2025-12-17
HomeIndustriaIndustria KimikoaManifestazioa eta kanpaldi iraunkorra Cementos Lemonan aurkezturiko EEEa salatzeko

Manifestazioa eta kanpaldi iraunkorra Cementos Lemonan aurkezturiko EEEa salatzeko

Cementos Lemoako Enpresa Batzordeak manifestazioa deitu dute gaur arratsaldeko 19:00etarako Cementos Porttland Valderrivas Taldeak Estatuko enpresa batzuetako langileen kaleratzea (34 Cementos Lemonan) planteatzen duen EEEa aurkeztu izana salatzeko. Ondoren Kanpaldi iraunkorra egingo dute enpresa atarian kontsulten epealdia amaitu arte (urriak 18).

CEMENTOS LEMOAKO ENPRESA BATZORDEAren OHARRA
CEMENTOS LEMONAn ERErik EZ

«Cementos Porttland Valderrivas Taldeak Estatuko enpresa batzuetako langileen kaleratzea planteatzen duen EEEa aurkeztu du, hauen artean CEMENTOS LEMONA S.A.ko 34 langile daude.

EEEa, Estatuko enpresa batzuei eragiten dien espedientea izanik, Madrilgo lan agintaritzan aurkeztu da, eta gainera, UGTk eta CCOOk gidatutako Estatu mailako negoziazio batzorde murriztua eratu da, zeinak bere buruari aitortzen dizkion lan erregulazio espedienteen izapidetzan kontsultarako epean legeak langileen ordezkaritza legalari aitortzen dizkion “negozioaziorako, akordiorako eta abarrerako ahalmen eta gaitasun guztiak”. Lemoako enpresa batzordeak uste du batzorde horren eraketaren aurkako desadostasuna adierazteko arrazoi sindikalak ez ezik juridikoak ez badaudela.
Egoera hau salatzeko, enpresarekin elkarrizketa eskatzeko eta planteatutako kaleratzeei uko egiteko astearte, ostegun eta larunbatetan lanuzteak eta mobilizazioak egiten ari gara.

Horretarako, Lemoan MANIFESTAZIOA deitu dugu bihar asteartea, urriak 16, arratsaldeko 19.00etan. Manifestazioaren ondoren KANPALDI iraunkor bat egiten hasiko gara enpresa sarreran, kontsulten epealdi amaiera egunera arte —urriaren 18an— luzatuko dena.

Lemoan, 2012ko urriaren 15ean
CEMENTOS LEMOAKO ENPRESA BATZORDEA

»

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.