2026-08-21
InicioSecretaría InternacionalElkartasunaLABek Goodyear-ko langileei elkartasuna adierazi die

LABek Goodyear-ko langileei elkartasuna adierazi die

LABeko langileek haien elkartasun osoa adierazten diete GOODYEAR enpresako langileei. 2014an enpresako bi kuadroen "bahitzea"gatik 9 hilabetez preso egotera kondenatuak izan dira.

Sindikalista horiek lantegiaren hestearen aurka borrokan ari izan dira eta, ondorioz, 1000 langileren kanporaketaren aurka. Enpresen edo lantegien hesteak dira bortitzak. Milaka langile langabe egotera edota prekaritate handiagoan bizitzera kodenatzen dituzte, batzuk suizidiora bultzatuz.

Epaiketa hori eskandalu hutsa da. Berriz ere, borrokan ari diren langileek, enplegatzaileen partez erantzunak eskatzen dituztenek bi mailako justiziari aurre egin behar diotela erakusten du.

Enpresak legez kanpo hesten dituztenak babestuak dira !

Lan istripuen erantzuleak aldiz ez dira inoiz kondenatuak, nahiz eta lan kodigoak aurre ikusten duen. Urtero, 300 eta 400 langileren artean lanean hiltzen dira, alta nagusiak ez dira inoiz preso egotera kondenatuak.

Arduradun politikoek langileen aurkako erasoak biderkatzen dituzte. Halaber, lizentziamenduak errazteko, indemnitateak mugatu nahi dituzte prudometan.

Gobernamenduak lizentziamenduak laguntzen dituzte eta onartzen ez duten langileak beldurtu nahi dituzte, AIR FRANCEn ikusi dugun bezala. Horrela dituzte GOOD YEAReko 8 langileak preso egotera kondenatu.

LAB sindikatuak epaiketa hau salatzen du eta borrokan ari diren GOOD YEAReko langileei bere sustengu osoa ekartzen. Antolatu eta kolektiboki borrokatzera deitzen ditu langile guztiak.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Las y los trabajadores de las gasolineras Moeve de Gipuzkoa iniciarán el tercer ciclo de huelga en defensa de la mejora de las condiciones...

Las y los 150 trabajadores de las 16 gasolineras que Moeve tiene en Gipuzkoa realizarán una nueva fase de huelgas desde las 22:00 horas...

LAB y ELA denunciamos el traslado de menores de Bilbo a Güeñes sin valoración psicosocial

Los sindicatos criticamos que la Diputación Foral de Bizkaia y la Fundación Eudes han decidido el cambio de centro con menos de un mes...

Trabajadoras y trabajadores de Euskotren denuncian la colocación de publicidad de corridas de toros en el tranvía de Bilbo

Se han movilizado en la plaza Arriaga. El comité de empresa de Euskotren muestra su preocupación y su rechazo a la instalación de publicidad relacionada...