2026-09-04
InicioEnseñanzaCentros Iniciativa SocialHezkuntza kalitatea hobetu nahi bada, langileen bizi eta lan egiteko baldintzak hobetzea...

Hezkuntza kalitatea hobetu nahi bada, langileen bizi eta lan egiteko baldintzak hobetzea ezinbestekoa da

Gaur greba eguna egin dugu EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetan, %70eko jarraipenarekin, LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuok deituta. Langileek manifestazioak egin dituzte Donostia, Gasteiz eta Bilbon, lan hitzarmen berri baten alde.

LAB sindikatutik gogor kritikatu nahi dugu KEren eta AICE-IZEAren jarrera. Aurreko azaroaren 29an sindikatu guztiok negoziazio mahaitik altxatu ginen, 36 mahai negoziatzaile egin ostean. Ordutik ez dugu mahi negoziatzailerik izan.

36 mahai horiek 2010etik hona burutu dira. Beraz 8 urte daramatzagu lan hitzarmen berri bat saiatzen adosten. 8 urte luze hauetan Patronalek estatuko lan hitzarmena eta murrizketak inposatu zizkiguten Gizarte Ekimeneko langileei. Orduan epaile batek arrazoia eman zigun eta 5 greba
egin behar izan genituen gurea zena berreskuratzeko.

Murrizketen urteetan ikastetxeetan handitzeko lanak egin diren
bitartean, langileok soldata murrizketa eta lan karga gehiago izan ditugu eta 0-3ko langileek eta Hezkuntza laguntza espezialistek soldata eta lan baldintza prekarioenetarikoak dituzte.

Izan ere, azpikontratatuta dagoen langileen errebertsioan aurrerapausuak eskatzen ditugu, administrazioko pertsonalen ordu murrizketa, DBH eta 2ko ekiparazioa eta lanbide heziketako erregulazioa.

Hezkuntza kalitatea hobetu nahi bada, langileen bizi eta lan egiteko baldintzak hobetzea ezinbestekoa da.

Hori dela eta, LABek KEri eta AICE-IZEAri ardura eta mahai negoziatzailea benetako edukiekin deitzea eskatzen die. Edukiak egonez gero, LABek demostratu du langileei eta hezkuntzari onurak ekarriko dizkion akordioetara heltzeko prest dagoela; haurreskolak, sukalde eta garbitzaile eta Heziketa berezian, kasu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nuevo curso pero el cuento de siempre en la enseñanza de Nafarroa

Ha comenzado el nuevo curso 2026/2027 y las y los trabajadores de educación afrontan con ilusión los retos que tienen por delante. Sin embargo,...

LAB exige que se garantice la atención traumatológica en Lizarraldea

El sindicato LAB lleva monitorizando desde hace meses la situación del servicio de Traumatología del Área de Salud de Lizarra. Nos encontramos con periodos...

[OPINIÓN]: Lecciones desde Cardiff: soberanía, clase y cultura

A continuación podéis leer el artículo de opinión de Koldo Sáenz, responsable de Relaciones Internacionales de LAB. Este 15 de agosto LAB participó, junto con...