2026-03-21
InicioNotasEnplegu PolitikaELA eta LABek Lanbideko izendapenak egin ondoren parte hartzea etenda mantenduko dutela...

ELA eta LABek Lanbideko izendapenak egin ondoren parte hartzea etenda mantenduko dutela adierazi dute

ELA eta LAB sindikatuen oharra

Lanbideren sorrera prozesu guztian Eusko Jaularitzak ez du ELA eta LABekin harremanik mantendu nahi izan Gaur, 2011ko urtarrilak 14, ELA eta LAB sindikatuok 2 bokal eta bokal 1 izendatu ditugu hurrenez hurren, Lanbideko Administrazio Kontseiluan, Lanbideko jarduerei hasiera ematen dien eta EHAAn 2010eko abenduak 31n argitaratu zen Dekretuatua jarraituz.

Izendapen hauek burutu ondoren, bokal hauek Kontseiluko parte hartzea etenda mantenduko dutela adierazten dugu bi sindikatuok. Erabaki hau arrazoi hauetan oinarritzen da:

1.- Lanbideren sorrera prozesu guztian Eusko Jaularitzak ez du ELA eta LABekin harremanik mantendu nahi izan, nahiz eta euskal langilegoaren %56 ordezkatzen dugun. Eusko Jaularitzak Lanbideren diseinua Confebaskekin eta CCOO eta UGTrekin (%33ko ordezkaritza sindikal bateratua) adostu du euskal gehiengo sindikala baztertuz.

2.- Jaularitzak, gainera, Enpleguari buruzko bere erabakiak gehiengo sindikalari ez jakinaraztea erabaki du, ELA eta LAB Elkarrizketa Sozialeko Mahaiean ez daudelako, eta Lanbideren diseinua Mahai horren ondorioa dela adierazi du. Ziur gaude – Jaularitzak berak hori adierazi du – Lanbide Elkarrizketa Sozialeko Mahaiean erabakitako plan, programa edo iharduerak egikaritzera zuzenduta egongo dela.

3.- Lanbideko Estatutuen dekretuan jasotako funtzionamendu sistemak ez du erabakiak talde bakoitzaren (sindikala, patronala eta instituzionala) gehiengoaren bidez hartzea aurrikusten. ELA eta LABek uste dugu parte hartze instituzionaleko erakundetan erabakiak talde bakoitzaren gehiengoaren bidez hartu behar direla, erabaki horiek ordezkatuta dauden talde desberdinen arteko benetako kontsentsuaren ondorio izan daitezen.

4.- Ez dugu Lanbideren izaera juridikoa onartzen; Zuzenbide Pribatuko Ente Publiko moduan eratu da, eta ez Erakunde Autonomo moduan. Bere garaian esan genuen bezala, figura juridiko honek kontrol publikorako ahalmena murrizten du eta langilegoaren kontratazioa modu ez hain gardenean egitea ahalbidetzen du. Enplegurako programa desberdinen eta formakuntzaren azpikontratazio eta esleipenaren gardentasuna eta kontrola ere kaltetu egiten du aukera honek. Aspektu hau are eta larriagoa da, enplegua eta formakuntzaren eremuak Elkarrizketa Sozialeko Mahaiean parte hartzen duten erakundeen finantza iturri bihurtu baitira.

5.- Eskuduntza faltak Lanbidek enplegu politika propio bat aurrera eramateko dituen aukerak ezeztatzen ditu. Enplegu politikari buruzko erabakiak beste eremu batzutan hartuko dira. Zentzu honetan, gogoratu beharra dago EAEra burutu den enplegu politiken transferentziak gobernu espainiarraren eskuetan uzten dituela politika horiei buruzko erabakiak. Gainera, Lanbideko Estatutuen arabera, EAEri dagozkion eskuduntza apurrak Eusko Jaularitzaren eskuetan geratzen dira, Lanbide benetako eragin ahalmenik ez duen tresna izanik. Kontseiluan parte hartzeak egoera honi normaltasun itxura eman eta enplegu arloan gobernuak eta patronalak adosten dituzten iharduerak babestea suposatzen du.

Eusko Jaularitzaren gastu publikoaren murrizketa politika ondorio larriak sortzen ari da enpleguan 6.- Eusko Jaularitzaren gastu publikoaren murrizketa politika ondorio larriak sortzen ari da enpleguan, bai sektore publikoan eta baita pribatuan ere. Enpresariek, beraien aldetik, mozkinak maximotzea bilatzen dute, enplegua suntsituz eta prekarietatea zabalduz. Ez dago enplegu osoko benetako politikak egiteko eta prekarietatea murrizteko borondate politikorik. Kontu guzti hauek Lanbideren ihardueretatik at egongo dira.

7.- Azkenik, Lanbideren estatutuek, erakunde hau, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonen eskubideak murrizteko erabiltzeko aukera irekitzen dute, eta ELA eta LABek ezin dugu beste aldera begiratu gertaera honen aurrean. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenen prestazio ekonomikoak murrizteko orduan, Lanbide, Eusko Jaularitzak gai honetan erabakitzen duen politika aplikatzera behartuta egongo da. Politika hau salatzeaz gain, azpimarratu nahi dugu Eusko Jaularitzak ez duela arazorik izan langabeziagatiko prestazioak transferitutako eskuduntzetatik kanpo uztea onartzeko, eta une berean, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta enplegu zerbitzutatik kudeatu nahi duela planteamendu erabat murriztailearekin eta gastu soziala gutxituz.

Beraz, Lanbide gobernuaren politikari babesa emateko sortu da, gure herrian enplegu eta formakuntza gaietan Estatuan burutzen den politika (Europar Batasuneko langabezi maila altuenen eta formakuntzaren kalitate txarraren errudun ere badena) bera aplikatzen jarraitzeko eta patronalaren interesen aurka doan ezer eztabaidatu ez dadin. Erabakiak hartzerakoan joko demokratikoko arauak ez betetzea Elkarrizketa Sozialeko Mahaiean parte hartzen dutenek partekatzen duten baldintza da, Eusko Jaularitzaren politikari eta patronalaren interesei babesa emateko.

Bilbon, 2011ko urtarrilaren 14n

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB llama a luchar con todas nuestras fuerzas contra la discriminación racial

Que no sea un día corriente. Que sirva para, de verdad, avanzar en algunos de los (muchos) pendientes que tenemos. Como organización sindical, LAB, podemos optar por ser un tentáculo más del pulpo o, por el contrario, luchar con todas nuestras fuerzas contra él

LAB llama a las y los trabajadores vascos a participar masivamente en Korrika

Mañana comenzará la 24ª edición de Korrika en Atharratze, bajo el lema Euskara Gara, y el sindicato LAB se ha sumado un año más a la Korrika, tal y como lo ha hecho desde el inicio de esta gran carrera en favor del euskera. Ha adquirido varios kilómetros y su militancia está participando activamente en la organización de Korrika, tanto en comités locales como en los centros de trabajo. Ahora es el momento de salir a la carretera. Por ello, LAB hace un llamamiento a los y las trabajadoras vascas a reforzar la ola en favor del euskera a partir de mañana.

LAB exige soberanía, el control público de la economía y un salario mínimo propio para asegurar condiciones de trabajo y vida dignas aquí

El Consejo Económico y Social de Nafarroa (CES) ha celebrado una reunión extraordinaria con el objeto de analizar el impacto de la guerra de...