2025-12-26
Blog Page 1030

#IndependentziaAbian!

2015eko Azaroaren 7an Ezker Abertzalean hasitako Barne Hausnarketa eta Eztabaida prozesuari gaur eman diogu amaiera Durangoko Landako Gunean batzar eta ekitaldi baten bitartez. Talde Eragileak sei hilabete hauetako gestio informea aurkeztu, eztabaidaren nondik norakoak azaldu eta etorkizunerako Ezker Abertzaleak dituen erronkak zehaztu ditu.

MAIATZAK 7. Barne Hausnarketa eta Eztabaida prozesuariaren amaiera ekitaldia

Marije Fullaondo eta Igor Arroyo izan dira prentsaurrekoa eman dutenak, hona bertan esandakoa:

Marije Fullaondo:

Emakume eta gizon libreak Euskal Herri librean. Justizia soziala oinarri duen Euskal Errepublika sozialista, euskaldun eta feministan. Mundu berri batean. Hori da Ezker Abertzalearen ametsa. Ezker Abertzalearen bokazioa.
Ameslariak gara. Bai, noski! Nola ez, ba? Baina begiak ondo zabalik dauzkagun ameslariak. Errealitatetik lan egiten dugun ameslariak. Eta horrexegatik, errealitatea dugulako oinarri, ez daukagu zalantzarik: Euskal Herritarrontzako alternatiba bakarra independentzia da. Eta, zergatik? Ba, horren sinplea: Espainiak eta Frantziak hondamendira garamatzatelako. Erabateko pobreziara. Pobrezia ekonomikora, pobrezia sozialera eta pobrezia kulturalera. Basamortura.

Eta guk, noski, ez dugu gure herriarentzat horrelakorik nahi. Guk oparotasuna nahi dugu gure herrian. Berton bizi den herritar bakoitzari eta guztiei bizitza duina ziurtatuko dion besteko oparotasuna. Ez gehiago. Baina gutxiago ere ez. Eta oparotasun hori sortu eta egoki banatu ahal izateko gure buruaren jabe izan behar dugu, gure erabaki guztien jabe.

Baina estatuek ez digute horretarako aukerarik emango. Argi utzi digute. Beraz, zer geratzen zaigu? Bide bakarra. Independentzia. Ez dago tarteko biderik, beste zenbaitek bestelakorik saldu nahi badigute ere.

Ezker Abertzaleak bere sorreratik aldarrikatzen du independentzia, bai. Duela 50 urte ari gara independentziaren aldeko lanean. Eta 50 urteotan, gure lana abaguneari eta behar zehatzei egokitzen jakin izan dugu. Gure burua berrasmatzen. Azkeneko egokitzapen estrategikoa duela bost urte egin genuen, Zutik Euskal Herriarekin. Orduan ziklo bat itxi eta berri bat ireki zen Ezker Abertzalearen ibilbidean.

Erabaki hark aukera berriak sortu zituen eta ordura arte pentsa ezinak ziren emaitzak bildu dira; besteak beste, independentisten arteko aliantzak; azken hamarkadetan pairatutako salbuespen egoeran arrakalak; Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionala gehiengo zabal baten aldarria izatea; Nafarroa Garaian aldaketa politiko-instituzionala…

Halere, dena ez da positiboa izan. Batetik, estatuen itxikeriak gatazkaren konponbide-prozesua blokeatu du, euskal preso politikoak gatibu dituztela. Erabakitzeko eskubideari ateak itxi dizkiote eta, alderdi interesetan oinarrituta, bertako hainbat eragileren laguntza ere izan dute bide horretan. Bestetik, Ezker Abertzaleak ere gabeziak izan ditu, Zutik Euskal Herriaren potentzialitate guztia garatzeko zailtasunak izan dituela hainbat eremutan.

Hain zuzen ere, egoera horretan jartzen da martxan ABIAN prozesua. Mugimendu bezala, gure indar guztiak bildu eta askatzea ahalbidetuko duten erabakiak hartzeko premiari erantzunez. Askapen nazional eta sozialaren prozesuan seigarren martxa sartzea ahalbidetuko digun oinarriak zehazteko bokazioarekin.

