2026-02-02
InicioIndustriaArtes GráficasAntalis enpresako langileak borrokan jarraitzen dute beren lanpostuen defentsan

Antalis enpresako langileak borrokan jarraitzen dute beren lanpostuen defentsan

Atzo, Antalisek Albizturren duen lantegiko langileek ekintza ikusgarria egin zuten enpresaren aurrean heuren lanpostuen defentsan. Abenduak 5a ezkeroztik greba mugagabean diren 39 langileak, otsailaren 14an kaleratuak izan arren, gogor jarraitzen dute beraien etorkizunaren alde borrokan.

Albizturko Antaliseko 39 langileak otsailaren 14an kaleratuak izan ziren ia 3 hilabeteko prozesua eta gero. Enpresa denbora tarte honetan itxieran tematu bada ere, langileen aldetik bide ezberdinak jorratzen eta irtenbide duin bat bilatzen saiatu dira. Bide horretan Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosaldea garatzenen laguntza izan dutela eskertu dute.

Antaliseko langileak Abenduaren 5etik greba mugagabean daude, eta otsailaren 14an kaleratuak izan ziren arren, gogor jarraitzen dute beraien etorkizunaren alde borrokatzen eta enpresa, Madrilgo Gobernuak onatutako lan erreformen errestasunak medio, itxieran zentratu da 39 langile hauen etorkizunari erreparatu gabe.

Guzi hau salatzeko, atzo ekintza ikusgarri bat egin zuten enpresa aurrean, bertan ekoizten dituzten gutun azalak teilaturik jaurti zituztelarik zuririekin batera. Ekintza honekin langileek enpresari argi eta garbi erakutsi diote borrokan jarraituko dutela beren lanpostuen defentsan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB rechaza cualquier tipo de destrucción de empleo en Tubos Reunidos y exige responsabilidades a la empresa y a las instituciones

LAB rechaza de forma rotunda el ERE anunciado por la dirección de Tubos Reunidos en las plantas de Amurrio y Trápaga.  No aceptamos que se...

LAB ha reivindicado ante las administraciones públicas que se garantice el derecho a trabajar y vivir en euskera

LAB ha reivindicado que el euskara tenga los mismos derechos que el castellano en las administraciones públicas de Hego Euskal Herria ante las administraciones...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...