2025-12-15
InicioServicios PúblicosAsistencia socialEtxeko arreta eta menpeko pertsonen arretarako langileen gaitasun-konpetentziak aitortzeko indarrean den prozedura...

Etxeko arreta eta menpeko pertsonen arretarako langileen gaitasun-konpetentziak aitortzeko indarrean den prozedura geratzea eskatzen du LAB sindikatuak

Behar adinako aurrekontuarekin, modu antolatu eta ordenatuan bestelako prozedura bat egitea eskatzen die sindikatuak Jaurlaritzari zein Nafarroako Gobernuari.
2008. urtean, Mendekotasun Lurralde Batzordeak (Gobernu zentrala eta Autonomi Erkidegoak daude ordezkaturik) mendekotasunaren arretan lan egiten duten langileentzako gaitasun eta trebakuntza kalitate irizpide minimoak adostu zituzten. Zehazki, akordio honetan hauxe azaltzen da: zaintzaileek eta gerokultoreek Etxeko Arreta Soziosanitarioan eta Erakundeetan dauden Menpeko Pertsonen Arreta Soziosanitarioan duten lan esperientzia egiaztatu egin behar dute, Erizaintzako Zaintza Osagarrietan Teknikaria eta Arreta Soziosanitarioan Teknikariaren lan gaitasuna lortzeari begira. Akordio honen arabera, 2011tik aurrera lan-plantillaren %35ari prestakuntza maila hori eskatuko zaio eta 2015etik aurrera %100ri.

Ez buru ez hankarik ez duen prozesua hasi du Eusko Jaurlaritzak. Alde batetik, arautzen duen dekreturik ez dago oraindik eta bestetik, prozesu hori aurrera eraman behar zuen erakunde publikoak, Lanbidek, ez du lana bere gain hartu, gaitasunik ez duela esanez. Honek, Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren esku erortzea ekarri du. Aurrekontu nahikorik ez duen eta eta prozesu hau modu egoki batean eramateko gaitasun nahikorik ez duen entitatea, bera.

Nafarroan prozeduraren garapena oso traketsa izan da, EAEn egin denaren antzekoa. Gai honen inguruko informazio nahikorik ez da eman. Nafar Gobernuari zegokion legeria eta araudia garatzeko moteltasunak langileen arteko buru-nahasmenduak eta zalantzak sortu ditu.

Konpetentziak aitortzeko prozesuaren inguruan ez sindikatuok ezta langileok ere ez genuen inolako informaziorik. Langileek jasotako informazio bakarra enpresen mehatxua izan da, prozesu honetan langileek derrigorrez parte hartu behar dutela esanez eta hau egin ezean, lanik gabe gera daitezkeela mehatxatuz. Sektore honetan lan egiten duen gehiengoa emakumeak dira, titulaziorik gabekoak eta neurri batean, adinekoak. Langile hauek bilerak, aurre-izen emateak, izen-emateak eta abar egin ahal izateko mugitu behar dute eta honek pazientzia agortzea eta lan orduak galtzea suposatzen du. Modu arin eta gardenean burutu beharreko prozesua erraztu beharrean, langileen artean ziurtasunik-eza eta beldurra eragin dute.

Konpetentziak aitortzeko prozesu honetan parte hartzeko eskainitako plaza kopurua ez da nahikoa eta bertan izena emanda zuten langile askok ezin izango dute parte hartu plaza kopurua oso mugatua delako. Agentziak dio antzinatasuna hartu duela irizpide eta horregatik, lanean denbora gehiago eramaten duten langileak onartuak izan dira lehenengoak. Dena den, kasu guztietan ez da irizpide hau erabili eta beti bezala, kontuan hartutako irizpide eta baremoak ezagutzeko azkenak dira langile hauek. Bidegabekeria hau aurrera eramateko aitzakia aurrekontu falta izanda, publikoak diren baliabideak kudeatzeko ardura eta errespetu falta erakusten dute enpresa hauek langileekiko.

LABetik, Nafar Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari gaitasun-konpetentzien prozesua modu egoki batez berriro hasteko neurriak hartzea eskatzen diegu. Hurbileko zentroen eta langile publikoen bitartez sektoreko langile guztiak informatzea nahi dugu, enpresek prozesu hau egiteko behar diren erraztasunak emango dituztela bermatuz. Horregatik, prozesua gelditu eta beharrezkoa den aurrekontuarekin modu antolatu eta ordenatu batean egitea exijitzen dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB exigirà los contenidos que faltan de la propuesta del convenio de residencias de mayores de Araba en la mesa negociadora del martes

Valoramos positivamente las mejoras obtenidas en la propuesta del primer convenio de residencias y viviendas comunitarias de Araba, ya que recoge las reivindicaciones por...

Ante la propuesta recibida para el convenio de residencias de mayores de Álava, LAB ha convocado una asamblea de delegadas para tomar una posición

Tras 6 años de lucha y 60 días de huelga, el sindicato debe hacer una valoración adecuada de la propuesta que ha remitido la...

Alcanzado un acuerdo para el servicio de ayuda a domicilio subcontratado por el Ayuntamiento de Pasaia

ELA y LAB han firmado un nuevo convenio colectivo para regular las condiciones laborales de las trabajadoras del Servicio de Ayuda a Domicilio del ayuntamiento de Pasaia, subcontratado con la empresa Matia Goxara.