Azken finean, ABIAN hausnarketa eta eztabaida prozesua abiatzean, zera genuen jokoan: estrategia independentista eraginkorra eraiki eta martxan jartzea, antolaketa-tresna eta bitarteko efizienteak sortzea eta irabazlearen jarrera berreskuratzea.

Eta indartsu heldu diegu helburuei. Izan ere, azken urteotan egindako hausnarketa eta eztabaida prozesu zabalena izan da ABIAN. Milaka lagunek hartu dugu parte prozesuan. 4.000 lagun baino gehiago joan gara, martxan, presoak gatibu dituzten kartzeletara. 283 herri eta auzotan antolatu ditugu batzarrak. Zintzo, luze eta sakon mintzatu gara. Balantzea eta autokritika egin dugu, bai, baina, bereziki, aurrera begirako proposamenak izan ditugu hizpide. Hitz egin dugu eta erabakiak hartu ditugu. Kolektiboki.

Dinamika berri bati eman diogu hasiera ABIAN prozesuarekin. Mugimendu bezala orube polita finkatu dugu, Zutik Euskal Herriak irekitako zikloa bere osotasunean garatzeari begira. Orain orube horretan eraikitzen jarraitu behar dugu.

Eta oso argi daukagu. Amaitu da erresistentziarako ezker abertzalea. Eta, gaur, konpromiso handia hartzen dugu euskal jendartearen aurrean: Euskal errepublika askea irabazteko lanean arituko den Ezker Abertzale berria aterako da Landakotik. Hori da gure jomuga, gure anbizioa. Kalean, fabriketan, ikastetxeetan, instituzioetan, hauteskunde zitetan, gauden eta garen leku eta borroka guztietan, Euskal errepublika askearen alde arituko gara.

Lo tenemos muy claro. Se acabó la izquierda abertzale dedicada a resistir. Hoy, adquirimos un compomiso firme ante todas vosotras y vosotros: desde aquí, desde Landako sale otra izquierda abertzale a la calle, que va a darlo todo para conseguir una República Vasca libre. Este es nuestro objetivo, nuestra ambición. En la calle, en las fábricas, en las escuelas, en las instituciones, en todas las citas electorales, allí donde estemos y luchemos este va ser nuestro gran objetivo, y vamos a dejarnos la piel.

Ez gara berriak honetan. Duela hainbat hamarkada herri gisa bizirauteko leihoak zabaltzeko gai izan zen Ezker Abertzalea. Borroka horren seme-alabak gara ABIAN prozesuan bildu garenak. Eta harro gaude, oso harro. Orain, lehen bezala, ausardia eta kemena baino ez ditugu behar. Euskal Herriari independentziaren lehioak zabaltzeko garaia da. Irabazteko garaia da eta apustu irabazlea dugu eskuartean.

Igor Arroyo:

Hiru dira ABIANen hartu ditugun erabaki nagusiak.

Lehenengoa: Ezker Abertzalearen egitasmo estrategikoak gaurkotasuna du. Areago eta gehiago: inoiz baino gaurkotasun handiagoa du.

Burua duenak badaki, Kapitalismoaren eskutik, mundua hondamendi ekologiko, sozial, kulturalera doala.

Bihotza duenak ezin du onartu haurren esplotazioa, emakumeenganako indarkeria, errefuxiatuen kontrako jazarpena, herrien kontrako gerra eta harpilaketa.

Horregatik, buruz eta bihotzez, bestelako mundu baten aldeko apustua egiten dugu:

Inperialismoa vs. herrien autodeterminazioa,
uniformizazioa vs. aniztasuna,
kapitala vs. pertsonak
patriarkatua vs. feminismoa

Eta bestelako mundu hori eraikitzeko ekarpena egin nahi dugu, guretik, Euskal Herritik. Telesforo Monzonek zioen bezala: mundu berri bat nahi dugu, herri bakoitzak beretik emanez.

Guretik emanez, Euskal Herritik emanez, alternatiba globala sustatu nahi dugu.

Horregatik gara independentistak. Gure herrian eta gure herritik eredu ekonomiko, sozial eta politiko berria eraiki nahi dugulako. Gure herrian eta gure herritik zanpaketa mota oro desagertarazi nahi dugulako. Gure herrian eta gure herritik errefuxiatuei harrera egin nahi diegulako.

