2026-02-03
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzako sektoreko mahaian PNVk argi utzi du ez duela onartzen Osakidetzako langileen...

Osakidetzako sektoreko mahaian PNVk argi utzi du ez duela onartzen Osakidetzako langileen negoziazio kolektiborako eskubidea

Osakidetzako lehenengo Sektoreko Mahaiaren bileran (martxoaren 22an egindakoa) PNVk berriro ere argi utzi du ez duela onartzen Osakidetzako langileok badugula negoziazio kolektiborako eskubidea.

Diru falta argudiaturik -AHTn xahutzeko ez dago faltan, antza-, Osakidetzak daukan helburu bakarra zera da, gure zentroetan zelan gauzatu jardunaldiaren igoera. Saiatu dira murrizketen egoera gogorra Cantiflasen pelikula bateko zirudien hizkuntzarekin mozorrotzen. Osakidetzako zuzendaritzak esandakoa honela laburbildu daiteke:

• Antolaketa aldaketa batzuk sartuko lituzkete, baina OSASUN SISTEMA EZIN DA HANDITU.
• 2013an Osakidetzari egokitutako aurrekontuen ehunekoa azken urteotako “handiena” da.
• Langileon abiapuntuko baldintzak ONAK dira.
• AURREKONTUEN eta MAHAI OROKORRAREN mugak ezin dira gainditu; “arduraz” ezarriko dute lanaldiaren handitzea eta bajan egoteagatiko deskontuak (gainera, Patxi Lopezesen dekretua aplikatuz, Rajoyk estatuan ezarritakoa baino txarragoa). Trukean, aipatu egin dute Euskera Plana, Funtzio-Postuen dekretu berria eta Giza Baliabide Plana.
• Ez da ENPLEGURIK SORTUKO; bai, ostera, dagoena “BANATU”.
• Pribatizazioa: zerbitzu berrietan enplegu publikoa LEHENETSIKO dute, baina errebertsiorik ez, ezta gehiago ez pribatizatzeko konpromisorik ere.

Hau adar jotzea! LAB ez da murrizketak negoziatzera joango; soilik PNVk onartzen badu negoziazio eskubidea eta beronetan adostutakoa bermatzeko konpromisoa egin ahal izango dugu aurrera. Mugarik eta inposaketarik gabe. Osakidetza ez da euren kortijoa.

Uste dugu soilik mobilizazioekin lortuko dugula PNV atzera egitera behartzea. Horregatik ahalik eta mobilizazio zabalen eta gogorrenak artikulatu behar ditugu. Ondorioz, LABek:

• Mahai Sektorialean dauden gainontzeko sindikatuei dei egiten diegu ez sartzera hobekuntza txikiak negoziatzera. Lan-zentroetan, mobilizazioek kontrakoa galdegiten digute. EMERGENTZIA EGOERAN GAUDE, jokoan dagoena ez da han edo hemen hobekuntza txikiren bat egitea. Osasun publikoa dago jokoan. Arduraz jokatzeko momentua da: gure osasun publikoa defendatu; gure lanpostua defendatu; eta oinarrizko eskubideak, hala nola, gaixotzea, gure soldata eta lan-baldintza duinak.
• Osakidetzan ordezkaritza daukaten sindikatuei mobilizazio komun indartsuagoak burutzeko deialdia egin nahi dugu;
• Bai lan-zentroetan bai kalean borroka indartzeko dei egiten dugu ,eta sortu diren langile asanbladei ere mobilizazioen bidea zabaltzen jarraitzera.

Mahai Sektorialaren hurrengo bilera apirilaren 11n izango da.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...