2026-02-02
InicioEnseñanzaEducación EspecialLAB Heziketa Bereziko mahai negoziatzailetik altxa da

LAB Heziketa Bereziko mahai negoziatzailetik altxa da

Pasadan ostiralean, hilak 24, lan-legepeko irakaskuntza- eta hezkuntza-pertsonalaren 7. Mahai Negoziatzailea burutu zen. LABek administrazioaren negoziazioan sakontzeko borondate ezaren aurrean eta egoerak okerrera egin duela ikusita mahaitik altxatzea erabaki zuen.

Heziketa Bereziko langileok 10 urte daramatzate Lan Hitzarmena berritu gabe eta azken urteotan Madrileko gobernuak zein Gasteizkoak inposatutako murrizketak jasaten.

Negoziazio hauen hasieratik LAB sindikatuko ordezkaritzak zintzotasunez eta malgutasunez akordioaren alde egin du, baina, Administrazio honek negoziazioan sakontzeko borondatea azaldu badu ere, ez du izan ausardiarik erabakiak hartzeko. Egoera honen aurrean LABek ezbataidatzeko arazorik ez duela adierazi du, baina era berean sasi-negoziazio bat antzezteko inongo asmorik ez duela era jakinarazi du.

Langileen lan baldintzek okerrera egin dute, Heziketa Bereziko zerbitzua murrizten joan da, eman beharreko zerbitzuaren aldeko kalitatea jaitsiz, ikasleen eta Hezkuntza Sistema Inklusiboaren kalterako.

LABek langileen alde lan egiten jarraituko duela berretsi eta negoziazioari heltzeko ateak irekita daudela adierazi du.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB rechaza cualquier tipo de destrucción de empleo en Tubos Reunidos y exige responsabilidades a la empresa y a las instituciones

LAB rechaza de forma rotunda el ERE anunciado por la dirección de Tubos Reunidos en las plantas de Amurrio y Trápaga.  No aceptamos que se...

LAB ha reivindicado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a trabajar y vivir en euskera

LAB ha reivindicado que el euskara tenga los mismos derechos que el castellano en las administraciones públicas de Hego Euskal Herria ante las administraciones...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...