2026-02-02
InicioAcción SocialCarta de Derechos Sociales"Zertarako greba orokorra? Prekarizazioari aurre egiteko, lan, pentsio eta bizitza duinaren alde"

«Zertarako greba orokorra? Prekarizazioari aurre egiteko, lan, pentsio eta bizitza duinaren alde»

Astelehenean Bilbon egin bezala, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariok, pentsiodunen, gazteen eta feministen hainbat kolektiborekin batera, urtarrileko bigarren hamabostaldirako deitutako greba orokorraren berri eman dugu Iruñean. Hain zuzen ere, datozen asteetan lan, pentsio eta bizitza duinaren alde bultzatuko dugun dinamika biribiltzeko greba izango dela jakinarazi dugu.

"Zertarako greba orokorra? Prekarizazioari aurre egiteko, lan, pentsio eta bizitza duinaren alde", azaldu du Garbiñe Aranburuk Iruñean, astelehenean Bilbon egindako agerraldiaren ildoan.

Hain justu, datozen astean gauzatuko dugun dinamika mobilizatzailearekin mugarri bat jarriko dugu hainbat borroka indartzeko: pentsiodunena, lantokietakoak, mugimendu feministarena, gazteena… borroka horiek guztiek bizitza duin baten aldeko borroka kolektibo berean bat egiten dutelako. Hala, LABeko idazkari nagusiak mezu bat bidali die fase ekonomiko berria dela-eta atzerapen gehiago inposatzeko asmoa duten horiei: hori onartuko ez duen gehiengo sozial aktibo bat dago Euskal Herrian: "Ez dugu onartuko. Grebara eramaten gaituzten aldarriak errealitate bihurtzeko borrokatuko dugu".

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha reivindicado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a trabajar y vivir en euskera

LAB ha reivindicado que el euskara tenga los mismos derechos que el castellano en las administraciones públicas de Hego Euskal Herria ante las administraciones...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...