2026-02-02
InicioSin categorizarLABek Lakua aurrean elkarretaratzera deia egiten du, murrizketen kontran eta eskubideen defentsan

LABek Lakua aurrean elkarretaratzera deia egiten du, murrizketen kontran eta eskubideen defentsan

EAEko Ikastoletako eta Ekimen Sozialeko Ikastetxeetako langileek 2012an jasotako Gabonetako pagaren zatia bueltatu behar izatearen erabakiak, Madrildik etortzen diren murrizketen aurrean Iñigo Urkulluren gobernuak, langileen oinarrizko eskubideak erasotuz, men egingo duela erakusten du. Hau salatzeko, bihar, otsailak 7, elkarretaratzea deitu dute Lakua aurrean. 

EAJ-PNVren Gobernu berriak, auzi honetan erakutsitako jarrerarekin, Madrildik datozen eta etorriko diren murrizketen aurrean izango duen postura erakusten hasi delakoan gaude. Madrilek inposatutako neurriei men eginez ikastoletako eta ekimen sozialeko langileen oinarrizko eskubideak erasotzeko urrats gisa ulertzen dugu jokabide hori.

Berriro ere, hezkuntzako langile guztion aurkako alde bakarreko erabaki baten aurrean gaude.

Gogora ekarri nahi dugu, LAB sindikatuak behin eta berriz eskatu izan diola EAEko gobernuari, azken urteotan ezarri diren murrizketei buelta emateko eta galdutako eskubideak berreskuratzeko bideak aztertzeko bilera. Bien bitartean, Urkulluren Gobernua langileen ekarpenik jaso ez dituen aurrekontuak ixten saiatzea, eta aipatutako neurri antisozialak hartzeko prest agertzea guztiz salagarria iruditzen zaigu.

Hari beretik, ikastoletako eta ekimen sozialeko titularrei tinkotasunez eskatzen diegu murrizketa hauen aurrean erantzukizunez eta arduraz joka dezatela . 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

LAB dice que la mesa de negociación del convenio Udalhitz del sector de las Administraciones locales está sin convocar y bloqueada desde el 7...

LAB iniciará en febrero una dinámica de movilizaciones para superar el bloqueo de Udalhitz  Ha pasado un año desde que la dirección de EUDEL nos...

El pre-acuerdo alcanzado en el Convenio de limpieza de edificios y locales de Araba supone una rendición, y condena al sector a la precariedad

En el día de hoy, 30 de enero, las Patronales del sector y los sindicatos UGT, CCOO y USO han alcanzado un pre-acuerdo para...