrilean EAEko Auzitegi Nagusiak gure salaketen kontrako ebazpena eman zuen. Ondorioz langile batzordeek helegite bana jarri zuten Madrilgo Auzitegi Gorenean (TS). Eusko Irratikoa eta EITBkoa ELAk bideratu zuen, eta Euskal Telebistakoa LABek. Kontuan hartu behar da EITBko kasua ez dela sartzen, administrazio publikoa delako eta ondorioz murrizketa legearen barruan egin zen.

• Auzitegi Gorenak 2014ko irailean atera zuen ebazpena: Eusko Irratiaren eta EITBren murrizketen kontrako helegitea ez zuen onartu. Euskal Telebistaren kasuan, LABek neurriaren konstituzionaltasuna auzitan jarri zuenez, Gorenak zalantza hau Auzitegi Konstituzionalera (TC) bideratzea erabaki zuen.

• 2015eko uztailaren 31n Auzitegi Konstituzionalak Euskal Telebistako langile batzordearen helegiteari eman dio arrazoi eta gaur Auzitegi Gorenak azken epaia bidali du.

Oraingo egoera, labur-labur:
• Euskal Telebistan: Esan bezala, 2010eko uztailetik ETBko langileoi hilero-hilero nominatik kendu izan diguten zatia itzuli behar digute. Horretaz gain jakina, hemendik aurrera ezin izango digute gehiago kendu, soldata maila 2010eko lan hitzarmenean jasota dagoen bezala finkatuz.

• Eusko Irratian eta EITBNETen: Bi lantokietan dagoeneko gatazka kolektiboak sartuta daude murrizketak eteteko eta atzerapenak kobratzeko. Halere, Auzitegi Konstituzionalak argi utzi zuen atzera-eraginaren data berak ateratako ebazpenarena izango zela. Hau da, 2014ko uztailaren 31ra arte eskatu ahal izango dira atzerapenak. Inork 2010era arte eskatu nahi izan ezkero bide zaila eta garestia izango luke, salaketak kontentziosoan eta indibidualak izan beharko zirelako.

Aurrera begira:
Euskal Telebistan zuzendaritzari dirua itzultzeko eta murrizketak eteteko bideak berehala irekiko ditugu, ez da arazorik egon behar. Eusko Irratian eta EITBNETen, esan bezala bide juridikoa aktibatuta dago, eta denbora emango du. EITB Entean, esan bezala bide juridikorik ez dago, eta LABek planteatzen duen borroka instituzionala eta sindikala da. Ez da aurreikusten Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak besterik gabe bidegabekeria etengo dutenik, eta bestelako fronteak ireki beharko dira. Administrazio Kontseiluan LABeko ordezkariaren bitartez eskatuko da murrizketen itzulpena EITB taldeko langile guztiei egitea, eta Parlamentuan EH Bildu ari da. Bide instituzionala garrantzitsua izanik ere, ez dugu uste indar korrelazio nahikorik egongo denik gure eskaerak aurrera egiteko. Batez ere kontutan hartuta PSEk zein EAJk eta PPk izan duten jarrera aktiboa murrizketa hauek ezartzeko eta mantentzeko.

Erakundeek (Zuzendaritza, Parlamentua eta Jaurlaritza) murrizketak mantentzeko jarritako aitzakia segurtasun juridikoarena izan da. Orain segurtasun juridikoa da murrizketa legez kanpokoa izan dela. Eusko Irratian eta EITBNETen ez dago zertan legea urratzen jarraitu beharrik, baina borrokatu beharko dugu.

Beraz LABek EITBko langile guztiei dei egiten die ETBko langileen poza ospatzeko eta Taldeko gainontzeko langile guztien murrizketaren kontra borrokatzeko, hori ere ospatzen amaituko dugu eta!

 

 

 

Eskandalua dira Banco Santanderrek iragarritako kaleratze eta bulegoen itxierak

0


Banco Santanderrek langileak kaleratu eta Zerbitzu Zentralak murriztuko ditu. Guztia “krisiari” aurre egiteko, egoera ekonomikoarengatik eta kostuen igoeragatik. Banku honek 5.966 milioi euro irabazi zituen iaz, 2014an baino %3 gehiago.
Eskandalua da milaka pertsona langabeziara, pobrezia edo etxerik gabe gelditzera eraman dituzten krisia sortu dutenek, krisia berbera jartzea aitzakia moduan are langile gehiago kaleratzeko.

Hori gertatzen den bitartean, Banco Santanderrek milaka milioi irabazten jarraitzen du urtero, gero eta irabazi gehiago poltsikoratuz, beste banku handien antzera. Hor dugu Ana Botin bankuko presidentearen kasua. 9,8 miloi poltsikoratu zituen iaz, 7,49 milioi ordainsaritan eta 2,3 pentsio planean. Aurreko urtean baino %10 gehiago irabazi zuen.

Berriro erakusten da pertsonek oso gutxi axola diogula bankari. Nahiago dute enplegua suntsitu eta bezeroak zigortzea. Euren irabaziak baino ez dituzte buruan. Estatu espainiarreko iragarpen berri honek argi erakusten du eurak direla agintzen dutenak.

Langileen kontrako eraso berri hau salatu beharra dugu. Era berean, burujabetza eskatu behar dugu Euskal Herriarentzat, horrela hemen erabaki ahal izateko. Horrelakoak galaraziko dituen Lan Harremanetarako Esparru Propioa behar dugu. Banka, dagokion neurriko ekarpena egitera beharko duena, beste enpresari eta aberatsekin batera. Bidezkoagoa eta herritarren beharren araberakoa izango den aberastasunaren banaketa behar dugu.

Banco Santanderren neurriek erakusten dute krisi honen erantzuleetako bat izateaz gain, ez duela zalantzarik bere aitzakiapean langileen lepotik are gehiago irabazten jarraitzeko.