2026-02-01
HomeZerbitzu PribatuakBankaOnartezina da BBVAren EEEa

Onartezina da BBVAren EEEa

BBVAren zuzendaritzak sindikatuon ordezkaritza osoarekin izandako bigarren bileran, EEErako proposamena aurkeztu digu. Honek, 3.798 langileri eragingo die Estatu osoan, hau da da, 23.300 langileetatik %16,29 baino gehiagori.Ā Hego Euskal Herrian, 114 langileri eragingo lieke; 66ri Bizkaian, 20ri Nafarroan, 16ri Gipuzkoan eta 12ri Araban, eta honek, arazo gehiago ekarriko dizkie bezeroei.

LABentzat onartezina da orain BBVAk, duela egun batzuk Caixabank-ek eta aurretik beste finantza entitate batzuk egin zuten bezala, milaka lanpostu suntsitu nahi izatea bien bitartean aberasten jarraitzen duten bitartean, milioika eurotako irabaziekin. Gogora dezagun BBVAk, azken hiru urteotan, 11.000 milio euro irabazi izana aitortu duela.

Honek suposatzen du langileak kalera joango direla baina zuzendaritzarentzat eskandaluzko soldatak eta igoerak egongo direla, presidentearen soldata aldakorra bikoiztuz BBVAren Akziodunen Batzarrean onartutakoa bezalakoak.

Bankuak aitzakiak eta arrazoi ekonomikoak aurkezten ditu, baina datuek erakusten dute ez direla benetakoak. Gainera, digitalizazioarekin, bezeroak on-line bidea erabiltzera behartzen dituzte bulego asko itxi eta operazioak egiteko kutxarik gabe utzi ondoren.

Bankak ez du jarraitu behar soilik euren irabaziak eta super-soldatak erabiltzen. Langileak egon dira aurpegia ematen eta eurek egin dituzte posible irabazi hauek, are gehiago pandemiaren azken urte honetan, eta ezin dute ordaindu murrizketa berri hau.

Langile guztiak defendatzeko ordua da, eta euren etorkizuna eta baldintza duinak bermatuko dituen prozesu bati ekitekoa. LABetik dei egiten diegu langileei eraso onartezin honen aurrean erantzuteko prestatzera.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...