2026-10-30
HomeUncategorizedGipuzkoako esku-hartze sozialean negoziazioari bide eman behar zaiola aldarrikatzeko atera gara kalera

Gipuzkoako esku-hartze sozialean negoziazioari bide eman behar zaiola aldarrikatzeko atera gara kalera

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko langileek beren aldarrikapenak barnebilduko dituen hitzarmena aldarrikatzeko manifestazioa egin dute Donostian. 10 hilabete pasa dira negoziatzen hasi zirenetik, eta Hedatzen patronalak negoziazioa blokeaturik dauka.

LAB, ELA eta CCOO sindikatuok plataforma bateratu bat egin genuen, aldarrikapen nagusi modura langile publikoen soldatarekin ekiparazioa eskatuz, langile publikoak garelako eta horretarako bidean jarri garelako. Patronalak argi esan digu ez daudela ekiparazioarekin ados. Hau da, Esku Hartze Sozialeko sektorea negozio parametroetan ulertzen dute, eta ez gizartearen beharrak asetzeko zerbitzu publiko gisa. Eurek eros-ahalmena mantentzeaz soilik mintzo dira, baina ez dute inondik inora gaur egungo sistema iraulzteari buruz hitz egin nahi. Argi dugu guk ere langile publiko izan beharko genukeela, lan berdina egiten baitugu, eta horretarako lehen pausua ekiparazioa izan behar da.

Aurrerapausoak ematen hasteko garaia da bai mahi negoziatzailean, bai lan zentroetan, bai kalean. Artatzen ditugun pertsonek zerbitzu hobe bat jasotzeko ezinbestekoa da gure lan baldintzak hobetuko dituen Hitzarmen Kolektiboa erdiestea. Hau mobilizazio zikloaren hasiera da, langile indarraz merezi dugun hitzarmena lortzeko, langile borrokaz lortuko duguna.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....