2026-01-23
InicioRepresiónGiza eskubideak, konponbidea eta bakea aldarrikatzeko deialdi anitza ostiral honetarako Iruñean

Giza eskubideak, konponbidea eta bakea aldarrikatzeko deialdi anitza ostiral honetarako Iruñean

.- EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, LAB, ELA, ESK, STEE-EILAS, CGT, Etxerat, Sasoia, Ernai, Gazte Abertzaleak dira deitzeaileak. 19etan Autobus geltokitik abiatuko da manifestazioa.

Euskal Presoen babes juridikoaz arduratzen ziren hamabi abokatu zein presoekiko elkartasuna sustatzeko lanetan ziharduten beste lau pertsonen atxilotze eta auziperatzeaz gain horietako hiruren espetxeratzea ekarri duen Estatu operazioa ahalik eta erarik tinkoenean salatzeko asmoarekin manifestazioa deitu dute alderdi politiko, sindikatu eta eragile ezberdinek. "Oinarri oinarrizko giza eskubideen aurkako eraso larria" izan dela azpimarratu dute, horien artean defentsa juridikorako eskubidea eta bermeak izanen dituen prozesu judizialerako esubidea. "Guztiz onartezina da euskal presoei babes juridikoa eskaintzea edota beraiekiko elkartasuna kriminalizatuak izatea", aipatu dute.

Mate izeneko operazioarekin “dena ETA da” aurreiritzi faltsuaren gainean sustengatu" dela esan eta gero, gisa honetako jarduerak jendartearentzat "gaindituak dauden garaietara" eramaten gaituztela ohartazi dute. "Euskal presoekiko elkartasuna eta babesa sustatzen lan egiten duten pertsona eta eragileen kriminalizazioak normalizazio politikorako bidean esku hartze larria dira", eta ildo horretan espetxe politika eta urtarrilaren 13an ezagutzera eman zen Madrilgo Entzutegi Gorenaren epaia, zeinaren arabera euskal presoak Frantziako espetxeetan bete duten zigorraren zatia ez da aintzat hartuko zigor osoaren betetzea zenbatzerakoan, salatu dituzte.

Normalizazio politikoa eta bakea lortzeko, presoen auziari konponbide integrala eman behar zaiola gehitu dute. "Bizikidetza egonkor eta iraunkor baterako baldintzak sortzeko ezinbesteko osagaia da hau. Garbi dago soluziobide integral honetan aurrera egiteko behar beharrezkoa dela jendarteko eragile guztien arteko elkarrizketari bideak irekitzea", eta zentzu horretan abokatu zein zuzenbidean adituak diren profesionalen ekarpenak garrantzi berezia duela aipatu dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

3 de marzo: LAB llama a cuidar la memoria obrera y a sostener el sindicalismo sociopolítico

Con motivo del aniversario del 3 de marzo, LAB ha organizado un amplio programa cuyo eje principal será el acto nacional y la movilización...

Comienzan los paros en el sector de intervención social de Araba

En el día de hoy, 21 de enero, los sindicatos ELA, LAB, CCOO y ESK hemos convocado paros de 3 horas por turno, de...

El Comité de Empresa de Maderas de Llodio denuncia el cierre unilateral de la negociación por parte de la dirección

El Comité de Empresa de Maderas de Llodio denuncia que la dirección ha cerrado de forma unilateral la posibilidad de negociar y de alcanzar...