2025-12-05
InicioNotasGreba OrokorraErrepresioa STOP!! bestelako politika ekonomiko eta soziala orain!!

Errepresioa STOP!! bestelako politika ekonomiko eta soziala orain!!

Espainiako Polizia Nazionalak sekulako razzia poliziala burutu du gaur Iruñerrian martxoaren 29an egin zen Greba Orokor historikoan parte hartzea leporatzen dieten hainbat herritarren aurka. Razzia polizial honek orain arte utzi duen emaitza beldurgarria da: 13 herritar atxilotu dituzte, horietatik erdiak adin gutxikoak direlarik. Guztiei leporatzen dizkieten ustezko delituak “desorden publikoa” eragitea da. Une hauetan epailearen aurrean noiz deklaratuko duten zain daude.
Salatu nahi dugun lehendabiziko gauza da gaurkoa bezalako polizi operazioak ezin dutela tokirik izan jendarte demokratiko batean. Oinarrizko eskubide zibil eta politikoak aintzat hartzen diren munduko edozein herrialdetan poliziak eta epaileak zitazio judizialak igortzen dituzte deklarazioa hartzera herritarrak deitzeko. Espainiar Estatuan Polizia bidaltzen da modu bortitzean herritarran beraien etxeetan edo lantokietan atxilotzera. Gaurkoan eskola batzuetan ere sartu da Polizia adin txikikoak atxilotzera. Jokabide honek izugarrizko gabezi demokratikoa azaleratzen dute, eta argi eta garbi erakusten dute behar beharrezkoa dela neurriak hartzea herritar guztien oinarrizko eskubide sozial eta politikoak errespetarazteko. Eskandalagarria da Nafarroako Kutxaren ondarea xahutu dutenek edota ez dagozkien dietak kobratu dituztenek inongo polizia edota epaileren aurrean kontuak eman behar ez dutenean polizia adin gutxikoak atxilotzen aritzea.

Baina gaur plazaratu nahi dugun funtsezko salaketa beste bat da. Gaur benetan salatu nahi duguna delako operazio polizial honen atzean ezkutatzen diren benetako arrazoi politikoak. Gaurko atxiloketak agindu dituzten arduradun politikoak bilatzen dutena da eztabaida desbideratzea. Nahi dutena da biharko egunkarietako goiburuak “desorden publikoei” loturikoak izatea eta ez hitzegitea aldiz milaka eta milaka pentsiodunek beraien botikak ordaintzeak edota hamarnaka irakasle hezkuntzako murrizketa berrien ondorioz langabezira joateak suposatzen duen injustiziaz. PP, UPN eta PSN miseriara kondenatzen ari dira langabezian dauden 52000 nafar herritarrez gain, beste milaka pentsiodun eta baita bazterketa soziala etorkizun soila duten bestelako jendarte sektoreak. Jendartearen eskubideen kontrako politikak egiten ari diren Gobernuek ez diote beraien erantzukizunari heldu nahi, ez dute ere jendartea oihuka aldarrikatzen ari dena entzun nahi, ez dute finean bestelako politika ekonomiko eta sozialaren aldeko eskaera sozialari jaramonik egin nahi. Martxoaren 29an zerbait argi geratu bazen hori da Nafarroak Aski Da!! esan duela. Nafarroako jendarte osoak beste politika ekonomiko eta sozial bat garatzea nahi du. Herritarren ongizatea bermatzeari begira zuzenduko den politika ekonomiko eta sozial berria nahi du, ugazaba zein bankeroen mozkinak lehenesten dituen politika neoliberalen aplikatzeari bizkarra emanez. Horixe da Nafarroak martxoaren 29an esan zuena eta hori da ez atxiloketekin eta ez bokatxekin ixilaraztea lortuko ez dutena.

Nafarroako jendarte osoari zuzendu nahi gatzaizkio indarrak biltzeko eta mobilizaziorako deialdia zabalduz. Guztiok batera atera behar dugu kalera bestelako politika ekonomiko eta soziala aldarrikatzeko. Madril eta Iruñeako Gobernuetatik egiten ari diren politikak geldiarazi behar ditugu. Jendarte osoari deialdia luzatzen diogu bihar ostirala, arratsaldeko 7etan Iruñeako Gaztelu Plazatik aterako den urjentziazko Manifestazioan parte hartzera. Manifestazioaren leloa izanen da: “Errepresioa STOP. Bestelako Politika ekonomiko eta soziala ORAIN!”

Iruñean, 2012ko apirilaren 19an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...