Etiquetak Gasteiz

Etiketak: gasteiz

Martxoaren 3an Gasteizen egingo dugun manifestazioa aurkeztu dugu

Euskal Herriko gehiengo sindikalak agerraldia egin du, martxoaren 3an, ostirala, 18:00etan hasiko den mobilizazioan parte hartzeko deia egiteko. Aurten, Gasteizko sarraskia deiturikoaren 47 urte betetzen direnean, kalera aterako gara "Bizi-baldintzen suntsiketaren aurka, luchando el presente para asegurar el futuro” lelopean. 18:00etan, omenaldia egingo dugu Martxoak 3 plazan, eta 18:30ean mobilizazioa.

Euskal presoak etxeratzea eskatu dugu Gasteizen

Mobilizazioa egin dugu Gasteizen, Andra Mari Zurian, “Euskal presoak etxera” lemapean. Bertan, Igor Chillon LABeko kideak adierazi du Euskal Herritik oso garbi hitz egin dugula presoen gaiari buruz, “mezu garbi bat bidali diegu estatuei, eta eurei dagokie aldarriei bide ematea”.

Gasteizko kirol jardueretako langileen grebak aurrera darrai

Gasteizko kirol jardueretako langileek greba mugagabearen bosgarren eguna beteko dute gaur, eta mobilizazio eta jarduerekin jarraituko dute, Udalak ez baitio inolako erantzunik eman bizi duten egoerari. "Udala gezurretan ari al da eta osasun-egoera aprobetxatzen ari al da sektore honetan hainbeste urtetan egin nahi izan dituen murrizketak aplikatzeko, erakundeek hain gutxi baloratu duten eta herritarrek hain estimatu duten sektore honetan?", galdera luzatu dute langileek.

Gasteizko kirol jardueretako langileek planto egitea erabaki dute

COVID-19ak gaur egun sortu duen egoera dela eta, Gasteizko Udalak osasunaren aldetik askoz haratago doazen murrizketa batzuk egitea proposatzen ari da. Duela bi aste, hauteskunde kanpainan, Udalarekin bildu ziren eta ikusi zuten proposatutako murrizketek nabarmen gaindituko zutela erakundeak berak aurretik langileoi bermatutakoa. Langileek agerraldia egin dute gaur, greba mugagabe partzialak iragartzeko. Abuztuaren 10etik aurrera izango dira, eta egunean lau orduko lanuzteak egingo dituzte (12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara).

Gasteizen gaur eta Muxikan bihar; lan heriotzen odolustea salatzen jarraitzen dugu

SEA patronalaren aurrean mobilizatu gara, gehiengo sindikalak deituta, “Lan istripu gehiagorik ez, prekarietate hiltzailea” leloarekin. Hain zuzen ere, ekainaren 29an Gasteizen lan istripua izan...

“Langileok bakarrik gaude, hildakoen atzean dagoena ez da ezagutu ere egin...

Ekitaldia egin dugu Gasteizen goizean, Martxoaren 3ko plazan, 1976ko martxoaren 3an izandako langileen aurkako sarraskiaren 44. urteurrenean. Aurtengoan, lanean...

“Hiltzen jarraitzen gaituzue. Euskal langileok ez dugu barkatuko; ez atzo ez...

Hainbat sindikatuk agerraldia egin dugu Gasteizen, Martxoaren 3an egingo diren ekimenekin bat egiteko. Hain zuzen ere, LAB, ELA, ESK eta...

Mobilizazioa egin dugu gaur Gasteizen, euskal presoen eskubideen alde

Kalera atera gara gaur presoen eskubideen alde, Gasteizko Andra Mari Zurian. Mobilizazioan hamarnaka pertsonak parte hartu dute eta presoen eskubideak...

Igor Arroyo: “Iraganeko borrokak gogoan, gaurko borrokak hauspotu ditzagun”

Urtero ohitura duen moduan, LABek ekitaldia egin du Gasteizen, duela 43 urteko langileen kontrako sarraskia gogoan. Delegatuen asanblada egin dugu...