2026-11-01
HomeEkintza SindikalaLanuzteak eta greba Hazten eta Sortulekun, emakume* eta adingabeentzako zerbitzuen narriaduraren aurka

Lanuzteak eta greba Hazten eta Sortulekun, emakume* eta adingabeentzako zerbitzuen narriaduraren aurka

Hazten eta Sortuleku baliabideetako langileok, otsailaren amaieran egindako azken batzarraren ondoren, martxoan bi lanuzte eta bi greba egun deitzea erabaki dite, bi baliabideek bizi duten egoera salatzeko eta gure aldarrikapenei irtenbideak eskatzeko.

Lanuzteak martxoaren 10ean eta 16an izango dira, 9:00etatik 14:00etara, eta 24 orduko grebak martxoaren 24an eta 25ean izango dira.

Mobilizatzen jarraitzen dute Sortulekuko plantillaren subrogazioa defendatzeko bere jatorrizko proiektuan, orain Ondoan deiturikoan, eta salatzeko plantilla zigortu nahi dela indarrean dagoen lan-araudia aplikatzea eskatzeagatik.

Era berean, egoitza-harrerako benetako sare bat aldarrikatzen dugu, adin-tarte guztietako adingabeak artatuko dituena, plaza batzuk beste batzuekin ordezkatu gabe eta adingabeak babesteko gizarte-zerbitzuak hondatu gabe.

Ohartarazi nahi dute Arabako Foru Aldundia baliabide horiek “Abiatuz” izeneko aurreemantzipazioko baliabide berri bihurtzea bultzatzen ari dela, eta horrek Hazten baliabidea desagertzea ekarriko duela, gaur egun 7 eta 14 urte arteko adingabeen etxea dena.

Dagoeneko lizitatu da zerbitzua, baina oraindik ez du erakunde kudeatzailerik esleituta, ziurrenik uztailaren 1era arte. Adierazi dietenez, Foru Aldundiaren asmoa bi baliabideetako plantillak baliabide berrian hezkuntza-talde bakarra osatzea da.

Salatzen dute, gainera, Beti Gizartean Fundazioarekin batera, artatutako biztanleriaren profila aldatzen ari dela indarrean dagoen hitzarmena errespetatu gabe eta hezkuntza-proiektu argirik gabe, talde profesionala eta adingabeak etengabeko aldaketetara eta ziurgabetasun handiko egoera batera egokitzera behartuz.

Egoera horren aurrean, mobilizatzen eta publikoki salatzen jarraituko dute emakumeentzako* eta adingabeentzako funtsezko zerbitzuen kudeaketa arduragabea dela uste dutena, eta Aldundiari bermeak eskatzen dizkiote, bai langileen lan-egonkortasunerako, bai gizarte-arretaren kalitaterako.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....