2025-12-17
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakGasteizko bi haurreskola ixteko Hezkuntza Sailburuak emandako arrazoiak aitzakia faltsuak dira

Gasteizko bi haurreskola ixteko Hezkuntza Sailburuak emandako arrazoiak aitzakia faltsuak dira

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburuak adierazi du Gasteizko bi Haurreskola ixteko asmoaren arrazoi nagusi gisa, Haurreskola horietan eskari gutxi dagoela. Arrazoi hori LABentzat aitzakia faltsua da.

Hezkuntza sailburuak agerraldia egin zuen apirilaren 10ean Parlamentuko Hezkuntza Batzordean, EH Bildu-ko taldeko Legebiltzarkideak Gasteizko bi Haurreskola ixtearen inguruan egindako eskariari erantzuteko eta azalpenak emateko. Bertan, sailburuak asmo honen arrazoi nagusi gisa adierazi zuen Haurreskola hauetan eskari gutxi dagoela.

Baieztapen honen aurrean, LAB sindikatuak adierazi nahi du Sailburu andereak zentro hauek ixteko emandako arrazoi hori aitzakia faltsua baino ez dela, hurrengo ikasturteko matrikulazio epea oraindik zabalik ez dagoelako eta ezin baita horrelako informazioa izan datu errealik eduki ezean. Gaur egungo datuek esaten digute, alde batetik Txirrinbil beteta dagoela eta Almudena Cid-en dauden bi gelak beteta daudela; aldiz, hirugarrena ez da bete, ikasturte hasieratik egon diren matrikulak Gasteizko udaletik auzoko beste Haurreskola batera desbideratu dituztelako.

Halaber, Abetxukon dagoen Andra Mari Zuriaren Haurreskola da salabatu izan den bakarra, herritarron mobilizazioei esker eta presio bidez, auzo hau eskaintza publiko eta euskaldunik gabe geratzen baitzen, eraikinean sekulako inbertsioa egin ondoren.

Aitzakiak besterik ez, beraz. Erabakia hartzeko garaian dena ezkutuan egin dute, alde sozialarekin kontrastatu gabe eta egun desberdinetan arrazoi desberdinak emanez. Argi dago auzo hauetan galduko den plazen kopurua nekez berreskuratuko dela eta argi daukagu planifikazio kaskar baten ondorioz izan dela. LABetik 0-3 zikloaren garrantzia azpimarratzen jarraituko dugu eta zerbitzu publikoak garatzearen aldeko lana egiten, horregatik Haurreskolak unibertsalak, doakoak, publikoak eta euskaldunak izan behar direla uste dugu.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.