2025-12-18
InicioEnseñanzaCentros Iniciativa SocialSindikatuok Lan Harremanen Kontseiluan izango den bilera batera deitu ditugu Hezkuntza sailburua...

Sindikatuok Lan Harremanen Kontseiluan izango den bilera batera deitu ditugu Hezkuntza sailburua eta patronalak

Bilera datorren astearterako deitu dugu, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako gatazkan langileen eskaerei erantzuna emango dion negoziazioa eta adostasunak bideratzeko asmoz.

Urtarrileko greba egunen ondoren eta martxoko greben aurretik sindikatuok Kristau Eskolarekin bilerak izan ditugu. Bilera hauetan, patronalak adostasunetara gerturatzeko aukerak zeudela ikusarazten zuten planteamenduak egitera iritsi ziren; eta planteamendu hauetan atzera egiteko arrazoiak ezagutzen ez ditugun arren, Astelehen honetako Mahai negoziatzailean aurkeztutako proposamenak jasotzen dituen eduki eta planteamenduek adostasunak erdiesteko aukerarik ez dute ematen.

Gainera, mahai honetan patronalek izandako jarrera erabat itxia izan zen, aurkeztutako proposamena behin betiko eta definitibotzat joz eta eta negoziaketari inolako aukerarik eman gabe.

Halere, adostasunetara iristeko eta negzoiazioari bideak irekitzeko saiakeran, sindikatuok akordioetara gerturatzeko giltzarriak jasotzen dituen dokumentu bat helarazi genion patronalei mahai haren ondoren. Aurkeztutako dokumentuarekiko erantzun ofizialik jaso ez dugun arren, Patronalek komunikabideen bidez egindako adierazpenen baitan ez du ematen ordea pausorik emango dutenik.

Honi, gehitzen zaio orain arte Hezkuntza Sailak, bere gain ardura oro hartzea ekidin nahian, gatazka honi irtenbidea emateko erakutsi duen inplikazio eta parte hatze aktibo eskas eta ez nahikoa. Horregatik, sindikatuok, Asteleheneko mahia ondoren patronalei helarazitako dokumentua, Hezkuntza sailari ere igorri genion, egoeraren jakitun izan zedin. Hezkuntza sailak ere ez dirudi negoziaketa bideratzeko pausorik emateko asmorik duenik.

Egoera honen aurrean, eta egoerari irtenbide egoki bat emateko saikeran sakontzeko borondatea berretsiz, ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok gizarte ekimeneko ikastetxeetako gatazkan langileen eskaerei erantzuna emango dion negoziazioa bideratzeko asmoz, Hezkuntza Sailburua eta patronalak datorren Astearte arratsalderako Lan Harremanen kontseiluan izango den bilera batetara deitzen dituzte.

Sindikatuok, bai patronal eta bai hezkuntza sailari ere bakoitzak daukan ardura bere gain har dezala eskatzen diegu. Patronalei negoziaketarako borondate erreala erakustea, posizio itxi eta sustraituetatik aldenduz eta akordioak erdiestea ahalbideratuko duten planteamenduak eginez; Hezkuntza Sailburuari berriz, EAEko hezkunza sistemaren arduradun nagusi moduan, langileen eskaerek eta bereziki gela itxieragatik lanpostua gal dezaketen langileen birkokapenerako formula eraginkor baten ezarpenak, erantzun serio bat izan eta gatazka honetan negoziazio bideratzeko ardura bere gain har dezala behingoz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB también llama a llenar Miribilla el 27 de diciembre para dar un nuevo impulso al euskera

La emergencia lingüística del euskera es cada vez más evidente. Cada vez hay más estudios que demuestran que el euskera no tiene el futuro...

LAB exige a Arcelor AMDS y al comité de empresa que aclaren el futuro de la plantilla de Legasa

El sindicato LAB denuncia la falta de información sobre el futuro de la plantilla del centro de trabajo de Legasa tras el inicio del...

LAB reafirma su apuesta por la acción sindical antirracista en el Día Internacional de las Personas Migrantes

Hoy, Día Internacional de las Personas Migrantes, y todos los días, en LAB queremos reconocer a estas y estos compañeros por estar sosteniendo en muy malas condiciones laborales sectores fundamentales de la economía vasca, y sobre todo, poner en valor su aportación social, cultural y política en los pueblos y barrios de Euskal Herria.