2026-06-19
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaModu positiboan baloratzen dugu, otsailaren 22an, Bizkaiko Eraikin eta Lokalen garbiketako hitzarmenaren...

Modu positiboan baloratzen dugu, otsailaren 22an, Bizkaiko Eraikin eta Lokalen garbiketako hitzarmenaren aurreakordioa sinatzeko aukera

LABek orain arte erakutsitako konpromisoa eskertu nahi die langileei. Eta gaineratu oraindik badirela egin beharreko borrokak, datozen negoziazioetan lortzera konprometitzen garenak. Baina ordura arte kalean eta lan-zentroetan topatuko gaituzte, egunik egun, enpresarien aldetiko gutxieneko gehiegikeria salatu eta gure eskubide denak errespetatuak izango direla bermatzeko.

LABek adierazten du disposizioa duela datorren otsailaren 22an aurreakordioa sinatzeko, patronalak bere azken proposameneko alderdi guztiei eusten badie.

Iraunaldiari dagokionez, 2020. urterarte luzatuko litzateke eta, azkenik, KPIra (EAE) lotutako soldata igoerak barneratuko lituzke. Letra txikirik gabeko KPIa.

2018. urte honetarako aurreikusten den soldata igoera %3koa izango da: portzentaje hau 2015, 2016 eta 2017ko urteen KPIen batura da (%0,3, %1,6 eta %1,1a, hurrenez hurren).

2019 eta 2020 urteen soldata igoera KPIak zehazten duen portzentaje bera izango da, toperik ezarri gabe. Era berean, antzinatasun osagarria, taula eguneratuen arabera kalkulatu egingo da, horrela, eros-ahalmenaren galera ezkutua ekidingo delarik.

Aplikazio-ezaren klausula moldatu egin da eta oraingoan lan-erreformaren aurrean babestuago egongo dira langileak; hau da, enpresek zailtasun gehiago topatuko lituzkete hitzarmenaren inaplikazioa ahalbidetzen duten mekanismo legalak martxan jarri nahi izanez gero.

Azkenik, ultraaktibitatea 36 hilabetetakoa izango da, aurreko hitzarmenak 24 hilabete eskaintzen zituen bitartean.

EZ DA NEGOZIAZIO ERRAZA IZAN. Aurreko hitzarmenak aurreikusten zituen soldata igoerak huskeria hutsa ziren (%1,8ko soldata igoera 5 urtetan) eta, gainera, 2017ko urtarrilaren 1etik hitzarmena indargabetuta zegoen.

Testuinguru horretan, patronalaren aldetik mehatxuak jasan zituzten langileek, egiten zituen proposamenak -nahiz eta erabat pobreak izan-mahai gainetik kenduko zituela etengabe ohartaraziz. Usteko adituen partetik ere, jasan izan dituzte presioak, KPIari erreferentzia egiten zion soldata igoeraz ahazteko eta enpresek egiten zizkiguten proposamen mugatuak baloratzeko iradokitzen zigutelarik.

Baina irmo mantendu ziren langileak. 2014tik soldatak izoztuta baziren ere eutsi egin dute eta eusteko borondatea erakutsi.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Amiantoak hil egiten duela salatu dute CEMOSAko langileek

Joan den maiatzaren 9an hil zen Juan Mazorriaga Maguregui, Matxorri, CEMOSAko langilea, lanean ari zela amiantoaren eraginpean egotearen ondorioz. Honen harira, amiantoarekiko esposizioak eragindako...

Grebaren jarraipen masiboa Etxebarri-Ibiñako PEPSICOren botilaratze plantan

PEPSICOko langileak greba egiten ari dira gaur, enpresa batzordeak deituta, enpresa diziplina-araubidea gehiegikeriaz eta arbitrariotasunez erabiltzen ari dela salatzeko. Enpresa langileen aurkako politika zigortzailea gauzatzen...

LABetik exijitzen dugu lehenbailehen zuzendu dezatela familia-langileen soldaten finantzaketa

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuan eskaera aurkeztu ondoren, martxoan jaso genuen departamentuaren erantzuna, non esan baitziguten 48/2020 Foru Dekretuan jasotako familia-langileen finantzaketa-moduluen "azterketa" egingo zutela. Hiru hilabete geroago, oraindik ez dugu erantzunik jaso, eta oinarrizko gizarte-zerbitzuen kolektibo horrek konparaziozko bidegabekeria onartezina jasaten jarraitzen du.