Beraz, gaur eta hemen, konpromiso bikoitz hori berretsi nahi dugu. Mundu berri baten aldeko konpromiso internazionalista, batetik. Eta Euskal Herriaren askatasunarekiko gure konpromisoa bestetik.

ABIANen hartu dugun bigarren erabakia, honako hau da: Independentzia gauzatzeko aroari ateak irekitzera goaz.

Estatuek ez dute eskenatoki demokratikorik eskainiko, ez digute erabakitzeko eskubiderik aitortuko;
ondorioz, burujabe arituz eskuratuko dugu burujabetza.
Estatuek ez dute euskararen eta euskal kulturaren garapena ahalbidetuko; ondorioz guk geuk bideratu beharko dugu herri honen berreuskalduntzea.
Estatuek ez diete euskal gizon eta emakumeen behar sozial, kultural eta ekonomikoei erantzun positiborik emango; ondorioz, guk bilatu eta gauzatu behar ditugu geure erantzun propioak.
Beraz, estrategia berritu bat jarri behar dugu martxan: estrategia independentista eraldatzailea. Estrategia honen oinarrizko kontzeptuak dira:

1) Alde bakartasuna. Euskal Herrian egin behar dugu bidea, burujabetza prozesu herritarra martxan jarriz.

2) Hautabide independentista, mugarri. Estatuen ukazioaren aurrean, independentziaren aldeko hautua hegemoniko bilakatu nahi dugu.

3) Eskaintza independentista berritua. Herritarren behar eta aspirazio konpartituei erantzuna emateko.

4) Herrigintza ardatz. Euskal herritar eta eragileen auzolanaz eraiki behar dugu herri hau, estatu propio baten norabidean.

Hauxe da beraz Ezker Abertzaleak garatuko duen estrategia. Eta estrategia honen baitan, euskal preso eta iheslarien etxeratzea atal garrantzitsu eta funtsezkoa izango da. Arlo honetan ere, herri oso bat jarri behar dugu estatuen itxikeriaren parean. Herri oso bat konponbidearen eta bakearen alde, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde.

Horixe da gure konpromisoa. Amnistiaren norabidean, Ezker Abertzaleak buru belarri lan egingo dugu euskal preso eta iheslariak ahal bezain laster etxean egon daitezen.

ABIANen hartutako hirugarren erabakia. Ezker Abertzalearen kultura eta praktika politikoa berritzea.

Aldaketa eragile izan nahi duen orok, aldaketa etxetik abiatu behar du. ABIANekin eta hurrengo hilabeteetan erakundez erakunde burutuko diren Kongresuekin, Ezker Abertzalea birfundatzera goaz.

Nolako proiektua, halako praktika politikoa behar dugu izan: parte hartzea, auzolana, elkartasuna
euskararekiko konpromisoa, feminismoa.

Gure kultura politikoa osatu dituzten tasunak berreskuratzera goaz. Izan ditugun keriak zuzentzera goaz. Eta eraginkorragoak izateko erabakiak hartzera goaz.

Beraz, aipatutako erabakiak hartuta, Ezker Abertzalea indarberritu dugu.

Tres son las decisiones que hemos tomado en el proceso ABIAN.

La primera: la vigencia del proyecto estratégico de la izquierda abertzale. El capitalismo globalizado camina hacia el desastre social, cultura y ecológico. Es imprescindible un cambio de modelo. Y el compromiso de la Izquierda Abertzale consiste en impulsar ese cambio de modelo en nuestro pueblo. Reafirmamos nuestro compromiso con la emancipación de Euskal Herria, de los sectores populares, de las mujeres.

La segunda decisión que hemos tomado: Vamos a abrir las puertas a la independencia de este país. Los estados español y francés no tienen ninguna intención en democratizar nuestro país, no van a reconocer el derecho a decidir, no van a atender las demandas sociales, económicas y culturales de Euskal Herria. Por lo tanto tenemos que poner en marcha de manera unilateral una estrategia independentista transformadora que ponga a este país en marcha.

Y en tercer lugar, vamos a refundar la Izquierda Abertzale sobre las bases de la participación, el trabajo en común, la solidaridad, el compromiso con el euskera, el feminismo.

Eta Ezker Abertzalea indarberrituta, auzolanean murgiltzera goaz:

Auzolana, gure proiektu estrategikoarekin identifikatzen diren gizon-emakumeekin. Deialdi berezia belaunaldi berriei Ezker Abertzalera bildu daitezen.

