2026-03-20
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaHezkuntza Sailburuak ez du ezusterik eman legegintzaldiko ildo nagusiak aurkezterakoan

Hezkuntza Sailburuak ez du ezusterik eman legegintzaldiko ildo nagusiak aurkezterakoan

Legegintzaldi hasiera honetan Sailburuak eta PNV-k izandako aurrekariekin LABek ez zuen ezer onik espero Hezkuntza Sailburuak legegintzaldiko ildo nagusiak aurkezteko eman agerralditik. Argi geratu da Madrilekiko menpekotasunean eta hezkuntza zein hizkuntza eskubideen urraketan oinarrituko dela. LABek Hezkuntzako langileak, familiak eta ikasleak deitzen ditu denon artean politika horiek baliogabetzeko.

LOMCE aurreproiektuaren aurrean izandako jarrera, negoziatzeko denbora gehiago eskatuz, aurreproiektua erretiratzea exijitu beharrean, Haurreskolak Partzuergoan gaztelaniari bidea ematearen alde agertu, hezkuntzako sindikatuei nazio alarma egoeran gaudela adierazi, Lakuako hezkuntzako teknikariei hezkuntza aurrekontuak egiterakoan pertsonalgo kapituluan ezik, gainerakoetan %30eko murrizketak ezartzea, eta hizkuntza politikan %60ko murrizketa aplikatzeko ahozko agindua emateko aurrekariekin, garbi zegoen PNVren eta Cristina Uriarte Sailburuaren lan ildoak menpekotasunean eta hezkuntza zein hizkuntza eskubideen urraketan oinarrituko direla.

PNVk eta Hezkuntza Sailburuak jakin badakite egungo hezkuntza eskuduntzek zertarako ematen duten, mugatuak jaio ziren eskuduntzak Madrilek egunero legez eta dekretuz husten ari direnean. Badakite hizkuntz aukeratzeko askatasuna ematea, gaztelaniazko irakaskuntzari bidea zabaltzea dela. Badakite, egoera ekonomikoa eta alor gehienetan aurrekontuak doitu behar direla aipatzen dutenean, egoera sozioekonomiko zailenetan dauden ikasleak eta familiak izango direla nagusiki doikuntza horiek pairatuko dituztenak. Badakite, LOMCErekin, lege horrek ezarriko dituen etapa amaierako ebaluazioekin, enborreko irakasgaien edukiak Madrildik ezartzearekin, Lakuak garatuko duen curriculuma karikatura besterik ez dela izango…

Arestian aipatutako Madrilekiko menpekotasuna eta hezkuntza zein hizkuntza eskubideen urraketen aurrean, LAB sindikatuak ondorioztatzen du, legegintzaldi honetan ere salaketari eta mobilizazioari ekin beharko zaiela PNVren politika horri aurre egiteko, eta zentzu horretan hezkuntzako langileak, familiak eta ikasleak deitzen ditu denon artean politika horiek baliogabetzeko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...