2024-09-18
InicioRevista IraultzenIraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

Iraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

eraiki dezagun langileon Euskal Herria

LAB, urteko erronkari
aurrera egiteko prest

Ikasturte amaierarekin batera LABeko ordezkariz bete zen Bilboko Euskalduna ekainaren 26an. Aretoko 600 eserlekuetatik bakar bat ere ez zen libre geratu. Atzerapenik gabe, denak beren lekuetan eseri bezain laster ekin zitzaion ekitaldiari. Gogorrak eta luzeak izan dira langileriarentzat azken urteak, hamaika eraso eta mila borroka eraman dituzte aurrera LABeko militanteek euren eskubideen alde, eta eskualdez eskualde nahiz enpresaz enpresa egindako lana irudikatu nahi izan zen ekitaldiari hasiera eman zion bideoan.

Independentzia eta sozialismoa mugarri
 Jarraian, Rufi Etxeberriak hartu zuen hitza eta bere interbentzioa LABekiko, hamarkada luzeetako borrokarekin askapen nazionala eta sozialaren aldeko prozesua egungo eszenatokira ekar-tzen lagundu duen sindikatuarekiko , errekonozimendua adierazten hasi zuen. Gure proiektua independentzia eta sozialismoa dira, hauek borroka eta oztopoz jositako bide luze baten ondorio izango dira. Zentzu honetan gogorarazi zuen Estatuak orain arte bezala Herri honen askapena oztopatzen saiatuko dira .

Helburu hauek lortzera zuzenduta daude Ezker Abertzaleak markatzen dituen erronkak, hor kokatu zituen, besteak beste, Euskal Herrian ireki den egoera berrian sakondu eta gatazkaren ondorioei lehenbailehen konponbidea topatzea, lehentasuna euskal presoak Euskal Herriratu eta etxeratzea izanki; erabakiak hemen hartuz herri gisa egituratzen hastea, lurralde zatiketa gainditzeari ekinez eta Euskal Herrian martxan den aldaketa politiko eta soziala bizkortzeko beharrezkoak diren fronte politiko eta sozialak eraikiz; ezinbestekotzat jo zuen ere indarrean dagoen eredu neoliberala deuseztatzea, baita eredu sozial berria egitea ere, izan ere krisi ekonomikoa deitzen dugun hau ofentsiba neoliberalaren beste eraso bat baino ez da eta inposatu diguten sistema kapitalista anker honen ondorioak larrutik ordaintzen ari da langile klasea .

Urratsak egiteko garaia da, ausardiaz jokatzeko garaia da  eta burujabetzaren eta eraldaketaren aldeko prozesuak sindikalgin-tza aktibo eta indartsua  behar duela azpimarratu zuen. Bide honetan denon inplikazioa beharrezkoa izango da eta zentzu horretan datorren ikasturtean izango diren hauteskunde sindikaletan lortuko diren emaitzek berebiziko garrantzia dute.

Agendaren erdigunean 
Datorren ikasturtean protagonismo berezia izango dute langileen ordezkariek, irailetik aurrera bozka bidez lankideen eskubideak babestu eta sindikatu baten proiektua aurrera ateratzen laguntzeko aukera izango baitute. Luz IbaÒez eta Jabi Arriolaren ordezkariek aspaldi egin zuten bat LABen proiektuarekin eta beren inplikazioa bideo batean irudikatuta geratu zen 26ko ekitaldian. Ondotik, Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusia, igo zen eszenatokira.

Hauteskunde sindikaletan LABek aurrera egitearen garrantzia azpimarratu zuen lehenik eta behin Etxaidek: zenbat eta ordezkari gehiago lortu LABek orduan eta aukera gehiago izango ditugu langileen eskubideen alde borrokatzeko. Zenbat eta LABeko militante gehiago lan munduan, orduan eta aukera gehiago patronalaren gehiegikeriei aurre egiteko eta instituzioak beste politika publiko batzuk egin ditzaten borrokatzeko .

Gaur egun gertatzen ari dena gogor salatzeaz gain alternatiba badagoela  aldarrikatu zuen idazkari nagusiak: Alternatiba hori elkarlanean eraiki behar da, lantokietan eta lantokietatik kanpo. Herrian, eragile sozialekin, eta langileengana zuzenean joz. Eskuz esku. Indarrak bildu behar ditugu gure irakurketaren inguruan, eta indar horiek alternatibaren eraikuntzara bideratu behar ditugu .

Egoera politikoa pil-pilean 
 Hauteskunde sindikaletan buru-belarri dihardugularik sartuko gara kurtso berrian; gainera, egoera politikoan ere hitzordu garrantzitsuak izango dira: estatus politiko berriaren eztabaida EAEn, ziklo politikoa berri bat irekitzeko atarian Nafarroan, instituzionalizazioaren eztabaida pil-pilean Ipar Euskal Herrian. Galdeketa Catalunyan, erreferenduma Eskozian.

Aldaketaren eztabaida mahai gainean dago. Iraultza demokratikoa hemen egin behar dugu, gure kabuz, gure bidea hartuz , Etxaidek adierazi zuenez. Giltza gure erabakiak hartzeko eskubidea, hitza herriari ematea da. Mobilizazio soziala behar-beharrezkoa da, baina ez ditzagun gure erantzukizunak mobilizazio sozialean urtu . Baldintza hauekin erabakitzeko eskubidearen borroka irabaztea euskal eragile politiko eta sindikalen eskutan dago, eta zentzu honetan, hauteskunde sindikal hauetan LAB indartzea aldaketa politiko eta sozialaren prozesua indartzea da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

El nuevo acuerdo sobre pensiones aumenta la edad de jubilación y supone un paso más hacia la privatización de la seguridad social

Hoy, Pedro Sánchez ha presidido el acto de firma del nuevo acuerdo social en materia de pensiones pactado entre los sindicatos CCOO y UGT y las patronales CEOE y Cepyme. Un acuerdo que se ha realizado a nivel estatal y cuyo objetivo es mantener el aumento de la edad legal y los años de cotización necesarios, fomentando la demora en el acceso a la jubilación. En LAB consideramos que este es un acuerdo que no responde a las demandas más urgentes presentadas por la mayoría sindical vasca y el Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria. Por lo contrario, el Gobierno español avanza en políticas neoliberales desarrolladas desde Bruselas, siempre con el aval de los sindicatos que apoyan a la patronal.

A partir de la semana que viene pondremos en marcha un ciclo de movilizaciones en Fekoor

Los y las trabajadoras de la Federación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física y/o Orgánica de Bizkaia reclaman un convenio propio.
01:41:36

[VÍDEO]: “Por una fiscalidad que haga pagar más a los ricos”, coloquio en Iruñea con Mikel Aranburu y Carlos Cruzado

Se está celebrando el primero de los coloquios que hemos organizado sobre fiscalidad en la librería Txalaparta de Iruñea. Carlos Cruzado, autor del libro “Los ricos no pagan IRPF. Claves para afrontar el debate fiscal” (Capìtán Swing, 2024) y Mikel Aranburu, ex-consejero de Hacienda del Gobierno de Nafarroa están respondiendo a las preguntas de la economista del sindicato Hilargi Jaunarena.