2026-06-16
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaLABek Calzados La Palman aurkeztutako hartzekodunen lehiaketa errefusatzen du

LABek Calzados La Palman aurkeztutako hartzekodunen lehiaketa errefusatzen du

Calzados La Palmako langileak aste honetan informatu dituzte hartzekodunen lehiaketa aurkeztu dutela. Langileek publikoki adierazi nahi dute neurri hori goitik behera errefusatzen dutela, are gehiago enpresak egoera konpontzeko neurriak planteatu dituenean, jarrera positiboa erakutsi dutenean euren lanpostuen etorkizuna bermatuko luketen plan errealak egiteko.

Enpresak beti baztertu du langileen partaidetza honetan. Enpresak inoiz ez du mahai gainean informazio guztia argitasunez jarri izan nahi, egindako operazio batzuk izktutatu egin dizkiete langileei. Operazio hauek negozioaren bideragarritasunaren guztiz kontrakoak izan dira askotan, eta zuzendaritza langileei onartezinak ziren ahalegin ekonomikoak eskatzera mugatu da.

Langileen arabera egungo egoera ez da soilik krisiaren ondorio, azken urteotan nahita egin den kudeaketa batena baino, jarduera etetera argiki bideratua. Lehiaketa orain aurkeztea ez da kasualitatea, jabeek negozioa bertan behera uzteko aukeratu duten unea baino. Bestela, ez da ulertzen langileak salmentak historikoki onuragarriak izan diren marka errentagarrietan zentratzeko erakutsi duten ahaleginaren aurrean, errentagarritasun apala duten produktuetan inbertitzen jarraitzeko joera. Hala ere, salmenten jaitsiera ez da esanguratsua izan, baina zorrek gora egiten dute.

Zalantzagarria sortzen ditu azken urteotan enpresak izan duen ibilbideak negozioari errentagarritasunik edo jarraitzeko inolako bermerik ematea. Krisi ekonomikoa ala borondate krisia? Calzados La Palma, Bilboko enpresa ezagunak azalpenak eman beharko ditu aipatututako guztiaren inguruan, eta hartutako neurriak justifikatu.

Enpresako langileek 40 urte daramatzate batazbeste bertan lanean eta adin zailean dauden lan mundura berriro sartzeko. Euren lana ondo egin ondoren langabeziaren atarian aurkitzen dute euren burua. Nagusiak dira beste enplegu bat aurkitzeko baina gazteegiak jarduera uzteko, euren familiekin, euren kargekin eta urte asko kotizatu ondoren euren laneko bizitza duintasunez amaitzeko bermerik gabe. Langileek enpresaren arduradunei euren etorkizuna nolakoa izango den galdetzen dietenean, ez dute erantzunik aurkitzen. Sakrifizioak eskatu dizkiete langileei, hala ere, inork ez du erantzungo kondenatzen dituzten egoera prekarioaren aurrean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea erretiratzeko eta azalpenak emateko eskatu diogu Tubacexeko zuzendaritzari

Gaur egin da Tubacexek Laudion eta Amurrion dituen lantegietarako planteatutako aldi baterako lan-erregulazioko kontsultaldiko lehen bilera. Zuzendaritzak ekoizpen- eta antolaketa-kausetan oinarritutako ABEEEa (Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea) jarri du mahai gainean, eta neurri hori justifikatzeko erabili nahi duen dokumentazioa entregatu du.

Eusko Jaurlaritzan hitzarmen berria negoziatzearen alde mobilizatu gara

Elkarretaratzeak egin ditugu Bilboko, Donostiako eta Gasteizko lan-zentroetan, eta administrazioari eskatu diogu benetako elkarrizketa ahalbidetu dezala.

Gernika-Lumoko Udalaren gardentasun eza salatzen dugu

Azken urtean, lana ahalik eta hobekien egin nahirik, LAB sindikatutik behin eta berriz eskatu diote Gernika-Lumoko Udalari langileen arloko hainbat gairi buruzko informazioa, hala nola kontratazioei, lan-poltsen erabilerari, lanpostuen estaldurari, funtzio-aldaketei edota giza baliabideen antolaketari buruzkoa.