2026-08-05
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaEraldaketa soziala behar beharrezkoa dugu langileok eta ez dago eraldaketa sozialik erabakitzeko...

Eraldaketa soziala behar beharrezkoa dugu langileok eta ez dago eraldaketa sozialik erabakitzeko eskubiderik gabe

Estatus politiko berriaz hitz egiten dugunean, askatu beharreko korapilo nagusia erabakitzeko eskubidearena da gure ustez. Estatuarekin menpekoak izango diren harremanak edota herri burujabea izan da jokoan dagoena.

Azken egunotan, autogobernu ponentziarako alderdi politiko desberdinen proposamenak ezagutzen hasi gara eta LABek ondorengoa adierazi nahi du:

Herritar eta langile moduan gure eguneroko bizitzan eragin handia izan dezakeen eztabaida dugu honakoa, eta horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu legebiltzarraren lau paretetara mugatuko ez den eztabaida izatea. Autogobernua berritzeko ariketak eragile sindikal eta sozialen parte hartzea ziurtatzea eskatzen du. Marko berriari buruzko erabakia EAEko herritarren esku egon behar da.

Egoera ekonomiko eta sozialari dagokionez, bizitzaren esparru guztietara hedatu da prekarietatea, desberdintasun sozialak areagotuz. LABentzat lehentasunezko borroka da langilegoari bizitza duina bermatuko dion eredu ekonomiko eta sozial berri baten aldeko urratsak ematea. Eraldaketa soziala behar beharrezkoa dugu langileok eta ez dago eraldaketa sozialik erabakitzeko eskubiderik gabe.

Estatus politiko berriaz hitz egiten dugunean, askatu beharreko korapilo nagusia erabakitzeko eskubidearena da gure ustez. Estatuarekin menpekoak izango diren harremanak edota herri burujabea izan da jokoan dagoena. Erabakitzeko eskubidearen eztabaida, ezin da muga legaletan ito. Euskal jendartearen, kasu honetan, Araba, Bizkaia eta Gizpuzkoako herritarren gehiengoaren borondatea da onartu dezakegun muga bakarra.

PSE eta PP oso argi azaldu dira erabakitzeko eskubidearen aurka eta guretzat bateraezina da erabakitzeko eskubidea defendatzen dela esan, eta bi alderdi hauekin akordioak mantentzea. EAJk ez du erabakitzeko eskubidearen defentsa argirik egiten, eta gure ustez hau ez da estatuarekin aurrez aurre jartzeko ausardia politiko ezagatik, baizik eta bat egiten dutela estatutik eratortzen diren politika ekonomiko eta sozialak eta bere egiten dituztela.

Marko estatalaren menpe egotea egokiagoa da patronalaren klase proiektuarentzat. Guk aldiz, politika neoliberalak gainditu eta langileon behar izanak kontuan hartzeko nahi dugu erabakitzeko eskubidea.

Herritar guztioi bizitza duina bermatzea izan behar du estatus politiko berriaren funtsak. Estatutu politiko berriak EAEko biztanleon erabaki ahalmen osoa ziurtatu behar du, edozein jendarte eredu eraikitzeko oinarrizkoak diren lan harremanetan eta babes sozial gaietan.

Ezin da autogobernuaz hitz egin edo autogobernu maila ez da nahikoa lanarekin eta babes sozialarekin zerikusia duen guztia bertako instituzioetatik kanpo erabakitzen bada.

• Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua, esparru sozioekonomiko propioa ekarri behar du marko berriak, edozein autogobernuren ardatza den neurrian.

• Bertako instituzioek ziurtatu behar dute lan harremanetan erabakitzeko eskubide aitortzen eta errespetatzen dela, inolako injerentziarik gabe. Hau horrela ez bada, 35 orduko lan astearekin gertatu dena errepikatu daiteke. Bertako eragileen arteko akordioak ezin dira Madriletik bertan behera utzi.

Erabakitzeko eskubidea jasotzen ez duen eta Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua eta euskal esparru sozioekonomikoa garatzeko aukerarik ematen ez duen estatutua, iruzurra izango litzateke langileontzat. Hori horrela izan ez dadin, eraldaketa sozialerako burujabetza prozesuaren alde gauden eragileon arteko aliantzak sustatzen jarraituko du LABek.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...

Greba egingo dute abuztuaren 14tik 16ra Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde

Abuztuaren 14ko 22:00etatik abuztuaren 16ko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

Afiliazioaren jaitsierak eta langabeziaren igoerak sistemaren narriadura erakusten dute

Iazko uztailean baino 902 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horrela, 134.433 langabe daude izena emanda. Ekainarekin alderatzen badugu ere langabeziak gora egin du,...