Tags Gazteak

Tag: gazteak

Gazteontzako lan eskubideen gida berritu dugu, egungo egoera sozioekonomikora egokituta

LAB sindikatuak eta Ernai Gazte Antolakundeak gazteontzako lan eskubideen gida osatu dugu. 2014an atera genuen lehen aldiz elkarlanean gida, eta oraingoan egungo egoera sozioekonomikora egokitu eta zuzendu egin dugu.

Nafarroako gazte langileak miseriaren atarian jarri dituen prekaritatea salatu dugu, Ernairekin...

LAB sindikatuko eta Ernai gazte antolakundeko hainbat kidek kartel handiak jarri dituzte gaur Iruñerriko garraio publikoaren zenbait geltokitan Nafarroako gazte langileek pairatzen duten prekaritatea...

‘Black Friday’ egunean Ernairekin mobilizatuko gara Iruñean, gazte langileen prekaritatea salatzeko

LAB sindikatuko eta Ernai gazte antolakundeko hainbat kidek agerraldia egin dugu gaur, Decathlon enpresak Berriozarren duen saltoki handiaren parean, gazte langileen prekaritatea salatzeko ortzirale honetan Iruñean mobilizatuko direla iragartzeko. LABek eta Ernaik adierazi dugu Black Friday eta gisako ekimen kapitalistek kontsumismo basatia sustatzen dutela eta milaka langile gazte, emakume eta migratzaile “erabili eta botatzeko langile” bilakatzen dituztela.“Bizi-baldintza eta lan-baldintza tamalgarrien sinonimoa da Black Friday”, adierazi dugu.

Langabezia datuak: enplegu orokorraren errekuperazioa, gazteen enpleguaren galerak jarraitzen duen bitartean

Irailaren amaieran, 182.903 langabe zeuden Hego Euskal Herrian, eta % 55,4 emakumeak ziren. Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuek langabeziaren zifrak arindu egin direla erakusten dute, eta oro har, gizonezkoen eta emakumeen alde egin dute. Aitzitik, gazteen egoerak okerrera egiten jarraitzen du, eta 1.240 gazte gehiagok (25 urtetik beherakoak) langabeziaren zerrenda ofizialak loditu dituzte.

Gazteek bizi duten prekarietatea salatu dugu Iruñean, beste eredu baten aldeko...

Manifestazioa egin dugu Ernai gazte antolakundearekin batera, Iruñean, gazte langileek bizi duten prekarietatea salatzeko eta krisia kapitalak ordain dezala eskatzeko. Manifestazioa autobus geltoki zaharretik atera da, eta Sarasate pasealekuan bukatu, Parlamentuaren aurrean. Bertan, LABeko ordezkari Imanol Karrerak hartu du hitza, eta antolatzeko eta borrokatzeko deia berretsi du: "Antolatu egin behar gara. Aurrean dugun aukera aprobetxatu behar dugu, aldaketa historiko baten aurrean baikaude. Aukera dugu beste eredu politiko, ekonomiko eta sozial bat eraikitzeko".

Ez dugu onartzen gazteen egoera prekario eta zaurgarriak beren etorkizuna zapuztea!

LABeko eta Ernaiko hainbat kide Burlatan bildu gara, Nafar Lansareren Iturrondo enplegu agentziaren egoitzaren parean, gazte langileen prekaritatea salatzeko eta Nafarroako Gobernua zuzenean interpelatzeko gazteei enplegu duinak ahalbidetu diezaien.

“Ez gaude prest berriro ere krisiaren faktura gazteon bizkar gainean jartzeko;...

Langileria eta bereziki gazteak pairatzen ari diren egoeraren aurrean, Ernairekin batera, enplegu duina aldarrikatzeko mobilizazioa egin dugu Gasteizen, Lanbideren egoitzaren aurrean, “Krisiaren faktura aberatsen kontura. Gazteok lan duina, bizi duina!” leloarekin.

Larunbatean gazteok #bideakBatuz Bilbora

Maiatzaren 28an 17:30ean prekarietatearen kontra Bilbon egingo dugun mobilizazioan parte hartzera deitu du Ernai gazte antolakundeak.  Ernai gazte antolakundearen...

Gazte Danbada bestelako herri baten alde

.container { position: relative; width: 100%; height: 0; ...