2026-08-21
HomeEkintza SindikalaGipuzkoako Odol Bankuko langileak greban, lan-baldintzak hobetzeko eskakizunarekin

Gipuzkoako Odol Bankuko langileak greban, lan-baldintzak hobetzeko eskakizunarekin

Martxoaren 30ean, Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (Odol Bankua) langileek grebaren lehen eguna egin dute. Hurrengo hiru egunetarako ere greba deialdia dago, eta mobilizazio ezberdinak egingo dituzte.

Lehen egunean, elkarretaratzeak egin dituzte Donostiako ospitalearen aurrean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, fundazioaren patronoetako bat baita. Hurrengo egunean, Galdakaoko ospitalera joateko asmoa adierazi dute, beren aldarrikapenak zabaltzeko.

Halaber, gehiegizko zerbitzu minimoen ezarpena salatu dute, izan ere, lan-egun arrunt batean baino langile gehiago behartu dituzte lanera joatera, eta horrek greba eskubidea urratzen duela uste dute.

Langileek adierazi dutenez, ez dute beste irtenbiderik ikusi grebara jotzea baino, beren eskubideak aldarrikatzeko. Azpimarratu dute elkarrizketaren eta negoziazioaren aldeko apustua egin dutela, baina enpresaren aldetik ez dagoela benetako borondaterik.

Bestalde, bi arazo nagusi azpimarratu dituzte:

  • Enpresa hitzarmena: 2013tik berritu gabe dago, eta oraindik ez da negoziazio mahaia eratu, nahiz eta langileek proposamen plataforma aurkeztu zutenetik hilabeteak igaro diren. Enpresak aurretik hartutako konpromisoak ere ez direla bete salatu dute.
  • Garapen profesionala: hainbat langileri eragiten dien epaia oraindik ez da osorik bete. Gainera, beste langile batzuk epai horretatik kanpo geratu dira, eta guztiei aplikatzea eskatzen dute.

Horrenbestez, langileek enpresari eta Osakidetzari arduraz jokatzeko eskatu diete, enpresa hitzarmenaren negoziazioa lehenbailehen hasteko eta garapen profesionalaren deialdia langile guztiei aplikatzeko.

HITZARMENA ORAIN!
GARAPEN PROFESIONALA ORAIN ETA LANGILE GUZTIENTZAT!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...