Auzolana, EH Bildu eta EH Bairen baitan, independentzia eta aldaketa sozialerako bilgune politiko-instituzionalak.
Auzolana, alderdikerietatik salbu eratu beharreko burujabetza prozesu herritarraren baitan. Osa dezagun, horretarako prest dauden eragile politiko, sozial eta sindikalen artean, prozesuaren herri agenda. Martxan jar dezagun herri honen gehiengoaren behar eta gogoekin bat egingo duen burujabetza prozesu herritarra.

Auzolana, herri mugimendu eta herri egitasmoetan. Guretzat balore estrategikoa dute. Eredu berri baten aldarrikapen eta eraikuntzan aitzindari direlako. Eta burujabetza prozesuari begira eginkizun garrantzitsua dute, herri agenda eduki eraldatzailez hornitzeko orduan.
La izquierda abertzale ha tomado sus decisiones. Estamos dispuestos y dispuestas a ponernos manos a la obra, a trabajar codo con codo, en auzolan, para sacar este país adelante.

Tendemos la mano para trabajar en auzolan a todos los hombres y mujeres que se identifican con al proyecto de la Izquierda Abertzale y especialmente a la juventud.

Tendemos la mano a los agentes y personas que componen EH Bildu y EH Bai, para desarrollar esa alianza por la independencia y el cambio social.

Tendemos la mano a todos los agentes y personas que están dispuestos a poner en marcha un proceso soberanista alejado de partidismos, que ponga en el centro las necesidades y aspiraciones de la población. Conformemos entre todos y todas una agenda de país, pongamos a este país en marcha.

Tendemos la mano, por último, a los movimientos y proyectos populares que trabajan por un nuevo modelo económico y social.

Herri hau Durangoko errautsetan ito nahi izan zuten, Sartagudako hilobi komunetan lurperatu. Ez zuten lortu. Frankismoaren gau luzean berpiztu zen Euskal Herria. Frankismo osteko asimilazio saiakerei aurre egin die. Estatu jakobinoaren desnazionalizazio asmoei aurre egin die. Eutsi egin diogu, zutik. Eta orain Abian jartzeko unea da, euskal errepublika eraikitzeko unea. Askatasuna dugu irabazteko. Borroka egitera goaz. Gora Euskal Herria askatuta!!!

 

 

 

Maiatzak 28, MOBILIZAZIO NAZIONALA BILBON



Egungo eredu ekonomiaren aurrean aldaketaren beharra
nabarmena da, eta horretarako ekintza sindikala eraberritu eta mobilizazio soziala suspertzeko bideari ekin dio sindikatuak, lantokietan zein kalean eraginez. Ez gaude prest botere ekonomiko eta politikoek prekarietatera kondenatuz inposatu diguten eredua onartzeko eta hala adieraziko dugu datorren Maiatzaren 28an Bilboko kaleetan egingo dugun mobilizazio nazionalean. Prekarietateak milaka aurpegi ditu eta Bilboko mobilizazioa guzti horien erakuslehio eta prekarietatea garaitzeko borrokaren inflexio puntu bilakatuko dugu. Ez hutsik egin, 17:30ean • Udaletxea • Sagrado corazón • Abando • Zubiarte •

Espainiar zein frantziar Estatuetatik eta bertoko Gobernuetatik datozen eraso eta murrizketen aurrean konfrontazioaren bidea aukeratu dugu, euskal esparru sozioekonomikoaren aldeko borrokan gabiltza eta lanaren eta aberastasunaren banaketan oinarrituko den eredu berri baten alde ari gara. Bide hau langileen indar eta mobilizazioari esker ari gara jorratzen.

Udaberriari indartsu ekin diogu. Jauzi berri bat ematen ari gara prekarietatearen aurka. Apirilaren 28an eta Maiatzaren 1an kalean izan gine eta maiatzaren 28an ere "LANGILEOK BATUZ, Euskal Herria contra la precariedad" lelopean Bilbon izango gara mobilizazio nazionalean.

M28 Mobilizazio nazionala Bilbon – Udaberriko Jauzia

Arratsaldeko 17.30etatik aurrera, lau aldarrikapen nagusirekin zeharkatuko dugu Bilboko erdigunea eta gaurko egoera grisari kolorea ezarriko diogu.

