Tags Garbiketa

Tag: garbiketa

“CCOOk eta UGTk berriz ere saldu gaituzte”

LAB, ELA eta Solidari sindikatuok deituta, Nafarroako garbiketetako langileek batzar bat eta manifestazioa egin dituzte Iruñean.

CCOO eta UGT sindikatuek Nafarroako Garbiketetako langileak saldu dituzte, greba bertan...

Akordioak ez du betetzen grebaren helburu bakar bat ere, eta soldata arrakala eta sektoreko prekaritatea betikotzen ditu.

Garbiketetako sindikatuok Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuak salatu ditugu, ia %100ekoak...

"Sektore feminizatua gara, lanaldi partzialekoa, eta, gainera, orain, Nafarroako Gobernuak grebarako dugun oinarrizko eskubidea erabiltzea galarazten digu", kritikatu dugu.

Nafarroako garbiketa sektoreko langileek hitzarmen duin bat aldarrikatu dute, datorren asteko...

Garbiketetako bi langile ISNko kamioi batera igo dira goizean, eta N-121 errepidea moztu dute, Beriainen. Hain zuzen ere, hitzarmena blokeatzen duen enpresa baten kamioia izanik, errepidea blokeatu dute.

Lau greba egun egingo ditugu Nafarroako garbiketa sektorean

Nafarroako garbiketa sektoreko sindikatuok grebara deitu dugu apirilaren 13, 14, 15 eta 16rako, hitzarmen duin bat aldarrikatzeko.

Nafarroako garbitzaileek hitzarmen duin bat aldarrikatu dute patronalaren aurrean

LAB, CCOO, ELA, UGT eta Solidari sindikatuok deituta, Nafarroako Garbiketa sektoreko langileek elkarreraratze jendetsua egin dute CEN Nafarroako enpresaburuen elkartearen egoitza aurrean, Iruñean. Bertan, patronalaren trapu zikin guztiak salatu eta hitzarmen duin baten aldarria zabaldu dugu. Tuteran ere mobilizatu dira.

Soldata arrakalarekin amaitzeko exijitu dute Gipuzkoako Eraikin eta Lokaletako garbitzaileek

Gipuzkoako Eraikin eta Lokaletako garbitzaileek aste honetarako deitutako lau greba egunetatik lehena egin dute. Donostian egindako manifestazioan, patronalari exijitu diote badela garaia soldata-arrakalarekin amaitzeko. Hala, LAB, ELA eta UGT sindikatuotako ordezkariek nabarmendu dugu: "Egitateak nahi ditugu, soldata-arrakalarekin amaitu nahi dugu eta gure lan-baldintzak hobetu. Herri honetako politikariek behingoz neurriak hartzea nahi dugu, gizarte hau bidezkoagoa izan dadin, benetako politika egin dezaten eta patronalari mesede egiteari utz diezaioten".

Nafarroako garbitzaileak mobilizatzen hasi dira, sektoreko lan hitzarmen duina lortze aldera

LAB, CCOO, ELA, UGT eta Solidari sindikatuok deituta, dozenaka garbitzaile kalera atera dira gaur, Iruñean, Garbiketen Nafarroako lan hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko. Lehenbizi batzarra egin dute Burguen plazan, eta gero manifestazioan joan dira Nafarroako Parlamenturaino. Langileek nabarmendu dute funtsezkoak direla, eta are funtsezkoagoa dela garbitzaileek hitzarmen duina izatea.

Gipuzkoako Eraikin eta Lokaletako garbitzaileek lau greba egun egingo dituzte martxoan

LAB, ELA eta UGT sindikatuok deituta, martxoaren 15, 16, 17 eta 18 egingo ditugu grebak. Patronalari eskatuko diogu unea dela hitzetatik ekintzetara pasatzeko, unea dela soldata-arrakalarekin amaitzeko.