Etiquetak Euskara
Etiketak: euskara
Arkautek Donostiara bidalitako udako udaltzain berri ia guztiak erdaldun elebakarrak dira
Herritarren hizkuntza eskubideak etengabe bortxatuko dira uda honetan.
Zerbitzu publikoetako langileek euskara jakin behar dute #LortuDugu
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Uliazpi Fundazioaren deialdi publikoan eskainitako plazei HE2 hizkuntza-eskakizuna esleitzearen aldeko epaia eman da. Deialdi hori 34 zaintzaile-plaza betetzeko da, oposizio- lehiaketa bidez.
Larunbatean Donostian egingo den “Euskara aurrera” manifestazioan parte hartzeko deia egiten...
Mobilizazioa 17:30ean hasiko da Antiguoko tuneletik eta Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoa buru duen sindikatuko ordezkaritza zabal batek ere bertan parte hartuko du.
Bat egiten dugu “Euskararen Eguna Administrazioan” ekimenarekin
Ostiral honetan, maiatzak 6, Nafarroako Administrazioetako Euskararen Eguna ospatuko da. Langile guztiei dei egiten diegu Iruñeko Udal plazan 13:00etan eginen den batzar-elkarretaratzean parte hartzera.
Euskaraz lan egiteko eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu
LAB eta ELA sindikatuok eta Euskalgintzaren Kontseiluak lan mundua euskalduntzeko dinamika bat martxan jarri genuen duela urtebete. Bada, jasotako ezezkoek ez gaituztela geratuko adierazi dugu, eta urrats berriak iragarri ditugu.
Txalogarritzat jotzen dugu AEK-k Donibane Garazin egindako adierazpena
Helduen euskalduntzea doakoa izan dadin AEK-k eta beste euskaltegi batzuekin batera Donibane Garazin egin duten adierazpena oso garrantzitsua iruditzen zaigu.
Langileon borroka oso presente egon da Korrikaren abiatzean
Abian da euskararen aldeko martxaren 22. ekitaldia. Amurriotik irten da, azken hilabeteotan lan borroken eta langile elkartasunaren ikur izan den Aiaraldea eskualdetik. Hala, oso presente egon dira hasiera honetan Tubacex, Artiach eta Madres Mercedarias lantokietako borrokak, besteak beste, baita SOS Aiaraldea herri dinamika ere.
Elkarretaratzea egin dugu, Lezkairuko eskola berrian D eredua jar dezaten eskatzeko
Nafarroako Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu D eredua zabal dezala Lezkairuko eskola berrian, hurrengo martxoaren 7an irekiko den matrikulazio kanpainan, euskaraz ikastea denon eskubidea delako.
Confebask-ek uko egin dio enpresetan euskara planak negoziatzeari
LABentzat, ELArentzat eta Kontseiluarentzat harritzekoa eta arduratzekoa da patronalaren jarrera. Arduratzekoa da negoziazio eskaera inposizio gisa hartzea eta harritzekoa Euskara Planak negoziatzea arazo gisa hartzea, jakinik ez dela akordiorako obligaziorik ezarri.