Olatu morea plaza Zirkularretik irtengo da aukera berdintasuna aldarrikatuz. Oraindik ere asko dira emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan pairatzen ditugun diskriminazioak. Prekarietatera eta pobreziara kondenatu nahi gaituzte, gure burujabetza ekonomikorako eskubidea ukatzen digute. Egungo sistemak ezartzen duen sexuen araberako lan banaketa gaindituko duen Lan Harreman Eredu berri bat aldarrikatuko dugu.

Beste zutabe bat, gorria, Jesusen Bihotzatik aterako da. Laneko heriotz eta gaixotasun gehiago gerta ez daitezen erabakiak eta neurriak exijituz. Gehiegi dira oraindik ere lanean hil edo gaixotzen diren langileak. Egoera honen atzean prekarietate asko eta prebentzio neurri gutxi aurkitzen ditugu. Eta arazoa handitzen ari da atzean dauden arrazoietan sakondu delako. Politikak aldatu eta neurriak hartu behar dira. Gobernuek behingoz begirale izateari utzi eta sakoneko neurriak hartu behar dituzte. Horrez gain, enpresen gaineko kontrola handitzea behar-beharrezkoa da lan-istripuekin zein gaixotasun profesionalekin amaitzeko.

Enplegu eta prestazio duinen beharra aldarrikatuz Udaletxetik irtengo da hirugarren zutabea. Bizi dugun errealitate gordinari aurre egin behar diogu. Hazkunde ekonomikoan sartu arren, gero eta pobreagoak gara, gero eta gehiago dira enplegua izanik ere Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarteratzeko Errentarekin osatu behar izaten dutenak. Aldi berean, babes soziala suntsitzen ari dira eta honek pobrezia betikotzea dakar. Egoera hau errotik aldatzeko Premiazko Plan bat abiatzea proposatzen du LABek. Horrek, 1.080 euroko pentsioak ziurtatu eta gizarte prestazioak hobetuko lituzke. Etxebizitza eta elikadurarako eskubidea ere bermatuko luke.

Laugarren zutabeak Abandon emango ditu lehen urratsak, Burujabetzaren beharra aldarrikatuz. Berdea izango da bere kolorea. Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren aldeko aldarrikapenak inoiz baino indar eta zentzu handiagoa du eta hori da bertan aldarrikatuko duguna. Azken urteetan negoziazio kolektiboa indargabetu eta gure hitzarmenak edukiz hustu dituzte. Egoera ez da konpontzen lan erreformaren artikuluren bat edo beste indargabetuz edota aldatuz. Lan Harreman Eredu berri bat behar dugu eta eztabaida hau, hemen, Euskal Herrian, egin behar den eztabaida da eta hemen erabaki behar dugu.

Lau aldarrikapenak plaza Eliptikoan elkartuko dira eta bat eginda Euskadi plazara zuzenduko gara, lanaren eta aberastasunaren banaketa ardatz hartuta, 1.200 euroko soldata eta 35 orduak aldarrikatuko dituen pankarta nagusiaren atzetik. Laneko prekarietatearekin eta pobreziarekin amaitzeko politikak aldatzea exijituko dugu.

Egoeraren salaketa egitetik harago, proposamen zehatzak ere mahai gainean jarriz, Euskal Herriarentzako aldaketa erreala egingarri dela erakutsiko dugu.

 

 

Euskal Herriaren burujabetzaren eta langileon eskubideen kontrako neurririk ez hartzea eskatzen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari

2010ean Españar Gobernuaren aginduz, administrazio publikoetako langileei %5 murriztu behar zitzaien soldata. Euskal Herriaren burujabetzaren eta langileon eskubideon aurkako neurria zen arren, Gipuzkoako Foru Aldundiak (orduan EAJ eta H1) aginduari men egin, eta txintik esan gabe murrizketa hori aplikatzeari ekin zion. Honen harira Foru Aldundian gaur egun gehiengoa duen LAB Sindikatuak gogor salatu nahi du egun dagoen foru gobernuak epaiari helegiterik jarri ez izana.

