2026-04-16
InicioEuskal HerriaLABen ustez posiblea da gaur egungo egoera eraldatu eta etorkizun berri bat...

LABen ustez posiblea da gaur egungo egoera eraldatu eta etorkizun berri bat eraikitzea

Aberri Eguna iristear dugun honetan, eguneroko zurrunbiloak sortzen dizkigun zereginen gainetik, gogoeta lasaiagoa eta sakonagoa egiteko parada hartu nahi dugu. Gero eta nabarmenagoa da Euskal Herriaren etorkizuna jokoan dagoela. Gure ingurura begiratu eta hauxe besterik ez dugu ikusten: krisi ekonomikoa eta egundoko ustelkeria; inboluzio politikoa eta eskubide murrizketak; babes sozialaren eta zerbitzu publikoen deuseztea; langabezia, pobrezia eta bazterketa soziala; genero indarkeria eta diskriminazioa; gure hizkuntza, kultura eta hezkuntza sistemaren aurkako etengabeko erasoak; jarduera ekonomikoaren erorketa eta ehun produktiboaren ahultzea… Langileon, herritarron eskubide sozial eta politikoen etengabeko urraketa.
Aberri Eguna iristear dugun honetan, eguneroko zurrunbiloak sortzen dizkigun zereginen gainetik, gogoeta lasaiagoa eta sakonagoa egiteko parada hartu nahi dugu. Gero eta nabarmenagoa da Euskal Herriaren etorkizuna jokoan dagoela. Gure ingurura begiratu eta hauxe besterik ez dugu ikusten: krisi ekonomikoa eta egundoko ustelkeria; inboluzio politikoa eta eskubide murrizketak; babes sozialaren eta zerbitzu publikoen deuseztea; langabezia, pobrezia eta bazterketa soziala; genero indarkeria eta diskriminazioa; gure hizkuntza, kultura eta hezkuntza sistemaren aurkako etengabeko erasoak; jarduera ekonomikoaren erorketa eta ehun produktiboaren ahultzea… Langileon, herritarron eskubide sozial eta politikoen etengabeko urraketa.

Une politikoari begiratuta, Euskal Herrian gatazkaren konponbidean aurrerapausoak egiteko beharra nabarmena da, are gehiago errepresioak etenik ez duenean eta euskal presoen afera, lehentasunezkoa duguna, konpontzeke dagoenean. Testuinguru honetan datorkigu aurtengoan ere Aberri Eguna.

Euskal Herria langileon eta herritarron lanaren eta ahaleginaren bidez ari gara eraikitzen egunero egunero, baina gure oraina eta etorkizuna marraztu behar ditugun uneotan, elite politiko eta ekonomikoek eztabaida guztiz bahituta digute, langileria eta herri sektoreei bizkar emanda ari dira. Langileria eta sindikalismoa eztabaidatik kanpo nahi dituzte, krisi ekonomikoaren irtenbidea langileen bizkarrean jarri nahi dutelako. Horrek larrialdi soziala ekarri du, gehiengo soziala, langileria, garelako ondorioak pairatzen ari garenak. Herritarroi etorkizunik eza marraztu digute, edozein etorkizun, inposatua, onar dezagun.

Hondamendirantz zuzentzen den lasterketa batean sartu nahi gaituzte eta salbatu eta babestu beharreko zerrenda labur horretatik kanpo gaude langileok, ikasleak, pentsionistak, enpresari txikiak, langile autonomoak, kooperatibistak, eta zer esanik ez, pobreziara kondenatu nahi dituzten sektore guztiak; ahantzi gabe sektore hauetan guztietan emakumeak bereziki kaltetuak gertatzen ari direla. Hau da, eredu kapitalistaren piramidearen goiko puntan kokatzen ez diren guztiak.

Eta diote, lehenik krisiari erantzun behar zaiola eta ondoren helduko dela erabakitzeko eskubideari. Hori iruzurra da. Krisi ekonomiko honetatik noiz eta nola atera eztabaida politikoa da, solik burujabetzaren bidetik eraikiko baitugu benetako alternatiba. Funtsean, zer eta nola ekoiztu nahi duen, nola bizi nahi duen, nola antolatu nahi den erabaki behar duen herri bat gara. Zentzu honetan badago Euskal Herriaren eta euskal herritarren beharren araberako estrategiak formulatzeko aukerarik eta horien araberako jokamoldeak eraikitzerik. Hare gehiago, interes eta ikuspegi horren jabe diren sektore zabalak bagaude Euskal Herrian, badago kontzientzia nazional sendoa duen langile klasea. LABek bide horretan engaiatzeaz gain bere ekarpena egingo du.

Krisi ekonomikoak, esan gabe doa, krisi politikoa ageriagoa bilakatu du. Euskal Herriaren lurralde eta egituratze instituzionalaren eztabaida parez pare zabaldu da. Nafarroan aldaketarako aukerak ateak zabalik ditu. Ipar Euskal Herrian izan berri diren hauteskundeetan lortutako emaitzek agerian uzten dute herritarrek bestelako erabakiak hartzeko beharra ikusten dutela, eta bide horretan urratsak egiteko benetako aukerak ireki direla. Eta Euskal Herria nazio gisa bere osotasunean busti duen erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengo soziala abian da.

Inposatu nahi diguten etorkizun ilun hori alde batera utzi eta beste etorkizun bat eraikitzeko aukera bakarra independentziaren bidea da eta LABen ustez posiblea da egoera eraldatu eta etorkizun berri bat eraikitzea. Horregatik, orain arte egin bezala, dei egiten diegu euskal langileriari bereziki, eta herritarrei oro har, gure eskubide sozial, politiko eta ekonomiko guztien defentsan mobilizatzeko. Larrialdi egoerak herria itotzen du. Guztion etorkizuna dago jokoan. Independentistak sarearen deialdiarekin bat eginez, Aberri Egunean Iruñean egingo den mobilizazioan parte hartzera deitzen dugu LABetik. Bertan izango gara.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La administración debe habilitar fórmulas para que ninguna persona se vea obligada a dormir en la calle

El desalojo de decenas de personas migrantes que vivían en condiciones infrahumanas en Aranzadi debe ser complementado con un seguimiento y acompañamiento que impida...

La intención del Gobierno Vasco de institucionalizar el diálogo social muestra el fracaso de un modelo

Apenas un mes después de la exitosa huelga general a favor del SMI propio y después de que Confebask cerrara la puerta a la...

El Departamento de Educación ha acordado y aplicado los recursos adicionales para la euskaldunización de la enseñanza pública por la decidida actitud mostrada por...

En las últimas semanas, el Departamento de Educación ha hecho suyas, a través de diferentes medios de comunicación, una serie de medidas para impulsar...