2025-12-06
InicioServicios PúblicosGobierno VascoEusko Jaurlaritzaren Administrazioen murrizketa plana oso kezkagarria da

Eusko Jaurlaritzaren Administrazioen murrizketa plana oso kezkagarria da

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak berak aurkeztu du dagoeneko eginda dauden murrizketen gaineko «Administrazioa argaltzeko plana» ikasturteko azken Gobernu Kontseilua amaitutakoan, eta plana publiko egin aurretik Parlamentura igorriko duela esan du. Informazio osoa eduki gabe ere, LABek baditu kezkatuta egoteko hainbat datu eta zantzu.

Hauteskundeen ondoren Urkulluk dagoeneko aurreratu zuen, eta «Gobernu Berriak ez du esango Administrazioa argaldu egin behar dela, argalduko du» baieztatu zuen. Gaur Administrazioak argalduko dituela berriro errepikatu badu ere, dagoeneko aspalditxo murrizten hasia dela eduki behar da kontutan: 35 lanorduak, ordezkapenak… Beraz eztabaida eman baino lehen erabakiak hartzen ari da, bai eta joko taula aldatzen ere.

Zerbitzuak mantenduko dituela agindu badu ere, oraingoan ere ez du esaten nola egingo duen, defendatzen dituen aurrekontu eta zerga politikekin ezinezkoa delako. Enplegua bakarrik «mantentzen saiatuko» dela esaten duenean orain arteko kezka handitu besterik ez du egin, orain arte galdu besterik ez baita egin. Dakigunean gainera «enpleguaz» ari denean soilik «enplegu finkoa» adierazi nahi duela, behin-behineko langileak edota kontratetakoak ahaztuz. Bakarrik zuzendari postuak murriztuko direla aipatzen da, eredu edo sakrifizio bezala, baina makilaje hutsa izan daiteke hau ere, karguen izen aldaketa soila.

Baieztapenarekin ados egon bagintezke ere, «Administrazioa eredugarri izan behar da egoera honetan», esatean bi gogoeta behartzen ditu. Bata, gezurrak aurrera jarraitzen duela, egoera hobetuko duela esaten dutelako, «tunelaren amaieran argia», eta dioten egoera koiunturalaren aurrean erabaki estrukturalak hartzen ari dira. Beste gogoeta edo galdera ea norentzat izan behar den eredugarri, gainontzeko sektoreentzat, jendarte eskubideentzat…?

Gainera benetako eztabaidarik ez da emango, Egibarrek aste berean agindu zuenaren kontrakoa, «murrizketak adostuak izango dira, ez inposatuak…» Jaurlaritza hartzen ari den neurri guztiak inorekin adostu gabe egiten ari da, inposatuz eta Madrilgo erreformak probestuz. LABek Mahai Orokorraren negoziazioetan urtero aldarrikatzen dugun benetako negoziazioaren ezinbesteko premisari uko egin dio gobernu honek ere, eta murrizketa neurriak inposatzen ari da. Sindikatuekin ez du eztabaidatu nahiko, asko jota bilera batean aurkeztu eta iradokizunak jaso. Oporraldiaren hasieran aurkeztu duen plana Parlamentuan adostu nahi duela dio, baina honek onartu zuen 35 orduko lanaldia mantentzearen aldeko proposamenari muzin egin dio Urkulluk. Ez dago zertan pentsatu behar Parlamentuak honekiko erabakitzen duena errespetatuko duenik, ez bada honezkero adostuta edo aurreratua duelako. Murrizketetan bidelagunik aurkitzen badu, honek ere aurrean edukiko du LAB.

Eusko Jaurlaritzak ez du zerbitzurik, ezta lanposturik murriztu behar. Euskal Herrian hain zuzen ere geure zerbitzu publikoak definitu behar dugu, eta definizio hori ez da murrizketa edo argaltze hitzekin bat etorriko, kontrakoa baizik. Jaurlaritzak politikak errotik aldatu behar ditu baina ez du nahi. Zerbitzu Publikoak sendotu, garatu egin behar dira beti, are gehiago «egoera honetan».

 

LAB SAREAN
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...