2025-12-18
InicioServicios PrivadosTelecomunicacionesLanaldeneko langileek mobilizazioak hasiko dituzte kaleratzeen kontra

Lanaldeneko langileek mobilizazioak hasiko dituzte kaleratzeen kontra

Lanalde telemarketing enpresako langileek mobilizazioak iragarri dituzte jadanik eman diren 30 kaleratze eta sektoreak pairatzen duen prekarietatea salatzeko. Enpresa batzordetik galdera bat luzatzen dute: "Noiz arte izango da krisia kaleratzeak burutzeko baliozko argudioa?"

Lanalden-eko Enpresa Batzordearen oharra 
(LAB – ELA – CCOO – UGT – ESK)

Lanaldeneko langileek mobilizazioak hasiko dituzte, kaleratzeen kontra

Telemarketina sektore prekarioa da. Urteko 365 egunetan eta 24 orduz egiten dugu lana, 900 euroko soldaten truke, azpikontratatzen gituzten enpresek egin nahi ez dituzten atazak burutuz. Euskal enpresa handiak, Euskaltel, Kutxabank, Fagor, Bizkaibus eta Euskadiko Kutxa-Lagun Aro eta Eusko Jaurlaritza edo Bilboko Udala bezalako erakunde ofizialak. Milaka ataza eta telefono bidezko arretarako enpresak azpikontratatzen dituzte. Euskadikoak izatearen eta hemen lana ematearen banderapean aritzen diren enpresa handiak dira. Euskaltel bezala, 2012an euren irabaziak ez ziren nahikoa izan. Horregatik 2013 honetan kanpo-enpresen kontratazioa %20 murriztea erabaki dute.

Xupera, Indra, Ibermatica, GSS, Lanalden eta antzerako enpresetako langileak gara murrizketa hori jasaten dugunak. Langabetuen zerrendak lodituz, edo kasurik onenean kategoria, ordutegia eta lanaldia galduz eta honek dakarrena, eros-ahalmenaren galera. Lan egindako urteak kontuan izan barik.

Lanalden 800 langile baino gehiago dituen enpresa da, hauetatik 200 Euskaltelek azpikontratatuak. 30 langile kaleratu dituzte eta inor ez digu ziurtatzen ez garenik 50era iritsiko.

Nahikoa da beti berdinok sufritzeaz. Noiz arte izango da krisia kaleratzeak burutzeko baliozko argudioa?

Hori dela eta, kontzentrazioak deitu ditugu:

Urriak 11, ostirala, 11:30etan kontzentrazioa Euskalteleko eraikinaren aurrean (809, Parke Teknologikoan, Derion).

Urriak 14, astelehena, 11:00etan Lanaldeneko bulegoen aurrean Derion (Larrauri, 1 – 1. lehengo seminarioan).

Urriak 14, astelehena, 13:00etan Lanaldeko bulegoen aurrean Bilbon (Pablo Alzola, 2).

Bilbon, 2013ko urriaren 9an
 

Testua
   

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB exige en Gasteiz garantías legales para poder trabajar y vivir en euskera en los servicios públicos

Ante los partidos y sindicatos euskaráfobos, es hora de defender con firmeza el derecho a trabajar y recibir atención en euskera. Por ello, LAB...

Los sindicatos denuncian el bloqueo patronal al primer convenio de jardinería del Ayuntamiento de Pamplona

Los sindicatos LAB, UGT, CCOO, ELA y Solidari, con el respaldo de la asamblea GORA LOREZAINAK —integrada por trabajadores y trabajadoras de jardinería de...

¡Vamos a construir la Donostia de las y los trabajadores!

Las condiciones de trabajo y de vida de la mayoría de las donostiarras están empeorando constantemente y es la palabra construir la que más escuchamos en nuestra ciudad. La ciudad que están construyendo, precisamente, es aquella ciudad de postal basada en el turismo, anteponiendo los intereses de unos pocos a las necesidades de la ciudadanía.