2024-04-26
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaIrailaren 1ean greba mugagabea hasiko dute Donostiako parkingetako langileek

Irailaren 1ean greba mugagabea hasiko dute Donostiako parkingetako langileek

2008tik Donostiako parkingen gestioa EMPARK enpresak darama eta ordutik langileen egoerak okerrera egin du. Abuztuko igande guztietan greba egin dute Donostiako Okendo, Katalunia Plaza, Concha eta Atotxako parkinetako langileek soldata igoera eta lan baldintza duinak exigitzeko, baina egoerak bere horretan jarraitzen du. Enpresa zein Udalaren immobilismoaren aurrean greba mugagabera jotzea erabaki dute.

EMPARK-eko langileen oharra:

Abuztuan egindako lau igandeetako grebaren ostean ikusita EMPARK enpresaren aldetik egoerari aterabide errealik emateko borondaterik ez dagoela, Kontxa, Okendoi, Plaza Kataluina eta Atotxako parkingetako langile auxiliarrok irailaren 1etik aurrera, greba mugagabea astea erabaki dugu.

Asteburu eta gauetan egiten dugu lan, urteko 1776 orduko lanaldiarekin (Metalean, eraikuntzan, paperean… dabilen langile batek baina 80 ordu gehiago). Hau dena hilabeteko 982 Euroko soldata garbiarekin. Enpresak ez digu uzten diruarekin lan egiten aparkatzaileak garela onartu behar ez izateko, baina honek ematen den zerbitzuan era negatiboan eragiten du. Ez dago pertsonal nahikorik lau parkingetaz arduratu ahal izateko (Atotxako parkingean ez dago langilerik eta Plaza Kataluniakoan 22:00etatik 6:00etara bitartean ere ez). La Concha edo Okendoko parkingetako langilek arduratu behar izaten dute parking hauetaz.

Egun, parking hauek gestionatzen dituzten enpresak ezberdinak dira, nahiz eta guztiak EMPARK eta CONSTRUCCIONES MOYUA enpresek osatzen duten. Enpresa hauek aldi berean EMPARK enpresa azpikontratatu ditu, eta azpikontratazio honen baldintzak baliatzen ditu enpresak langileen soldata igoerari uko egiteko. Gainera pliegoak baimentzen ez duen azpikontratazio bat da.

Horregatik, deialdi publikoa egin nahi diogu enpresari benetan bizi dugun prekarietate egoerari amaiera emango dion akordio bat negoziatzeko. Era berean, dei egin nahi diogu Donostiako Udal Gobernuari, bereziki Eneko Goia alkateari, beste alde batera begiratzeari utz diezaion eta hariak mugitu ditzan gatazka hau konpontzeko. Ez dezagun ahaztu aparkaleku hauek udalarenak direla EMPARK enpresak kudeatzen dituen arren.

Udalean ordezkaritza duten talde guztiei bilera eskaria egingo diegu egoera azaldu eta euren inplikazioa eskatzeko. Gure ustez ez da onargarria enpresak irabazi itzelak lortzen dituenean udal aparkaleku batzutatik —Estatuko errentagarrienak dira—, langileok lan baldintza eta soldata penagarriak izatea.

Modu berezian informatuko ditugu aparkaleku hauetan plaza duten 1.700 donostiarrak gertatzen ari denaren inguruan: ez ditugu eurak kaltetu nahi, baina grebaren ondorioak pairatzen dituzten heinean Udala zein enpresari behin betiko konponbidea eskatu ahal diete, dituzten eskubideak berrezarriz eta bien bitartean, ez diezazkiela kobratu jasoko ez dituzten zerbitzuak.

Gainera, irailaren 1ean, denok dakigun moduan, Kontxako Banderako estropadetarako sailkapena izango da eta ondorioz, ugari izango dira bisitariak, bai sailkapenean bai estropadako bi egunetan ere. Era berean, gatazka konpontzen ez bada Donostiako Zinemaldian ere izan lezake eragina, aparkalekuetako bat, Okendokoa, Maria Cristina Hotelaren azpian dagoelako eta hemen egoten baitira Zinemaldira etortzen direnetako asko.

Datozen egunotan egoerari buruz informatzen egongo gara, Donostiara datozenei elkartasuna eskatuz baldintza prekarioetan gaituen enpresa honi lagundu ez diezaioten eta ahal dela, greban dauden aparkalekuetara jo beharrean greban ez daudenetara joan daitezen, azken hauek ez dituelako EMPARKek kudeatzen.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren barruko epai berri bat ezagutu dugu. Kasu honetan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.

Lan osasuna bermatzeko prebentzioa jorratzea premiazkoa dela aldarrikatu dugu sindikatuok

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT (Nafarroan) sindikatuok osatzen dugun intersindikalak irmoki salatu dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duten enpleguetan.

Nafarroako Arartekoak Hezkuntzari gomendatu dio Lanbide Heziketan diharduten PTak ere “saritu” ditzala

LABek eskatuta, Patxi Verak zuzentzen duen erakundeak Hezkuntzari eskatu dio beharrezko neurriak har ditzala Lanbide Heziketako PTei ere aplikatzeko DBHra atxikita daudenek jasotzen duten soldataren %5,45eko osagarria.