2025-12-05
InicioEducaciónHezkuntza ErreformaLOMCEren kontra eta euskal hezkuntza eraikitzearen alde denok Bilbora

LOMCEren kontra eta euskal hezkuntza eraikitzearen alde denok Bilbora

Sindikatu eta hezkuntza eragileek deituta, bihar, urriak 12, LOMCEren kontra eta euskal hezkuntza eraikitzearen aldeko manifestazio nazionala burutuko da Bilbon. Manifestazioa 17:30etatik hasiko da, Jesusen Bihotzetik. 

Sindikatu eta hezkuntza eragileek LOMCE erreformaren aurkako manifestazioa iragarri zuteneko irakurketa

EUSKAL HERRIAN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI! LOMCE EZ!

Euskal Herriko hezkuntza eragile gehienok, ikasle, familia, langile eta beste hainbat elkarte eta erakundek, argi adierazi dugu azken hilabete luzeetan Wert hezkuntza ministroak inposatu nahi duen LOMCE hezkuntza erreformarekiko gure aurkakotasuna.

Zentralizatzailea, adoktrinatzailea, uniformatzailea, atzerakoia, segregatzailea eta elitista den lege hau bertan behera uztea exijitzen dugu eta inola ere ez dugu onartzen Euskal Herrian inposa dadin.

Hau honela, ekainean aurreratu moduan, hezkuntza komunitate osoari eta euskal herritarrei dei egiten diegu urriaren 12an Bilboko kaleak betetzera LOMCEri gure aurkakotasuna adierazi eta aurre egiteko eta hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko.

Mobilizazio honen bidez, gure desadostasuna agertzeaz gain, Euskal Herriko alderdi politikoei eta Nafarroa eta EAEko legebiltzar eta gobernuei eskatzen diegu LOMCEa gure herriko ikastetxeetan inola ere ez dezatela aplika eta horretarako bitarteko guztiak erabili ditzatela. Modu berean, hezkuntza eragileok gure konpromisoa berresten dugu LOMCEri aurre egin eta gure herrian aplika ez dadin estrategia amankomunak lantzeko.

Bestalde, azken hamarkada luzeetako bideari jarraituz, hezkuntzako eragile ezberdinok, eraso hauei guztiei aurre egin eta Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntzari erantzungo dion hezkuntza sistema propioa eraikitze bidean pauso berriak emateko gure konpromisoa adierazi nahi dugu.

Honegatik guztiagatik, dei berezia egiten diegu ikasle, familia, hezkuntzako langile eta herritar orori datorren urriaren 12an, arratsaldeko 17:30etan Jesusen Bihotzetik abiatuta, Bilboko kaleak bete eta ozen esan dezagun: EUSKAL HERRIAN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI! LOMCE EZ!

Euskal Herrian, 2013ko irailaren 20ean  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...