2026-03-20
InicioNotasZerbitzu PribatuakGREBA-BATZORDEAK EPAIA BETETZERA PREMIATZEN DU ZUZENDARITZA, ETA PREGO ETA OLEAGA EZ AGERTU...

GREBA-BATZORDEAK EPAIA BETETZERA PREMIATZEN DU ZUZENDARITZA, ETA PREGO ETA OLEAGA EZ AGERTU IZANA SALATZEN DU

Greba-batzordeak (ELA-CIM-UGT-LAB-ESK) Bizkaiko Batzar Nagusien aurrera deitu ditu langileak Metro Bilbaoren lan-auziaren egungo egoera dela eta. 
Lehenengo eta behin, greba-batzordeak salatu nahi du gaur, asteartea, apirilak 3, Iñaki Prego eta Txema Oleaga ez direla Batzar Nagusien aurrera azaldu. Hara zer esan zuen Metro BIlbaoko presidenteak martxoaren 21ean prentsan: “Metroko bi arduradunok batzarkideek egin nahi dizkiguten galdera guztiak erantzutera joango gara, ezkutatzeko ezer ez dugunez gero". Hamar egun edo igaro direnean, harrigarria da zuzendaritzak agerraldia apirilaren 20ra arte atzeratzeko eskatu izana.

Zergatik atzeratu? “Iñaki Pregoren agenda-arazoak”, eta, egiaz, Greba-batzordeak jakin duenez, Prego jaunak oporretan dago. Garbi dago, beraz, zer-nolako errespetua dien Metro Bilbaoko zuzendaritzak bizkaitarrei, Batzar Nagusietako Garraio-batzordean agerraldia egin baino nahiago baitu Metro Bilbaotik oporrak hartzea, edo bestelako eginbehar batzuetan aritzea. Antza, arratsaldez Bizkaiko Garraio Partzuergoko batzorde batera joatekoa da.

Bigarren, greba-batzordeak zuzendaritzak, lan-arloko 5. auzitegiaren epaia jakin eta gero, izan duen jokabidea ere salatzen du. Epaiaren berri izan genuen egun berean, hau da asteazkenean, martxoak 28, zuzendaritzak enpresa barruan oharra atera zuen epaia beteko zuela eta esanez. Egun berean, Greba- batzordearekin lehenbailehen batzartzeko asmoa zuela ere plazaratu zuen, auzia behin betiko amaitzeko. Hedabideen bitartez dena, jakina, oraindik, 5 egun geroago, ez baita gurekin harremanetan jarri, ez dugu inongo bilera-deiren berri, ez eta beste 4 gidari kontratatzeko urratsik egin duenik jakin ere.

Horregatik, greba-batzordeak uste du zuzendaritza nahita eta inolako lotsarik gabe atzeratzen ari dela konponbidea. Zuzendaritza jabetzen da epaiak ez duela bere tesirik babesten, eta kolpe latza jaso eta gero, berriro ere geroratzen ari da greba-batzordearekin biltzea auziaren konponbidea bera ere berandutzeko. Gainera, lanuzteak eta mobilizazioak bertan behera uzteko eskatzera ausartzen da, mahai baten inguruan esertzeko benetako interesik erakutsi gabe eta akordioak eta epaiak betetzeko urratsak egiteko inolako itxurarik gabe.

Hirugarren, greba-batzordeak oso ontzat jotzen du lan-arloko 5. auzitegiak emandako epaia, batzorde honek defendatutako jarrerak berresten dituelako, alegia, errelebo-kontratuan erreleboa eman eta hartzen dutenak egiturazko bi langiletzat hartzea baliogabetuz. Hartara, garbi zehaztu da Metro Bilbaoren egiturazko lantaldean 166 gidari eta 179 gidari egon behar direla geltoki berririk irekitzen ez den bitartean.

Epaiak auziaren puntu bat itxi du eta, gainera, gidari-txandak egiturazko 166 gidariekin berriro negoziatzeko oinarriak jartzen ditu, oraingo 162en ordez. Horrela, oraindik argitu gabe dauden puntuetako beste batean aurrera egingo genuke, epaiketa izan baino lehen aurreratu genuenez, auzitegiratzeak ez baitu lan-auzia errotik ebatzi. Beraz, gainerako puntuak ere, besteak beste, mantentze- arloaren berregituratzea, merezi duten arreta eta garrantziz jorratzea eskatzen dugu.

Horregatik guztiarengatik, greba-batzordeak berriro adierazi nahi du ezinbestekoa dela auziaren bost puntuak mahai baten inguruan lantzea eta konpontzea, lehenbailehen. Ezin dugu segundo bakarra alferrik galdu, argi eta garbi utzi nahi dugu.

Greba-batzordea prest dago Zuzendaritzarekin negoziatzeko, berehala. Beraz, bilera egin bako egun bakarrak, hemendik aurrera egin behar dugun lanuzte edo mobilizazio bakoitzak agerian utziko du zuzendaritza ez dagoela langileak bezain prest. Zuzendaritzarekin aurrez aurre zein Lan Harremanen Kontseiluaren kontziliazioaren bidez, behin baino sarriago proposatu dugunez, baita Batzar Nagusi hauetan ere, uste dugu denon ardura dela, hain oihartzun handia sortu duten desadostasun hauek lehenbailehen eta behin betiko amaitzea.

Greba-batzordea, ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuok, eta langileen batzarrak, prest gaude Metro Bilbaon lan-harremanak normaltzea ekarriko digun bidetik joateko. Prego eta Oleaga jaunak onartu beharko lukete gonbita, berandu baino lehen. Ezin diegu gestore batzuei beren interesak lehenesten utzi, bizkaitar guztienen gainetik. Beraz, apirilaren 16a baino lehen deitzen ez badigute, berriro eskatuko dugu Pregoren dimisioa, Metro Bilbaoren langileen ordezkarienganako errespetu falta etengabearengatik.

Metro Bilbaoko Greba-Batzordea (ELA-CIM-UGT-LAB-ESK)

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB llama a las y los trabajadores vascos a participar masivamente en Korrika

Mañana comenzará la 24ª edición de Korrika en Atharratze, bajo el lema Euskara Gara, y el sindicato LAB se ha sumado un año más a la Korrika, tal y como lo ha hecho desde el inicio de esta gran carrera en favor del euskera. Ha adquirido varios kilómetros y su militancia está participando activamente en la organización de Korrika, tanto en comités locales como en los centros de trabajo. Ahora es el momento de salir a la carretera. Por ello, LAB hace un llamamiento a los y las trabajadoras vascas a reforzar la ola en favor del euskera a partir de mañana.

LAB exige soberanía, el control público de la economía y un salario mínimo propio para asegurar condiciones de trabajo y vida dignas aquí

El Consejo Económico y Social de Nafarroa (CES) ha celebrado una reunión extraordinaria con el objeto de analizar el impacto de la guerra de...

El clamor social por un SMI propio debe obligar a gobiernos y patronales a avanzar de modo inmediato en su implantación

El éxito de la huelga y las movilizaciones masivas demuestran que la sociedad vasca no va a ceder en la reivindicación de los 1.500 euros. LAB, ELA, Steilas, Etxalde e Hiru, tras el 17M: “Hoy somos más fuertes que ayer no vamos a parar hasta conseguir el objetivo”.