Bere garaian LAB Sindikatuak eta Langile Batzordeak ere, aho batez, bere desadostasuna adierazi zuen murrizketarekin berarekin, eta baita hura gauzatzeko moduarekin ere. Agiri baten bidez adierazi zuen bere desadostasuna, eta murrizketa aplikatzeko modu alternatiboa aurkeztu zuen. Foru Gobernuak ez zien jaramonik egin eskaera haiei, eta bere irizpideak aplikatu zituen.

Harrezkero, KPIak gora egiten zuen arren, soldatak izoztuta jarraitu zuten 2014ra arte, Madrilgo Gobernuaren debekuaren ondorioz. Orduan, EH BILDUren foru gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen soldatak %0,6 igotzea erabaki zuen, eros ahalmenaren galerak eragindako ondorioak arintzeko xedez.

Baina beti bezala, Carlos Urkijok (Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak) erabaki horren aurka helegitea jarri zuen, soldata igotzeko debekua hautsi izanagatik. Helegite horren ibilbidea 2015eko irailaren 30ean amaitu zen, Aldundiaren aurkako epaiarekin; haren arabera, langileek jasotako igoera hori itzuli egin behar zuten.

EAJ eta PSE alderdiek osatutako foru gobernua dago orain Gipuzkoako Foru Aldundian, eta epai horri helegiterik ez jartzea, eta bere horretan betetzea erabaki dute, hilabete honetan langileoi jasotako dirua itzularaztea behartuz.

Foru Aldundian gaur egun gehiengoa duen LAB Sindikatuak gogor salatu nahi du egun dagoen foru gobernuak epaiari helegiterik jarri ez izana, eta langileon eta Euskal Herriaren burujabetzaren kontra behin eta berriro erasokor ari den estatu baten aginduei buru makur men egin izana.

LABek egun dagoen foru gobernuari ausardiaz jokatzea eta Euskal Herriaren burujabetzaren eta langileon eskubideen kontrako neurririk ez hartzea eskatzen dio.
 

 

 

LABek bat egiten du Kataluniar herrietako erakunde eta sindikatuek sinatutako Per les llibertarts, avancem! Que cap tribunal ens faci callar manifestuarekin

0


Kataluniar Herrietako erakunde eta sindikatu ezberdinek sinatutako Per les llibertarts, avancem! Que cap tribunal ens faci callar manifestuarekin bat egiten du LABek. Manifestu honetan kataluniar herrietako jendartea jasaten ari den jazarpena salatzen da. Guzti honen kontra eta kataluniar instituzioak zuzenki interpelatuz maiatzaren 7an, larunbatean, Bartzelonan egingo den manifestaldiarekin bat egiten dugu.

Kataluniar Herrietako erakunde eta sindikatu ezberdinek sinatutako Per les llibertarts, avancem! Que cap tribunal ens faci callar manifestuarekin bat egiten du LABek. Manifestu honetan kataluniar herrietako jendartea jasaten ari den jazarpena salatzen da, bereziki aipatuz zinegotzi eta sindikatuetako kideek pairatzen dutena. Hain zuzen ere, Espainiar Estatuak zinegotzi eta parlamentari independentisten aurka prozesu judizialak zabaldu nahian dabil Kataluniar Herrietako etorkizunari buruzko gustuko ez dituzten eztabaidak bultzatu, iritziak plazaratu eta posizio politikoengatik .

Guzti hau salatzeko eta kataluniar instituzioak zuzenki interpelatuz maiatzaren 7an, larunbatean, Bartzelonan egingo den manifestaldiarekin bat egiten dugu Manifestu honetan. Ikararik gabe, pausu sendoak emanez eta bide demokratikoak erabiliz Kataluniar Herriaren subirautza politikoa lortzea aldarrikatzen dugu.

 

 

Maiatzak 28. BIDEAK BATUZ. Euskal Herria contra la precariedad

0
 
{module [638]}

 

{module [640]}

IBILBIDEA



 

ZUTABEAK




#bideakBatuz

BIDEOAK


 

DENOK AUTOBUSEAN
Erosoagoa eta jasangarriagoa

Autobusez joango gara Bilbora. Eman izena zure eskualdean.
LABeko egoitzak

 

   

EUSKARRIAK


KARTELA [PDF]    

ESKUORRIA [PDF]

DIPTIKOA [PDF]

{saudioplayer}http://www.lab.eus/materiala/argazkiak/ekintzaSindikala/M28/16_05_10/euskarazM28.mp3{/saudioplayer}

{saudioplayer}http://www.lab.eus/materiala/argazkiak/ekintzaSindikala/M28/16_05_10/elebidunM28.mp3{/saudioplayer}

KUÑAK [.ZIP]

 

 


 
AINHOA ETXAIDE
Azpimarra eta gehiago

 
Maiatzak 28. Mobilizazio Nazionala. Euskal Herria contra la precariedad 


M28an #bideakBatuz. Mobilizazio Nazionala. 4 zutabe, 11 aldarrikapen



MM28an Bilbora euskararen alde!




