2026-02-03
InicioIndustriaConstrucciónBizkaiko herri lanetan hitzarmena betearazteko konpromisoa eskatu dio LAB sindikatuak Foru Aldundiari

Bizkaiko herri lanetan hitzarmena betearazteko konpromisoa eskatu dio LAB sindikatuak Foru Aldundiari

LAB sindikatuak Bizkaiko Batzar Nagusien Gernikako Juntetxearen aurrean ( politika orokorreko plenoa dela-eta) elkarretaratzea egin du gaur goizean Bizkaiko ERAIKUNTZAko sektorean dauden arazoak berriro plazaratu eta salatzeko. Hitzarmenak ez betetzeak dituen ondorio larriez ohartarazi eta sektorean administrazioak dituen erantzukizunak bereganatu ditzan aldarrikatu du LABek.

Eraikuntza, zalantzarik gabe, krisiak jota dago eta egoera oso larrian aurkitzen da gaur, baina sektorean dauden arazo guztiak ezin dizkiogu krisiari leporatu. Krisiak sortzen dituen arazoak bezain larriak dira eraikuntzako hitzarmena ez betetzeak dakartzanak.

Hitzarmena ez betetzeak, berez prekarioa den sektorera prekarietate gehiago dakar, lehia bidegabeak sortzen ditu, langileen lan-eskubideak bigarren mailara pasatzen ditu eta, denon gainetik, enpresarien diruzalekeria bermatzen du.

Iruzur jarduera hau aspaldikoa da eta gero eta zabalagoa da obra pribatuetan zein herri lanetan. Administrazioek, herri lanak kontratatzen dituenean erantzukizuna hartzen dute eta arduraz jokatu behar dute. Langileen eskubideak urratzen direnean ezin dute beste alde batera begiratu. Diru publikoa kudeatzen duenak beti arduraz jokatu behar du eta zein baldintzetan erabiltzen den jakin ere bai.

Administrazioak kontratatzen duen obra batean hitzarmena ez bada betetzen administrazioa ere erruduna da.

Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundia diru publikoarekin herri lan asko sustatzen ari da eta entzungor izan da gure salaketen aurrean. Horregatik, urraketa gehiagorik ez dela egongo, hau da, herri lanetan eraikuntzako hitzarmena beteko dela konpromisoa eskatu du gaurkoan LAB sindikatuak.

Borondate politiko balego horren aldeko akordioa posiblea litzateke. Beste herrialdetan foru araua adostu badute, zergaitik hemen ez?

LAB sindikatuak aspaldi hasitako salaketa kanpainarekin jarraituko du eta hitzarmena betetzen ez duena, enpresari pribatua zein administrazioa publikoa izan, publikoki salatuko dugu.
   

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB rechaza cualquier tipo de destrucción de empleo en Tubos Reunidos y exige responsabilidades a la empresa y a las instituciones

LAB rechaza de forma rotunda el ERE anunciado por la dirección de Tubos Reunidos en las plantas de Amurrio y Trápaga.  No aceptamos que se...

LAB ha reivindicado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a trabajar y vivir en euskera

LAB ha reivindicado que el euskara tenga los mismos derechos que el castellano en las administraciones públicas de Hego Euskal Herria ante las administraciones...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...