2025-12-05
InicioServicios PúblicosAdministración Municipal y ForalUdal erreformaren inposizioaren kontrako mobilizazio eta ekimenak Euskal Herriko udaletan

Udal erreformaren inposizioaren kontrako mobilizazio eta ekimenak Euskal Herriko udaletan

Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Legea, 7/1985 Legea aldatzen duena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea, TAOL), gaur behin betirako onartua izan ondoren, 2014ko urtarrilean indarrean sartuko da.

Erreforma honen inguruan LOMCEren onarpenarekin espainiar Gobernuak eman zuen isolamendu-irudia ekiditeko, azken momentura arte CiUrekin negoziatu du bai Kongresuaren zein Senatuaren bozketan euren abstentzioa lortzeko. Hala ere, bi kasuetan PNV eta UPNren laguntzaz eta bestelako talde politiko guztien kontrako botoarekin –CiU barne– onartu da proiektua.

Bestalde, erreforma honen inguruan PPrekin sinatutako akordioari buruz EAJk esango duenaren gainetik, akordio honek egiten duen ekarpen bakarra da legea betetzearen kontrola, gai batzuetan, diputazioen esku uztea. Alegia, legea bete beharko da, nahiz eta betetzearen kontrola diputazioek egingo duten.

UPNk eta PNVk Euskal Herriko herritarrei azalduko beharko diete zertara datorren Madriletik ezarritako erreformei etengabeko sostengua. Agerikoa da espainiar eskumaren eredu ekonomiko eta sozial bera dutela. Irailean PNV, PSE eta PPren artean sinatutako akordioa alderdi hauen aldetik espainiar Estatuak ezartzen jarraitu nahi digun erreforma ziklo osoaren aldeko bermea da.

Erreforma proiektu honek jasotako kritika ugariengatik hasierako zirriborrotik azkeneko testura aldaketa asko egin dira, baina bere helburu politiko eta estrategikoa argia da. Eskubide sozial eta laboralen kontrako eraso berria suposatzen du: zerbitzu publiko askoren desagerpena eta honekin batera milaka lanpostuen galera.

Erreforma honekin hurbiltasunaren oinarria desagertu egingo da, zerbitzu publikoak herritarrengandik urrundu nahi dituztelako. Bestalde, eraginkortasuna eta finantza jasangarritasunaren printzipioek oinarrizko zerbitzuen pribatizazioari atea zabalduko diote. Izan ere, erreforma honen oinarrizko helburuetako bat da, hitzez hitz: “ekimen ekonomiko pribatuari laguntzea administrazioen neurririk gabeko esku-hartzeak ekidinez”.

Eta hau dena zergatik? Espainiako Gobernuak nahi duelako toki-administrazioak ere parte-hartzea Banka salbatzeko kanpotik emandako laguntza finantzarioaren ordainketan. 8.000 miloi euro 3 urtetan murriztu nahi dizkie udalei eta horretarako hainbat udal eskuduntza kendu nahi ditu, hauen artean gizarte zerbitzuetako prestazioak eta gizarte sustapena eta birgizarteratzea. Bankuen interesak gordetzeko herritarrei egiten zaien lapurreta hau justifikatu nahi du espainiar gobernuak udalei gehiegizko defizita izatea eta bidezkoaren gainetik zorpetzea leporatuz, jakinda adierazpen horiek gezurrak direla. Hain zuzen toki-administrazioa da administrazio publiko guztien artean euren zereginak hobeto betetzen dituena.

Horregatik Udal autonomiaren, herritarron erabakitze eskubidearen (udal hauteskundeek balio gutxi izango dute benetan agintzen dutenak Madrilen agindupeko idazkariak eta kontuhartzaileak badira) eta Administrazioko langileon negoziazio-eskubidearen kontrako eraso hau gaitzetsi eta Euskal Herriko herritarron beharretara egokitutako gure instituzio-antolaketa erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, inolako kanpo esku-sartzerik gabe, herritar guztiontzako kalitatezko zerbitzu publikoak eraiki ahal izateko.

LAB sindikatuak udal eta foru erakundeetan proposamen bat aurkeztu du delegatu guztien eskutik erreforma honen kontrako atxikimenduak jasotzeko. Udal eta foru instituzioei ere eskatu nahi diegu inposizio berri hau ez aplikatzeko. Gure Herriaren kontra espainiar Estatuak ezartzen duen inposizio guztiei aurre egingo dion herri-harresia eraiki dezagun eragile sindikal, sozial eta politikoen artean. Lege hau Euskal Herrian aplikaezina bihurtzea lortu behar dugu. Eta lortuko dugu!

Lege berriaren aurka hainbat mobilizazio eta mozio gauzatu dira egunotan:

Mobilizazioa egin dituzte besteak beste:

Gasteizko Udalean (aurreko astean)
Tutera eta Bilboko Udaletan (atzo)
Donostia, Tolosa eta Zizurkilgo udaletan (gaur).

Langile batzordeetan mozioak onartu dira:
Bilboko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia
Basauriko Udala
Gasteizko Udala
Arabako Foru Aldundia
Donostiako Udala
Bergarako Udala
Hernaniko Udala
Tolosako Udala
Zizurkilgo Udala
Zumaiako Udala
Tuterako Udala
Mairagako Mankomunitatea (Erribera)

Mozioak Langile Batzordeak Udalbatzara aurkeztu dituen tokiak:
Basauriko Udala
Hernaniko Udala
Tolosako Udala
Zizurkilgo Udala 
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...