2026-08-22
HomeUncategorizedJaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzu abusiboen aurrean helegitea jarriko dute greba deitzaileek

Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzu abusiboen aurrean helegitea jarriko dute greba deitzaileek

Atzo M30eko Greba Orokorrerako Jaularitzak ezarri nahi dituen gutxieneko zerbitzuak arautzen dituen agindua argitaratu da EAEko Aldizkari Ofizialean. Agindu honen edukiari erreparatuta Jaularitzak zerbitzu minimo abusiboak ezarri nahi ditu, horietako asko Epaitegiek legez kanpokoak direla ebatsitakoak gainera.

Berriro ere esan beharra daukagu, hezkuntzan zerbitzu minimoak ezartzea onartezina dela , izan ere hezkuntza funtsezko eskubide eta Zerbitzu esentzial bat da baina ez da berau urratzen egun bateko grebarekin, hortaz ezarritako gutxieneko zerbitzuekin Eusko jaularitzak nahi duena da hezkuntzan greba desaktibatu.

Irakaskuntzan ezarri nahi dituzten gutxieneko zerbitzuak bereziki kezkagarriak dira, izan ere, zentro guztietan gutxienez atezain baten asistentzia behartu egiten baitute kolektibo honetakoak ez diren funtzioak egiteko gainera; honek praktikan atezain kolektiboan dauden langile e guztien greba eskubidea guztiz urratzen du.

Haurreskolen Patzuergoan zentro guztietan zentroa zabaltzeko funtzioa bermatzeko gutxienez langile baten asistentzia behartu egiten dute; honenbestez, kasu gehienetan hezitzaile bat bera ere joango ez dela kontuan hartuz, zentro guztiak irekitzera behartu egiten dute honek bertaratuko diren umeentzako zerbitzua guztiz baldintzatuko duela jakinda ere. Zalantzarik gabe, irakaskuntzan ezarritako gutxieneko zerbitzu hauek greba orokorrek sektore honetan duten harrera ezin hobeari egotzi behar zaizkio.

Gizarte ongizate zerbitzuetan inoiz ezagutu ditugun gutxieneko zerbitzu abusiboenak edo bortitzenak dira hauek, gizarte ekintzan eta etxez etxeko laguntzan greba eskubidea ia guztiz urratzen bait da. Osakidetzan ere greba eskubidea oso era nabarmenean urratu egiten dute zerbitzu minimo hauek.

Bestalde, esan bezala badira agindu honetan ezarritako zenbait gutxieneko zerbitzu dagoeneko Epaitegiek eurek legez kanpokotzat deklaratutakoak: Osakidetzako Call Center edota garraioetan ezarritakoak esaterako. Greba deitzaileek honen aurrean helegitea aurkeztuko dute.

Bukatzeko esan zerbitzu abusibo hauen atzean M.30eko deialdiak zerbitzu publiko guztietan izango duen arrakasta ezkutatzeko asmoa besterik ez dagoela; izan ere gogoratu behar baita azken urteetan zerbitzu publikoak murrizketa eta eraso asko pairatu behar izan dituztela, eta horrek langileen aldetik erantzuteko jarrera aspaldi ez bezala eragin egin duela.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...