2025-12-06
InicioRepresiónBilbok, Bartzelonak eta Iruñeak bat egin dute polizia errepresioaren kontra

Bilbok, Bartzelonak eta Iruñeak bat egin dute polizia errepresioaren kontra

Grebalarien Kolektiboak (Nafarroako errepresio sozialak kaltetutako herritarren batzarrak) poliziaren errepresioari kontra egiteko prentsaurrekoa egin du gaur Iruñean Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko lanean ari den Iñigo Gogoan plaforma eta gomazko piloten erabilpenaren kontra aritzen den Bartzelonako plataformako kide Carles Guillotekin batera.

Prentsaurrekoa, AINGERU Atarrabiako gazteak I-26ko Greba Orokorrean begian pilotakada jaso zuen lekuan izan da, Sarasate Pasealekuan. Egun horretan, Polizia Forala 15.000 pertsonetako manifestazio sindikalaren kontrako karga izugarri arduragabea egin hasi zen, ke pote bat bota zietela argudiatuta. Manifestazioko antolatzaileek lurrean esertzeko deia egin zieten manifestariei eta horrela egin zuen Aingeruk berak. Halere, Polizia Nazionalak foralek hasitako bidetik jarraitu zuten eta, Aingeruk euren jarrera aurpegiratzen ari zienean, polizia batek tiro egin zion gertu-gertutik.

Pilotakadaren ondorioz, Aingeruk ikusmena galdu du begi batean; larriagoa izan zitekeen, Iñigo Cabacasen kasuan ikusi dugun bezala. Une hauetan, bere salaketak epaiegietan jarraitzen du. Aingeruk erabateko babesa jaso du Atarrabiako Herriaren nahiz Udalbatzaren aldetik, baina ez Gobernu ordezkaritzak ez Nafarroako Gobernuak ez dute adierazi inolako interesik bere egoerari buruz. Eskandalugarria da Barcina andereak paperontzietan jarritako pegatinen edota apurtutako kristal batengatik abotsa altxatzea eta ordea bere isiltasunaz mespretxatzea Nafarroako auzokide batek pairatutako zauri larria.

Ildo honetan, Grebalarien Kolektiboak “Estafetako bost”en aurkako epaiketa salatu du. Bost lagun horiei pikete informatibo batean parte hartzea leporatzen diete, Estafeta kalean, M-29ko Greba Orokorrean. Ez diete leporatzen kalte pertsonalik ez eta materialik ere, baizik eta “lanerako eskubidea” urratu izana. 56.000 langabe dituen herrialde batean sarkasmo hutsa da akusazio hori. Baina kontua are eta eskandalagarriagoa da fiskalaren eskaria ezagutzen dugunean: 4 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dizkie bakoitzari!

Protesta sozialen errepresioa salatu, Aingeruren zauri larriarengatik erantzunkizunak eskatu eta berriro gerta ez dadin aldarrikatzeko, ekitaldi sorta antolatu da larunbat honetarako (apirilak 13) Atarrabian, Iñigo Cabacasen heriotzaren urteurrena dela-eta Bilbon manifestazioa egingo den egun berean hain zuzen ere.

Era berean, “Estafetako bostak” absolbitzea eskatzeko, manifestazioa egingo da datorren asteko ostiralean, apirilak 19, 20:30etan Gaztelu Plazatik.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha participado en el congreso de la central sindical chipriota PEO

El coordinador general de LAB, Igor Arroyo, se ha sumado a la reivindicación de unidad y autodeterminación de Chipre en en el congreso de...

La pretensión de llevar la Ley de Empleo Público al Tribunal Constitucional español supone un agravamiento de la ofensiva judicial contra el euskera

En contra de la opinión de la sociedad vasca y de la mayoría de los empleados públicos, la resolución podría prohibir situar el euskera...

LAB denuncia de forma rotunda que hayan dejado a 111 personas en la calle en el barrio de Martutene de Donostia

LAB recuerda que toda la ciudadanía tiene derecho a tener una vida que merezca ser vivida, y ha reclamado a las instituciones que lo...