2026-11-02
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaGazteek bizi duten prekarietatea salatu dugu Iruñean, beste eredu baten aldeko aldarripean

Gazteek bizi duten prekarietatea salatu dugu Iruñean, beste eredu baten aldeko aldarripean

Manifestazioa egin dugu Ernai gazte antolakundearekin batera, Iruñean, gazte langileek bizi duten prekarietatea salatzeko eta krisia kapitalak ordain dezala eskatzeko. Manifestazioa autobus geltoki zaharretik atera da, eta Sarasate pasealekuan bukatu, Parlamentuaren aurrean. Bertan, LABeko ordezkari Imanol Karrerak hartu du hitza, eta antolatzeko eta borrokatzeko deia berretsi du: “Antolatu egin behar gara. Aurrean dugun aukera aprobetxatu behar dugu, aldaketa historiko baten aurrean baikaude. Aukera dugu beste eredu politiko, ekonomiko eta sozial bat eraikitzeko”.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mallabiko Enerpac enpresaren itxiera salatzen dugu

Errekorreko etekinak dituen multinazional batek 43 pertsona kalean utzi nahi ditu lehenago Larzep izena zuen lantegian.

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....