2026-11-01
HomeEkintza PolitikoaETB3 ixteko erabakian atzera egiteko eskatu dio LABek EITBri

ETB3 ixteko erabakian atzera egiteko eskatu dio LABek EITBri

ETB3 ez itxi! Haurrentzako euskarazko kate irisgarri bat bermatu! lelopean, agiri bateratua aurkeztu du LABek, beste hainbat eragilerekin batera egin duen agerraldian.

Agirian jasotzen den moduan, bere sorrera legean dagoen euskararen normalizaziorako helburuari lotzeko eskatzen dio LABek ETBri, Euskal Herriko etxe guztietara haurrentzako euskarazko edukiak modu unibertsalean eta ordu oro iritsiko direla bermatuz. 

ETB3 ixteko erabakiak, batetik, haurren hizkuntza eskubideetan zuzeneko eragina du, euskarazko kate unibertsal bat desagertzean euskarazko edukiak jasotzeko eskubidea mugatu baitzaie. Eta bestetik, euskararen normalizazioan azken urteotan egondako geldotzeak, euskararen leiho guztiak zabalik mantentzea eskatzen duelako, ez ditugun bakanak ixtea.

Era berean, LABek salatzen du EITBko zuzendaritzak erabaki hau sindikatuekin, euskalgintzako eta hezkuntzako eragileekin, eta soziolinguistikan aditu direnekin konpartitu eta kontrastatu gabe hartu duela, egun batetik bestera ETB3ren itxiera iragarri eta gauzatuz, euskararen normalizazioan erabaki honek izan dezakeen eraginari buruzko inolako azterketa eta hausnarketa partekaturik burutu gabe. 

Gainera, begibistakoa da EITBren erabakiak kezka eta ezinegon handia sortu duela euskal jendartean. Horren erakusle da Pantailak Euskaraz-ek ETB3 ez itxi lelopean 25.000 sinadura bildu dituela 10 eguneko epean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....