2026-03-20
InicioSecretaría InternacionalFSMLABek Euskal Estatuaren beharra aldarrikatu du MSF 70. urteurrenean

LABek Euskal Estatuaren beharra aldarrikatu du MSF 70. urteurrenean

LAB Munduko Sindikatuen Federazioaren (MSF) 70. urteurrena gogoratzeko Brasilen egin diren ekitaldietan izan da. Ekitaldiak Brasilgo Sao Paolo hirian egin dira 3 egunean zehar eta Brasilgo langileen Zentralak (CTB) antolatuak izan dira.

LAB Munduko Sindikatuen Federazioaren (MSF) 70. urteurrena gogoratzeko Brasilen egin diren ekitaldietan izan da. Ekitaldiak Brasilgo Sao Paolo hirian egin dira 3 egunean zehar eta Brasilgo langileen Zentralak (CTB) antolatuak izan dira.

Lehengo egunean Nazioarteko ordezkaritzari ongi etorri izan zen. Ekitaldiari hasiera emateko CTBko Idazkari Nagusia den Adilson Araujo eta MSFko Idazkari Nagusia den Geor ge Mavrikosek hartu zuten hitza. Jarrain MSFko kontinente desberdineko idazkariek hartu zuten hitxza eta jarraian Brasilgo eta Sao Paoloko ezkerreko alderdi eta eragile nagusien ordezkariek izan zuten hitza.

Bigarren egunean, goizeko saioan, XXI. Mendeko geopolitika eta Integrazio politikak aztertu ziren. Egungo geopolitikaren ezaugarri eta klabeak aztertu zituzten Italiako USB sindikatuko Pierpaolo Leonardi, Cubako CTCko Ulises Guilarte. Brasilgo Zientzi eta Teknologia Ministeritzaren ordezkari bezala, Sao Paoloko Unibertsidadeko Geopolitika Intstitutoko Ronaldo Carmonak maila teorikoago baten landu zuen gaia. Asko laburbilduz geopolitikaren nondik norakoak azaltzen dituzten klabeak eta ezaugarriak 4 faktoren bitartez azaldu zituen moneta eta komertzioa, energia, azpiegiturak eta naturako baliabideetara sarbidea.

Bigarren eguneko arratsaldeko saioan Langile klasearen egungo erronkak eta MSFaren 70 urteak jorratu zituzten MSFko ordezkari nagusiek: George Mavrikos greziarra, Ramon Cardona Cubatarra eta Valentin Pacho Peruarrak.

Hirugarren egunean Sao Paoloko Praça das Artesen egin zen inperialismoaren aurkako ekitaldia. Egungo inperialismoaren jokabidea salatu zen etengabe, besteak beste Ekialde urbileko, Afrika iparraldeko, Europar ekialdeko, Ameriketako herrietan, e.a. inperialismoak sortutako egoerak aztertu ziren. Partehartze inperialista hauek biktima diren langilegoa izan zen une oro ekitaldiaren elkartasunaren helburua. Agerian geratu zen munduko langileok jasaten ditugula gutxi batzuk bultzatutako gatazken ondoriok.

Herrien autodeterminazio eskubidea une oro oholtza gainean egon zen, atzerritik inposatutako esku hartzeak salatu zirelarik.

LABek hiru egun hauetako ekitaldietan eginiko interbentzioan Euskal langileriaren hoberako izan behar duen Euskal Estatuaren beharra aldarrikatu zuen. Euskal Herriko langilegoaren eta Euskal Herriko jendartearen beharrak, interes ekonomikoen aurretik ipiniko dituena, langileria eta jendartea babestuko duena. Berdintasuna, bizitza duina eta eskubideak bermatuko dituena.

Estatu Espainarraren inperialismoa ere salatu zen. Hilabete honetan zehar Nafarroako herrialdea ukituko duen Gerra hotza geroztik egin den NATOren guda maniobrarik handiena salatuz. Askapena erakunde internazionalistaren aurkako prozesu politiko judiziala salatu zen ere.

Sao Paolo, 2015eko urriak 5

 


 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB llama a luchar con todas nuestras fuerzas contra la discriminación racial

Que no sea un día corriente. Que sirva para, de verdad, avanzar en algunos de los (muchos) pendientes que tenemos. Como organización sindical, LAB, podemos optar por ser un tentáculo más del pulpo o, por el contrario, luchar con todas nuestras fuerzas contra él

LAB llama a las y los trabajadores vascos a participar masivamente en Korrika

Mañana comenzará la 24ª edición de Korrika en Atharratze, bajo el lema Euskara Gara, y el sindicato LAB se ha sumado un año más a la Korrika, tal y como lo ha hecho desde el inicio de esta gran carrera en favor del euskera. Ha adquirido varios kilómetros y su militancia está participando activamente en la organización de Korrika, tanto en comités locales como en los centros de trabajo. Ahora es el momento de salir a la carretera. Por ello, LAB hace un llamamiento a los y las trabajadoras vascas a reforzar la ola en favor del euskera a partir de mañana.

LAB exige soberanía, el control público de la economía y un salario mínimo propio para asegurar condiciones de trabajo y vida dignas aquí

El Consejo Económico y Social de Nafarroa (CES) ha celebrado una reunión extraordinaria con el objeto de analizar el impacto de la guerra de...