2026-11-14

iraultzen 169

infoiraultzen

Gida
Familia eta lan-bizitzartu

Lan produktibo eta erreproduktiboaren arteko benetako banaketa ez dagoen bitartean, lanaldi partzialak, lanaldi murrizketa, eszedentziak eta bestelako neurri askoren ondorioa emakumea zainketa lanetaz arduratzea izango da. Honen ondorioz geroz eta prekarietate ekonomiko handiagoa pairatuko dute. Eredu hau aldatzeko konpromisoa eta neurri hauek familia eta laneko bizitza uztartzeko baliagarriak izatea guztion kontua da.

Gida honetan modu laburrean jasotzen dugu familia eta laneko bizitzaren kontziliazioaren inguruan dagoen lan-legeria. Kontratuaren etenaldia amatasuna, haurdunaldian edo edoskitzaroan arriskua dagoelako lan-kontratuaren etendura, aitatasuna dela eta kontratuaren etendura, adingabeak eta senideak zaintzeko eszedentziak eta lanaldi murrizketa eta gizarte segurantzaren beste prestazioei buruzko informazioa jasotzen da.

Bideoak
Lan gatazkak

Garai zailak dira langileentzat. Hau gutxi balitz erreformak esku artean izanik, patronalarentzat inoiz baino errazagoa da beren eredua inposatu eta langileen lan baldintzetan atzera egitea. Egoera oztopatzeko langileei aukera bakarra geratzen zaie, elkartu eta denak batera borroka egitea. Horren adibide dira Villavesa hiri garraioko langileek eta Unipapel enpresako plantilak aurrera eramandako borrokak. Euren esperientzia kontatu digute Arturo Noain Villavesako delegatuak eta Pello de la Cruz eta Irantzu Arratibel Unipapeleko ordezkariek.

Aldizkariko ale honetan (17.orrian) elkarrizketa hauen zertzeladatxo batzuk jasotzen dira. Delegatu hauen esanak bere osotasunean sindikatuko weborrian topatuko dituzu. Bi formatutan landu dira elkarrizketa hauek: alde batetik, bideo bat osatuz eta, bestetik, idatziz.

Txostena
Nafarroako babes soziala

LABek egindako azterlan batek erakutsi duenez, Errumanian eta herrialde baltikoetan baino ez dute Nafarroan baino BPGren portzentaia txikiagoa inbertitzen osasuna, desgaitasuna, biziraupena, familia-haurtzaroa, etxebizitza eta bazterketa sozialean.

Pertsonako aberastasun gehien sortzen dituzten europar herrialdeetan, babes sozialeko sistema sendoak garatu dira. Nafarroa da arau horren salbuespena: sortutako aberastasuna handia izanagatik, babes sozialean inbertitutako aberastasun portzentaia Europar Batasuneko txikienetakoa da; Errumaniaren gainetik dago ozta-ozta.

Europako bataz bestekoa berdintzeko, Nafarroak %50 gehiago inbertitu beharko luke babes sozialean eta horrek hainbat egitasmori heltzea ahalbidetuko lioke, hala nola osasun sistema publikoaren hobekuntza, oinarrizko errenta, 0-3 urteko zikloaren doakotasuna, menpekotasunarekiko arreta bermatuko duen sare publikoa, 700 eurotik beherako pentsioak osagarritzea eta nafar herritargoaren bizi baldintzen hobekuntza nabarmena suposatuko lukeen abar luze bat.

Blog
OSAEUS

OSAEUS osasungintza euskalduntzeko webgunea da. Egungo osasungintzako euskarararen egoera ikusirik, osasungintzan euskara lan hizkuntza eta zerbitzu hizkuntza bilakatzeko urrrats ugari egin behar dira. Bide horretan LAB sindikatuak ezinbestekoa ikusi du indarrak batzea osasungintza euskalduntzearen mesedetan.

Testuinguru horretan kokatzen da osaseus web orria. Tresna honen bitartez langilegoan eta orohar jendartean, euskararen aldeko jarrera aktiboa bultzatu nahi da.
OSAEUS web orrian osasungin-tzan euskararen normalkuntzarekin lotura duten gaien berri emango dugu, LABen azterketa eta ekimenez gain, normalizazioan lagundu dezaketen dinamika, tresna eta azterketak ere bilduko dira. Lan tresna bat izatea da helburu, beraz, euskararen aldeko dinamikaren mesedetan LAB sindikatuak pertsona ororen esku martxan jartzen duen tresna da.

DBUS
Oferta de trabajo

Dbus, la compañia de autobuses de Donostia, actualizará la bolsa de trabajo para los siguientes puestos de trabajo:
– Conductor-Perceptor Polivalente
– Conductor-Perceptor Polivalente (Personas con discapacidad)
– Limpieza- Repostaje
– Limpieza- Repostaje (Personas con discapacidad)
– Limpieza Marquesinas (Personas con discapacidad)
– Mecanico Electricista Polivalente

Entre los requisitos que se deben cumplir para poder realizar los examenes de acceso a los puestos de trabajo se ecuentran la de poseer el carnet D y el CAP (Certificado de Aptitud Profesional). En el caso de las personas con discapacidad deberan presentar un documento de la Diputacion que certifique una discapacidad del 33%.

Para más información pueden acercarse a la sede de LAB de Gros o llamar al 943 45 86 40.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

La fuerza de la movilización obliga a Osakidetza a mover ficha, pero las propuestas siguen siendo insuficientes

LAB, SATSE, ELA, CCOO y UGT valoramos que la contundente respuesta de las y los profesionales en la huelga del pasado 30 de octubre...

La plantilla de la Residencia Foral de Leioa va a la huelga para denunciar la falta de trabajadoras y el deterioro de sus condiciones...

Han convocado la huelga para el 16 de noviembre, ya que trabajadores y trabajadoras planteado por la Dirección es insuficiente, se han deteriorado las condiciones laborales y la dirección no quiere negociar una relación de puestos de trabajo que responda a las necesidades reales del centro.

Criticamos que la nueva Ley Foral de Industria de Nafarroa prioriza a los inversores privados, aunque presenta avances en propiedad pública, deslocalización y jornada...

La nueva Ley Foral de Industria, aprobada ayer en el Parlamento de Nafarroa, sigue centrando su apuesta en facilitar la inversión privada mediante incentivos,...