M28an Bilbora. Zerbitzu publikoetan oro ez da urre




 

 

KNAUF MIRETek ETT bidez kontratatzen du kaleratzeak egiten dituen bitartean

0

KNAUF MIRET Eskirotzeko Comarca II Poligonoan dagoen enpresak otsailan kaleratu zituen langileek egiten zuten lanak egiteko ETT bidez ari da langileak kontratatzen. LABek Enpresaren jarrera salatu eta kaleratutako langileak berrartuak izan daitezen eskatzen du.

Joan den apirilak 22 ostirala KNAUF MIRET Eskirotzeko Comarca II Poligonoan dagoen enpresak hiru langile kaleratu zituen. Aldi berean, produkzioan kaleratutako bi langileak ordezkatzeko, ETT-ko bi langile kontratatu ditu kaleratuek egin zituzten lanak egiteko. Hirugarren kaleratuaren kasuan, enkargatu bat, gainerako bi enkargatuek 12 orduko turnoak egiten ari dira hutsunea betetzeko.

Orain hilabete batzuk enpresa Knauf Miret multinazionalak erosi zuenetik desegonkortasuna, inposaketa eta langileen osasunaren okertze bat eman da.

LABtik enpresak burutu dituen kaleratzeak salatu nahi ditugu kontratu mugagabeak ETTgatik ordezkatuz. Langileen lan baldintzak prekarizatzeko helburua duten kaleratzeak dira.Gaur berrartuak izan daitezen aldarrikatu dugu BSH-ko errotondan Eskirotzen.
 

 

 

Bizkaiko eraikuntzako hitzarmenak zehaztutako lanaldia betez gero, 650 lanpostu baino gehiago sortuko lirateke

0


LABek kontzentrazioa egin du gaur ASCOBI, Bizkaiko eraikuntzako patronalaren aurrean, Bilboko langabetuen asanbladekin batera. Sektorean bizi den itzelezko prekarietatea salatzea zen helburua. Sindikatua burutzen ari den prekarietatearen kontrako kanpainaren barruan, eraikuntzako langileek jasan behar dituzte lanaldi luzeak salatu dituzte; enpresek, batez ere azpikontratek, egiten dizkieten kaleratze mehatxuen aurrean. Salatu dute eraikuntza dela sektorerik prekarizatuenetako bat.

Adibidez, adierazi dute badirela langileak lan-ordua 4 edo 5 euro kobratzen dutenak. Gainera, Bizkaian sektorean ari diren 27.000 langileetatik, %20k baino gehiagok laneko jarduna egunean ordubete luzatu behar izaten du gutxienez. Egunean 10 eta 12 ordutako lanaldiak ere badaude.

2015ean 1.100.000 ordu estra sartu ziren Bizkaiko eraikuntzan, hauetako asko ez direlarik ez gozatu ez ordaindu. Normalean langileak ez du uko egiteko aukerarik malgutasuna erabatekoa delako. Eta zer esan lanaldi luze eta laneko istripuez. Iaz 1.500 laneko istripu gertatu ziren Bizkaiko eraikuntzan, eta langile bat hil zen ondorioz.

Hitzarmenak zehaztutako lanaldia betez gero, 650 lanpostu baino gehiago sortuko lirateke.

Eraikuntzako langileak enpresen beharren menpe daude.
Lanaren eta aberastasunaren banaketa aldarrikatzen du LABek. Asteko 35 ordutako lanaldiak utopia izateari utzi behar dio errealitate bihurtzeko. 35 ordutako lan-astea eta soldata duinak posible dira eraikuntzan ere. Ez da bidezkoa langileek 10 ordu edo gehiago sartu behar izatea soldata duina lortzeko.

