2026-02-03
InicioDeshauciosBasauriko eragile sozial eta sindikalek etxe-kaleratzeen gaiaren inguruan eztabaida parte-hartzailea eman dadila...

Basauriko eragile sozial eta sindikalek etxe-kaleratzeen gaiaren inguruan eztabaida parte-hartzailea eman dadila eskatu dute

Urtarrilaren 31an Basauriko 30 elkarte, eragile, sindikatu eta udaletxean ordezkaririk gabeko alderdi politikoen babesarekin etxe-kaleratzeen gaia modu parte-hartzaile batean eztabaida dadin eskatzen zuen mozioa aurkeztu zen. Bildu alderdiaren baiezkoarekin mozioa aurrera joan da, baina eragile eta sindikatuek ez dute sentsazio atsegina izan EAJ-PNV, PSOE eta PPren alderdikideen abstentzioak erakutsitako borondate faltaren aurrean.

BASAURIKO ERAGILE SOZIAL ETA SINDIKALEN OHARRA ETXE-KALERATZEAREN ARAZO LARRIAREN AURREAN JARDUERA-PROPOSAMENAREN MOZIOAREN AURREAN

LAN SINDIKALAREN KRIMINALIZAZIOAREN SALAKETA

«Pasa den ostegunean, urtarrilak 31, Basauriko eragile sozial eta sindikalek udaletxeko osoko bilkuran aurkeztutako etxe-kaleratzearen inguruko mozioa onartuta izan zen. Aldez aurretik, mozio honi 30 herriko elkarte, eragile, sindikatu eta udaletxean ordezkaririk gabeko alderdi politikok eman zioten babesa.

Osoko bilkuran, Bildu koalizioaren ordezkariek baino zioten eman baiezko botoa. EAJ-PNV, PSOE eta PPren alderdikideek, Andoni Busquets den alkateak barne, aldiz, abstentzio botoa eman zuten. Hau, nola ez, eztabaida mingarria izan ondoren.

Plataformaren partez, egoera honek ez digula oso sentzazio atsegina utzi luzatu nahi dizuegu. Mozioa aurrera doa kontrako botoa ez diolako inork eman, bai, baina herria ordezkatzen dutenen bolondres eta planteamendu urriak agerian geratu dira. Gure ustez basauriarrok pairatzen ditugun egoera larriei buruzko eztabaida parte-hartzailea eta jatorra sahiestu da, berriz ere. Honen ordez, alderdiek dauzkaten interesak sartu dira jokoan eta honek ez zuen arazoaren mamira sartzen lagundu. Honen ondorioz, bidegabekeria pairatzen ari diren eta benetan laguntza behar dutenen pertsonengandik urrun geratu zen eztabaida.

Eskualdeko hainbat herritan mozioan planteatzen ari ginen bezalako hainbat neurri aurrera eramaten ari dira, jada. Gure ustez, egoeraren ondorio zuzenak airintzeko benetako irtenbideak planteatzen ari ginen, eta aldi berean, beste kaleratze egoerarik berriz ere herrian ez emateko baliogarria zen. Ordezkari politikoek aurrera eramateko arduradunak dira, beraz, beraien mahai gainean ez direla ahaztuko espero dugu. Basauriko eragile sozial eta sindikalen partez, proposatutako eta onartutako guztia aurrera eramaten dezatela jarraituko dugu lanean eta gure esku dagoen guztia egingo dugu.

Azkenik, mozio hau defenditu, egiten lagundu, edota modu batez edo bestez honetan parte hartu duten Basauriko horritar guztiei zoriondu eta eskerrak eman nahi dizkiogu

BASAURIN, 2013KO OTSAILAREN 5EAN» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha reclamado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a vivir y trabajar en euskera

Dentro de la dinámica para hacer frente a las agresiones que está sufriendo el euskera en las administraciones públicas y para reivindicar las garantías...

El descenso del desempleo queda en entredicho por el repunte del último mes, que ha dejado al descubierto las carencias estructurales del mercado laboral

En los últimos años, los datos han mostrado que la tasa de desempleo ha descendido en Hego Euskal Herria. Sin embargo, desde el mes...

[OPINIÓN]: Respuesta a Amaia Antxustegi: los ratios se pueden cumplir, pero eso no es cuidar

Artículo de opinión de la secretaria de Bilbo Itsasne Núñez y del responsable del sector Sociocomunitario en Bizkaia Juankar Vizán. Las recientes declaraciones de Amaia...