2026-08-01
HomeLAB SindikatuaGarbiñe Aranburu: "Ez dugu indarrean dagoen sistema hau elikatzen jarraitzeko akordiorik bultzatuko"

Garbiñe Aranburu: “Ez dugu indarrean dagoen sistema hau elikatzen jarraitzeko akordiorik bultzatuko”

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskal Telebistako “Egun on Euskadi” saioan izan da, aktualitatezko gaiei buruz aritzeko; hala nola, Enplegu Erregulazio Espedienteak, Osakidetzan deitutako mobilizazioak, eskola itzulera, patronalaren asmoak eta Gasteizko Gobernu berria izan ditu hizpide, besteak beste. Azken gai horri dagokionez, Garbiñe Aranburuk argi utzi du LAB akordioen alde dagoela, baina inolaz ere egungo sistema elikatzen jarraitzeko: “Bestelako eredu berri baterako urratsak ematea beharrezkoa da, trantsizio bat egitea. Bada, akordioen beharraz etengabe ari den Gobernu bat dugu, baina praktikan aldebakartasunez jokatzen du; Hezkuntza arloan dugu adibide garbiena”.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto Martínez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.