LABek eraikuntza enpresa handiak egiten ditu egoeraren erantzule, inolako araurik gabeko oihan bihurtu dute sektorea, instituzio publikoen aldetik inolako kontrolik ez dagoela baliatuz.

 

 

 

ETBren seinalea Nafarroan oztopatzearen aurka mobilizatu gara

0



ETBko Langile Batzordeak deituta, eta EITBko gainontzeko Batzordeek bat eginda, kontzentrazioa egin dugu komunikabide publikoak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Izan ere, gobernu espainiarrak erabilitako lege eta mehatxuak direla medio, atzo Euskal Telebistaren seinale digitala eten egin baitzen Nafarroan.

EITBko LABen iritziz, eraso sinple bezain bortitz honekin estatu espainiarrak ETBren “txoriaz” gain, beste hainbat txori akabatu nahi ditu kolpe bakarrez: Nafarroan euskarak eta euskal kulturak (Nafarroako hizkuntzak eta kulturak alegia) duten babesa; Euskal Herria zatikatuta mantentzea; eta “kontakizun bakarraren” estrategiaren ildoa indartzea.

ETBren emanaldiak itunen bidez kontrolatzea edo zuzenean etetea aspaldiko estrategia da, UPNk sutsuki bezain gaixoki bultzatu eta Madrilek lagundutakoa. Halere, aipatzekoa da kolpe bortitza eman denaren unea, hain zuzen ere, Nafarroako hizkuntza eta kulturak babesik handiena izaten ari diren unean, eta herrialdean aldaketa politikoa abiatzen ari denean.

EITBri eta EAEko zein Nafarroako alderdi politikoei eta instituzioei zera eskatzen diegu: ahal duten guztia egiteko egoera larriari buelta emateko eta EITBren emisio guztiak Euskal Herri osoan ikusi ahal izateko, zazpi herrialdeetan hain zuzen ere. UPNri eta espainiar estatuari ez diegu ezer eskatzen. Izan ere, EITBko LABeko kideon iritziz, arrisku eta eraso horiek ekiditeko dugun berme bakarra estatu propioa izatea delako.

Euskal Telebistako Langile Batzordearen oharra

"ETBren emisioa Nafarroan ixteko Espainiako Gobernuak hartutako erabakia Nafarroako gizartearen zati handi baten kontrakoa da dudarik gabe. Herrialde honetan, euskal kultura baztertzea du helburu eta EAE eta Nafarroaren arteko harremanak sakontzeko bidean jarritako harri handi bat da. Hego Euskal Herria deseuztea du xede, Gobernu Espainiarraren benetako eta funtsezko asmoa zentralismoa indartzea baita. Nafarroako emisio digitala eteteak, gainera, hainbat langile utziko ditu lanik gabe. Gobernu Espainiarraren jarrera salatzen dugu, Euskal Telebistaren langile batzordeak “Euskal Telebista Euskal Herri osoan” nahi dugulako."
 

 

 

48 orduko greba orokorraren atarian gure elkartasuna eta sostengua adierazten diogu Greziako langileriari

0


LABek elkartasuna eta sostengua adierazi dio Greziako langileriari 48 orduko greba orokorraren atarian. Greba deialdia Greziako langile mugimenduak deitzen du, PAMEk bultzaturik. Grebaren bitartez Enpresarien elkarteak, Europar Batasunak, Nazioarteko diru funtsa eta Greziako gobernuak langileen aurka harturiko neurriak salatzeko deitu dute.

Azken urteotan enpresa transnazionalen eta kapital handiaren irabaziak ziurtatzeko eskubideen aurkako eraso bortitza jasan dute greziar herritarrek. Soldata murrizketak, kaleratzeak, gizarte segurantzaren ahultzea, lan harreman malguak eta langabezia, osasungintza eta hezkuntza sistemen pribatizazioak herriak pairatu dituen bitartean, enpresa transnazional eta konpainia handiek izugarrizko irabaziak izan dituzte. Greziar gobernuak sinatu duen 3. Memorandumaren ondorioz osasun sistemara sarrera garestiegia bihurtu da gazteentzat eta pentsiodunen egoera txarrera egin du berriro. Zerga berriak inposatu diote herriari, enpresa haundieri presio fiskala murrizten den heinean.